Konakry[1] (frantsesez: Conakry; susueraz: Kɔnakiri) Gineako hiriburua eta hiri nagusia da. 2007ko erroldaren arabera 1.857.153 biztanle zituen.
Konakry Conakry ߞߐߣߊߞߙߌ߫ Kɔnakiri 𞤑𞤮𞤲𞤢𞥄𞤳𞤭𞤪𞤭 | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ginea |
Region of Guinea | Konakryko eskualdea |
Izen ofiziala | Conakry ߞߐߣߊߞߙߌ߫ |
Jatorrizko izena | Conakry ߞߐߣߊߞߙߌ߫ Kɔnakiri 𞤑𞤮𞤲𞤢𞥄𞤳𞤭𞤪𞤭 |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°30′33″N 13°42′44″W |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 450 km² |
Altuera | 13 m |
Mugakideak | Kindiako eskualdea eta Dubréka Prefecture (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 1.667.864 (2014) −492.136 (2009) |
Dentsitatea | 3.706 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Greenwich Meridianoko Ordua |
Hiri senidetuak | Freetown, Cleveland eta Dakar |
Ozeano Atlantikoaren kostaldean dago kokatuta, herrialdeko hego-mendebaldean, Tombo edo Tumbo izeneko uhartean, Kaloumeko penintsulan, Los uharteen parez-pare. Nazioarteko aireportua eta portua ditu. Burdinkia, bauxita, fruituak, kafea eta arraina esportatzen dira portutik. 1950az gero garatu da industria (ehungintza, janari industria, tabakogintza, zapatagintza, leherkariak). Eraikuntzen artean aipagarriak dira Legebiltzarreko egoitza (Herriaren Jauregia), frantses kolonialismoaren aurka borrokatu ziren martirien omenez eginiko estatua, meskita nagusia eta katedral katolikoa.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 32.2 | 33.1 | 33.4 | 33.6 | 33.2 | 31.8 | 30.2 | 29.9 | 30.6 | 30.9 | 32.0 | 32.2 | 31.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.1 | 26.5 | 27.0 | 27.4 | 27.5 | 26.5 | 25.5 | 25.2 | 25.6 | 26.3 | 27.0 | 26.6 | 26.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 19.0 | 20.2 | 21.2 | 22.0 | 20.7 | 20.2 | 20.4 | 20.8 | 20.7 | 20.4 | 21.0 | 20.1 | 20.6 |
Euria (mm) | 1 | 1 | 3 | 22 | 137 | 396 | 1130 | 1104 | 617 | 295 | 70 | 8 | 3784 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 0 | 0 | 0 | 2 | 9 | 18 | 27 | 27 | 22 | 17 | 6 | 1 | 129 |
Eguzki orduak | 223.2 | 224.0 | 251.1 | 222.0 | 207.7 | 155.0 | 108.5 | 86.8 | 135.0 | 189.1 | 207.0 | 213.9 | 2223.3 |
Iturria: Hong Kong Observatory,[2] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.