Remove ads
Anatoliar jatorriko andregoikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Zibele[1] (antzinako grezieraz: Κυβέλη, Kybele) Asia Txikiko ama-jainkosa handia da, Frigiakoa jatorriz[2], baina Grezian eta Erroman izan zuen gurtzagatik eta berari buruz idatzi ziren mitoei esker ezagutzen dugu batez ere[3]. Izadiaren ugal indarraren jainkosa zen, eta Jainkosa Handia eta Jainko-jainkosen Ama izenez gurtua izan zen. Greziarrek Rearekin berdindu zuten[4], eta Erromako Senatuak K.a. 204an ofizial egin zuen haren gurtza. I. - III. mendeetan Zibeleren gurtza, errituetan egiten ziren orgiak zirela eta, oso ezaguna izan zen.
Zibele | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa, Antzinako Erromako erlijioa, Frigiarren erligioa eta cult of Cybele and Attis (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Ikonografia | lehoia eta dorrea |
Baliokideak | Rea eta Magna Mater |
Domeinua | natura |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Atis |
Bikotekidea(k) | Sangarius (en) eta Atis |
Seme-alabak | Nicaea (en) , Corybas (en) , Alce (en) eta Midas |
Philippe Borgeaurentzat, Zibeleren kondairak “erromatar, greziar eta anatoliar tradizioen nahasketa bereizezina” dira[2].
Natura lantzeko boterea zuen. Tenplu asko izan zituen Asia Txiki osoan baina Anatolia erdian zegoen Pesinuntekoa izan zen famatuena, baina Turkiako Ida mendiko eskualdean eta kostaldeko hirietan, Esmirna eta Cicico besteak beste, gurtza leku garrantzitsuak izan zituen. Gutxienez K.a. VI. mendetik ezaguna zen Grezian (Beozia, Olinpia, Atika, eta kolonizazioaren ondorioz, baita Massalian (egungo Marseilla) eta Mendebaldeko beste puntu batzuetan, baina bertan helenizatua izan zen eta beste jainkosa batzuekin parekatua, Demeter batez ere. Zailago eta motelago sartu zen, bere paredro (bikotekide) Atisen gurtza, itas portuetako ingurune kosmopolitetan ezaguna zen, baina pixkanaka hori ere zabaldu zen, eta garai helenitikoan, Atenasen portua zen Pireon, bere eskultura bat zuen Agditis jainko eta jainkosa androginoaren ondoan; Agditis Zibelerekin lotura handia zuen. Garai hartan, Frigiako Misterioak errotuta zeuden Grezian eta bikote jainkotiarrekiko jaia zabalduta Greziako hiri askotan, beti ere, greziar osagai askorekin kutsatuta.
K.a. II. mendean, Greziako Eumolpio Timoteo apaizak eta Hermesianax poetak hainbat testu idatzi zituzten Agditis eta Attisen mitoaren inguruan, eta bertan Zibelek bigarren mailako rola du. Hainbat bertsio egon ziren Grezian, baina zabalduenean, Attisen ama zen Nana, Sakarya ibaiko ninfa; eta aita, Agditis. Agditis semearekin maitemindu zen, eta horren ondorioz Atisek bere burua zikiratu zuen eta hil zen. Agditisek lortu zuen gorpua usteldu gabe mantentzea. Beste bertsio batzuetan, Agditisen ordez, Zibele bera da maitemintzen dena[3].
Zibeleren apaizak (galli) zikiratuta zeuden, eta emagizonak ziren[5].
Erroman, Zibeleren mitoak eta haren kultuak indar handia hartu zuten, batez ere K.a. III. mendearen amaieran, K.a. 204. urtean K.a. «Harri beltza», jainkosaren irudikapena, Pesinuntetik ekarri eta Garaipenaren tenpluan, Palatinon, jarri zutenean. Harrezkero, erromatarren artean gurtza areagotu egin zen[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.