From Wikipedia, the free encyclopedia
Enterobacter cloacae Enterobacter generoko eta Enterobacteriaceae familiako bakterioa da, 1890ean lehenbizikoz deskribatu zena (Bacillus cloacae deitu zitzaion). Bakterio Gram negatiboa, oxidasa (-) eta katalasa (+), anaerobio fakultatiboa eta laktosaren hartzitzailea da, Enterobacter guztien antzera [1].
Enterobacter cloacae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Enterobacter |
Espeziea | Enterobacter cloacae [[|]] |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Tomate |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Giza heste-floraren ohiko partaidea da eta ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horrek esan nahi du immunitate-sistema ahula duten pertsonengan infekzioak sortu ohi dituela. Infekzio nosokomialekin lotu izan ohi da [2], arnas-aparatukoak, gernuarenak eta septizemiak (bakteriemiak) eraginez batik bat.
Gaitz horien aurkako tratamendua ez da erraza, Enterobacter guztiek antibiotikoekiko erresistentzia handia dutelako (antibiotiko betalaktamikoen aurkako betalaktamasak ekoizten baitituzte). Hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinak eta beste antibiotiko batzuk (gentamizina, ziprofloxazino...) erabiltzen dira, baina andui batzuek erresistentzia ere garatu dute. Horrenbestez, antibiograma bat egitea funtsezkoa da beti tratamendua hasi aurretik [3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.