euskarazko liburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Miñan liburua migrazio-abentura baten kronika da, 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.[1][2][3]
Miñan | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Amets Arzallus eta Ibrahima Balde |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Miñan |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Susa |
ISBN | 978-84-17051-34-1 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | CC BY-SA lizentzia |
Historia | |
Jasotako sariak |
Liburua Ingelesera itzuli zuen Timberlake Wertenbaker idazleak (Little brother. An odyssey to Europe).[4][5] Gaztelaniara Ander Izagirre idazleak itzuli du (Hermanito). Orobat, Alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche), katalanera (Germanet), italierara (Fratellino) eta galizierara (Miñán) ere itzuli da.[6][7][8][9][10][11]
Miñan liburua oinarritzat hartuta Timberlake Wertenbaker idazleak antzerkirako egokitzapen bat idatzi zuen 2024an. Izen bereko antzezlana muntatu zuen Artedramak gero Ander Lipusek, Manex Fuchsek eta Philippe Ducouk zuzendurik. Wertenbaker txikitan luzaro bizi izan zen Ziburun, eta geroago artetan Saran bizi eta euskaldundu zen.[12][5]
Aita gazterik hil zitzaion, ikasketak moztu behar izan zituen. Liberiara lan bila joatea bururatu zitzaion Ibrahimari eta Monroviara joan zen. Hasieran zamak bizkar gainean garraiatzen ibili zen baina halako batean Gineako kamioizale batek aprendiz hartu zuen. Bitartean anaia txikia amaren etxetik alde egin zuen eta Libian zegoela jakin zuen amak. Anaia txikia desagertu eta gero Ibrahima anaiaren bila abiatu zen Gineatik Libiara, horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen hegoaldetik iparraldera.[1]
Pular hizkuntzan anaia txikiari miñan esaten zaio, eta horixe da liburuaren izenburua. Pobrezia, desertua gurutzatzea, ankerkeria eta tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte Ibrahimak egin zuen bidaia.
Ibrahimaren ama-hizkuntza Pularra da, eta hitz egiteko modu berezia darabil, guretzat poetiko izan daitekeen hitz egiteko era, berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala hitz egiten du, berriro gertakizun haiek bizi izango balitu bezala.[13]
Ibrahima Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Amets Arzallusek. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, mekanika-lantegi batean dabil, prestakuntza egiten ari den bitartean.
Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen Ibrahima. Saharako basamortua gurutzatu zuen, Mali, Aljeria, Libia; pasatzaile, polizia, eta bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.[13]
Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia (eta alboan mapa interaktiboa):[14]
Liburua hor bukatzen da, ez da azaltzen baina geroago Europara pasatzea lortu zuen. Hasieran Euskal Herrian egon zen Irunen, bertako Harrera Sarearen bidez Amets Arzallus ezagutu zuen. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion, eta Ametsek idatziz jaso. Horrela sortu zen Miñan liburua. Geroago Madrilera jo zuen mekanika-ikasketak egiteko.[15]
Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli eta gero ale bat Frantzisko I.a Aita Santuarenganaino iritsi zen. Katolizismoaren buruak irakurri zuen eta publikoki goraipatu eta gomendatu zuen.[16][17][18]
Susa argitaletxeko beste hainbat liburuetan bezala liburua CC-BY-SA lizentziarekin argitaratu da. Lizentzia hori sormenezko lanak munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.