![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a6/Edward_Said_Crop.jpg/640px-Edward_Said_Crop.jpg&w=640&q=50)
Edward Said
ikertzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Edward Wadie Said (arabieraz: إدوارد وديع سعيد; Jerusalem, 1935eko azaroaren 1a - New York, 2003ko irailaren 25a) estatubatuar arte-kritikari eta aktibista izan zen, palestinar jatorrikoa. Egile eta analista ospetsua izan zen mundu osoan, eta Palestinako Kontseilu Nazionaleko kidea (1977-1991). 1963tik 2003an hil zen arte, literatura ingeles eta literatura konparatuko irakaslea izan zen Columbiako Unibertsitatean. Lanbide horretan. batetik, literatura ikertu zuen; bestetik, ideologiak irakurtzeko modu berriak bultzatu zituen, postkolonialismoaren ahots garrantzitsuenetarikoa izanik, Ikasketa postkolonialisten hasieratzat hartzen dela. 1999an, Daniel Barenboimekin batera, West-East Divan Orchestra sortu zuen.
Edward Said | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jerusalem, 1935eko azaroaren 1a |
Herrialdea | ![]() Palestinako Britainiar Mandatua |
Heriotza | New York, 2003ko irailaren 25a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mariam C. Said (en) ![]() Maire Jaanus (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Victoria College (en) ![]() Northfield Mount Hermon School (en) ![]() Princetongo Unibertsitatea St. George's School, Jerusalem (en) ![]() |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria, kazetaria, filosofoa, musikologoa, politologoa, itzultzailea eta ikertzailea |
Lantokia(k) | New York eta Kairo |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Michel Foucault eta Jean-Paul Sartre |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arab Academy of Damascus (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Palestinan jaio arren, ibilbide akademiko eta literarioa AEBetan osatu zuen Saidek. Postkolonialismoaren pentsalaririk gorenetako bat izan zen, eta autobiografia batean jaso zuen bizi guztian garraiatu zuen lekuz kanpo bizitzearen sentipena. Miñan liburuaren antzera, Out of Place autobiografian zehazki pertsona baten ahotsa, kontakizuna eta gorputza azaltzen dira, Saidenak, eta, haren bitartez, palestinarren bizitzak humanizatzen dira. Saidek, ikerlari gisa, aztertu zuen nola garai kolonialetik abiaturik arabiarren bizitzak beti talde gisa, beti txiro, beti gatazkatsu errepresentatzen ziren; eta bere bizitza kontatuz, gizabanako baten bizitza kontatzen du, arabiarren irudi estereotipifikatua apurtuz. Hain zuzen ere, Said lekuz kanpo sentitzen zelako izan zen gai ideologiak hain modu finean aztertzeko.[1]