From Wikipedia, the free encyclopedia
Mahmud Darwish (1941eko martxoaren 13a – 2008ko abuztuaren 9a) poeta, kulturgizon eta politikari palestinarra izan zen. Palestinaren egoera bereganatuz, obra poetiko moderno eta indartsu bat eraiki du erbestea, bakardadea eta borroka bezalako gaien inguruan [1]. Maiz sariztatua, bere olerkiek, askatasunaren sinbolo egin dute munduan zehar.[2] Engaiamendu politiko handia eraman zuen, PAE antolaketaren barne, baina literatura aldizkariren editore ere izan zen.[3]1988an berak zuen idatzi Palestinaren Independentziaren Adierazpena.
Mahmud Darwish | |
---|---|
(1980) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | محمود درويش |
Jaiotza | Al-Birwa (en) , 1941eko martxoaren 13a |
Herrialdea | Palestina |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Houston, 2008ko abuztuaren 9a (67 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rana Kabbani (en) (1976 - 1982) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera hebreera palestinar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, autorea, korrespontsala, kantugilea, artista, poet laureate (en) eta panel discussion (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Abu Salma eta Ziyad Abd al-Fattah (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa islama |
darwish.ps | |
Mahmud Darwish 1941ean jaio zen Al-Birwan, Galileako mendebaldean, garaian britaniar mandatupean zegon Palestinan. Bere burasoak, Salim eta Houreyyah Darwish, musulman sunitak eta lurjabeak ziren . Ama analfabeta izan arren, bere aitonak irakurtzen irakatsi zion. 1948ean Arabiar-israeldar gerra zela eta, Israelgo indarrek bere herrixka hartu eta suntsitu zuten, familiaren urte bateko ihesa eraginez. Anitzek bezala, familiak Libanoko bidea hartu zuen, an Jezzinera lehenik, eta Damourrera gero.[4] 700.000 palestinarren exodo behartu eta masibo hori "Nakba"(hondamena) izenarekin ezagutzen da.
Urte bateko erbestearen ondoren, Darwish familia klandestinoki Acre eremura itzuli zen. Alabaina, haien sortze hiria kolonia Israeldarra bilakatu zela ohartu eta, Deir al-Asad ondoko herrira mugitu ziren.[5]Mahmud Darwishek lehen mailako hezkuntza bete zuen Deir al-Asadeko hirian, etengabeko mehatxupean, poliziak bere identitatea deskubritu eta, erbestera behartua izatearen beldurrarekin. Ondotik bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Kafr Yasifera Jadeiditi bi kilometro iparrera. Azkenean, Haifara joan zen bizitzera.
Mahmud Darwishek bere lehen poesia liburua argitaratu zuen 1960an 19 urterekin. Asafir bila ajniha edo "hegorik gabeko txoriak" arabiar poesia klasikoak eragindako poesia lirikoa. Al Jadid literatura egunkarian zituen argitaratzen bere poema eta artikuluak, berantago egunkariaren argitaratzailea bihurtuz. Bestalde Al Fajr egunkarian editore laguntzailea gisa lan egiten du ere bai. Mahmud Darwish politikan sartu zen 1961an, Israelgo Alderdi komunistarekin (RAKAH[6]). Taldeak, ikuspundu antisionista bat defenditzen zuen israeldar paisai politikoan, arabiar eta judu elkartzen zituen bakarretako bat izanez.i
Bere ekintza eta textu politkoengatik 1961 eta 1967 urteen artean maiz gelditua eta atxilotua izan zen Mahmud Darwish. Baina garai hori arrakastaren hastapena izan zen ere bai, Awraq Al-zaytun (Olibondoa) poema liburuarekin.1964ean mundu mailako onarpena lortu zuen, mugez gaindi palestiniar erresistentzia aragituz. Fite, Bitaqat huwiyya: Sajel ana arabi(Arabiarra naiz), liburuaren olerki ezagunenak, palestinako mugak gainditzen ditu eta mundu arabiarreko erreserki bilakatzen da.
Hainbeste engaiamenduk Israeldar autoritateen mesfidantza emendatu zuen, eta 1970an artikulu poltiko suminegiak publikatzeagatik, justiziak Haifan obligaziozko bizilekua eman zion. Horren ondorioz, Mahmoud Darwishek Israeldik Sobietar Batasunera (SESB) alde egin zuen, Lomonosoveko Unibertsitatean ekonomia politikoa ikasteko, Moskuko estatuan.
1973an Beiruten bizi zela argitaratzearekin segitzen du Shu'un Filistiniyya (palestinar aferak) hilabetekaria zuzenduz, baita Al kairon, Al-Ahram beste egunkarian lan eginez. 1973an Palestindar Askapenarako Erakundeako Palestindar ikerketa zentroaren erredakzioburu gisa lan egiten hasi zen, antolaketaren kide bilakatuz.
Horrekin Israelera berriz sartzeko debekua jaso zuen 20 urterako.
1981an Al-Karmel literatura aldizkari ospetsua sortzen eta kudeatzen hasi zen. Artxibo guztiak suntsituak izan ziren 2002an Ramallahren setioko bonbardaketen ondorioz.
1982ko udan (ekainaren 13tik abuztuaren 12ra) "Bakea galilean" izeneko operazioa hasten da. Israelek Beirut bonbardatzen du PAEko kideak hiritik kanporatzeko helburuarekin. Gertaera honek poeta eta bere obra errotik markatzen du eta gaia poema ugaritan atzeman daiteke. Hots, palestindar erresistentzia aipatzen du Qasidat Bayrut (1982) eta Madih al-xill al'ali (1983) libruruetan, behin ere erbestera bultzatua izan zelarik, Kairo, Tunis eta Parisera. 1987an PAEko batzorde eragilean izendatu izan zen.
1995ean azkenean Palestinara itzultzeko baimena lortu zuen Emile Habibi idazlearen hiletara joateko. Urte horretan, Israeldar autoritateek egonaldi baimena eman zioten eta Darwishek etxea Ramallahn sartzea aukeratu zuen.
Mahmud Darwish 2008ko abuztuaren 9an zendu zen Houstonen, kirurgia operazio baten ondotik. Idazleak, deia bi bihotz ebakuntza jasan zituen pare bar urte lehenago 1984 eta 1998an.
Bere heriotzaren berria hedatu eta, 3 egun dolu eta ehorzketa nazionalak antolatuak izan zire Palestinan. [7]Ramallahn, milaka lagun hurbildu ziren bere ehorzketetara, palestinar pertsonai garrantzitsuenak eta Knesseteko ordezkariak elkartuz (Hadash, United Arab List eta Balad). Mahmud Abbas presidenteak, aurkeztu zuen lehen eulogia. Dominique de Villepin Frantziako lehen ministro ohia ere han izan zen.
Berak galdetu bezala Palestinan lurperatua izan zen, Ramallahko kultura palazioaren ondoan.
Ahmed Darwish poltikalariaren arabera "Mahmud ez da familia edo hiri batekoa bakarrik, palestinar guziena baizik. Horren ondorioz palestinar guztiak etorri eta bisitatzeko moduko leku batean lurperatu behar da".
[8]Bere bizian zehar, Darwish idazle emankorra izan da 30 bat olerki liburu eta prosako 8 liburu argitaratuz. Naomi Shihab Nye poetaren arabera Darwish "palestinar jendearen ezinbesteko arnasa da, exilio eta atsikimenduaren testigu ele-ederra." [9] Erbestearen experientzia errepikatuak eta palestiniarren eguneroko sufrimenduek sakonki elikatu dute bere obra guztia, guttitan aurki daiteken indar batekin. Usu saritua eta itzuliak izan dira bere lanak eta gaur egun 20 hizkuntza ezberdinetan aurkitu daitezke.
Bere gaztetako idatziak arabiar poesia klasikoaren kanoian kokatzen dira. Bere lehen liburua adibidez, Hegorik gabeko txoriak (1962), eraikuntza monoritmiko eta arabiar metrika tradizionalean oinarritzen da guztiz. Horren jarraipenan, Palestinarekin maiteminduta (1966) izenekoan eskola erromantikoaren eragina sumatzen da, bere estiloa delikatuagoa bihurtzen baita. Alabaina, Darwishen benetazko berrikuntza 70 hamarkadan berrikuntza poetikoa dator, "verso librea" teknikaren garapenarekin. Momentu horretan bere estiloa norma klasikoetatik erabat urruntzen da bere poesia abstraktuagoa eginez. Eremu sinbolikoak garrantzi handia hartzen du bere gazte obran agertzen zen hizkera pertsonal eta deklaratibo erabat baztertuz. Horrelakoak dira Gauaren amaiera (1968) eta Txoriak Galilean hiltzen dira (1971) liburuak.
Politikoak pisu tamala ukan arren bere poesiaren ez litzateke zuzen bere obra aipamen politikoetara murriztea. Hasteko berak ez zuelako inoiz ordezkari papera aldarrikatu, eta alderantziz poeta batentzat erantzuzkizun gehiegiko papera zela ziolako[10]. Bere poesia eguneroko elementuen sinpletasunaren edertasunari lotua da (goiza, kafea, etxea...[11]) eta bere poemak landare zein inguramenari lotutako metaforaz jositak dira. Sinbolismo azkar honen bidez Mahmud Darwishek bere bizi pertsonalari edota bere palestinaren experientziari lotuak diren elementueei dimentsio unibertsal bat ematen die. Hala nola hitzak baino haratago exilioan bizi diren palestinar belaunaldi ugarik ukatua zaien lurraren presentzia bat aurkitzen duten poetaren hitzetan.
Mahmud Darwishen idazkera egoera politiko korapilatsu eta bortitzaren erakusle izanik, aski fite jendartera hedatu zen errekuperazio eta jabetza ugari piztuz. Esanguratsuenetako bat, Nazarethen izan zen, poeta gazteak "Bitaqat huwiyya" (Nortasun ageria) ikakurri zuelarik 1965eko maiatzan. Egun batzuen buruan poema arabiar mundura zabaldua zen "Izkriba zak! Aranea nauk" lelo boteretsuarekin. Berantago 6 estrofak "Awraq Al-Zaytun " (Olibondoak) (Haifa, 1964) bere bigarren liburuan argitaratuak izan ziren.
Bestalde, bere "To My Mother"(Amari) (1966) Palestinako erreserki ez-ofiziala bilakatu zen.
Horrez gain arabiar tradizio poetikoaren segidan ahozkotasunak ikaragarrizko garrantzia ukan zuen Mahmud Darwishen obraren hedatzean. Al Kairo, à Beyrouth, Alger baita Londres edo Parise idazleak munduko anitzetara hurbildu zen bere poesia jendaldeari errepikatzeko.[12] Errezitaldi horiek bere obra poetikoaren eraikitzean zentralak ziren, erritmoa edo formen experimentazioen aldetik.
Mahmud Darwishen inspirazioak ugariak ziren. Abd al-Wahhab Al-Bayati eta Badr Shakir al-Sayyab irakiar poeten eragina errebendikatzeaz gain, Arthur Rimbaud, Lorca, Allen Ginsberg eta Maiakovski erreferentzia gisa aipatzen zituen. Yannis Ritsos poeta greziarraren hurbileko bat izan zen ere bai. Beste erregistro batean, Yehuda Amichai poeta hebrearrarentzat zuen mirespena gordetu gabe, bien artean zegoen era baterako lehia argiki aitortzen zuen. "Bere lanak erronka botatzen dit, biok ber lekuari buruz idazten dugulako. Bere benefizio propioarentzat erabili nahi ditu paisaiak eta historia, nere izaera deseginan oinarriturik. Orduan sortzen da lehiaketa: nor ote da lur honen hizkuntzaren jabe? Nork du gehien maite? Nork du lur hori hobe idazten?"[2]
« | Izkiriba zak!
Arabea nauk Ene paperen zenbakia: berrogei ta hamar mila Zenbat haur: zortzi Eta bederatzigarrena... udazkenean hor izanen duk! Eta horra non haserre hagoen Izkiriba zak! Arabea nauk Harrobian aritzen nauk lanean neure oinaze lagunekin Eta zortzi haurño ditiat Haien ogi taloa Jantziak, haien eskolako kaierak Harkaitzetarik ateratzen ditiat... Hago gostuan! ez natzaik heure etxeraino eske joanen Ez nauk umil umila egoten hire jauregiko atarrian Eta horra non haserre hagoen! Izkiriba zak! Arabea nauk Deiturarik gabe - neure izena baizik ez nauk «Pazientzia handikoa» nauk halako herri batetan ezer ororen odola berotzen duen Kolerak Ene erroak... Denborak sortu aintzin finkatuak zituan Iraunduraren besarkada aintzin Burontza eta olibondoa baino lehen ...belarrak ireki aintzin Ene aita... laborari familia batetarik duk Deus ez dik delako jauneriarekin Ene aitona laboraria zuan - izaki balio gabekoa - ez zuan aitoren-semea Ene etxea, zainlari txabola bat - sugibeleko eta seskaz egina Horra nor naizen - ongi zaik? Deiturarik gabe - neure izena baizik ez nauk Izkiriba zak Arabea nauk Ene ilea... ikatzaren kolore Ene begiak... kafearen kolore Ezagugarriak Buruan keffiyye bere soka tinki-tinkirik Eta ene ahurra harria bezain gogorra Larrutzen dik hunkitzen duenaren eskua Maiteenik dudan janaria Oliba olio eta xarpota Ene helbidea: Bakar herrixka batetakoa nauk... Hango karrikek ez bait dute gehiago izenik Eta gizon guziek... harrobietan bai eta lande Komunismoa maite ditek Izkiriba zak Arabea nauk Eta horra non haserre hagoen Arabea naizela Ene aiten mahastiak ebatsi dituala Eta lantzen nuen lurra ere Eni eta neure haurrei Denak hartu dizkiguk salbu Ene haurren haurrek iraun ahal dezaten Horko harkaitzak Baina zuen gobernamenduak bahitu beharrak ditik ...diotenaz Izkiriba zak! Lehen horrialdean, haste hastetik Gizonen alderako herrarik ez dudala Ez natzaiola inori oldartzen bainan Goseak baldin banago Usurpadorearen haragia janen dudala Kasu eman! Kasu! Kasu! Ene haserreari! |
» |
— Nortasuna ageria- Mahmud Darwish euskaratzailea: Itxaro Borda |
Luzaz antisemita izatea leporatuta izan zitzaion bere obren aipamenak oinarriz hartuz. Alta Mahmud Darwishek beti ezeztatu izan ditu molde horietako akusazioak. "Ez naiz eroso Israeleko etsai eta deabru gisa erakutsia izatearekin. Erran gabe doa ez dudala Israel maite. Baina horrendako arrazoi bat daukat. Haatik ez ditut juduak gorrotatzen."
1988an, Yitzhak Shamirrek eztabaida sortu zuen Knessetaren asambladan Hitz iragankorretan barrena poema aipatu zuelarik.[2] "Beraz, alde egizue gure lurretik/ gure lur tinkotik, gure itsasotik /gure garitik, gure gatzetik gure zauritik/ gauza orotatik, alde egizue/
oroimenaren akorduetatik".[13] hitzekin Darwishi leporatzen zitzaion juduek Israel utz zezaten eskatzea. Akusazioari erantzun zuen hark Zisjordaniari eta Gazari buruz ari zela esplikatuz.
Adel Ustak, Darwishen poesiaren aditu batek esan zuen poema gaizki ulertu eta itzulia izan zela.[14] Bestalde Ammel Alcalay poeta eta itzultzaileak hauxe idatzi zuen polemikaren kontextua orroitaraziz: "poemari neurriz kanpo egindako erreakzio histerikoak, besterik gabe, Israelgo psikearen froga zehatz gisa balio du... (poema) okupazioaren hizkuntza eta lurra definitzen duten terminoak onartzearen ukazio tinkoa baita".[15]
Bestalde esanguratsua dago orroitaraztea Mahmud Darwishek arabiarrez idazteaz gain, inglesa, frantsesa eta hebreera menperatzen zituela, eta hebreerazko kulturarekin benetazko atxikimendu bat zuela. Darwish berak hebreera "maitasun hizkuntza" gisa aipatzen zuen, bere burua Palestinan zen Juduar zibilizazioaren partetzat ikusiz. Horrez gain palestinarren eta juduen arteko bakearen alde izan da beti. Gertatuko zelarik espero izanez, "judua beregan den arabiarraz gehio ez dela alke izanen, eta arabiarra juduar elementuak barneratu dituela aipatzean, alker ez izatea."[16]
Gaur egun bere obraren zati batzuk hebreeraz eskuragarriak dira, Muhammad Hamza Ghaneimek eta Salman Masalhak Bed of a Stranger (2000), Zergatik utzi duzu zaldia bakarrik? (2000), Setio egoera (2003), Murala (2006) eta Memory for Forgetfulness itzulita.
1993an Yitzhak Rabbin eta Jassir Arafatek,Israel eta PAEko buruzagiek, Osloko Ituna izenpetu dute Arabiar-Israeldar gatazka bukatzeko xedez. Hitzarmenaren ondorioz Mahmud Darwishek PAE erakundea utzi zuen Palestinaren jarrera moldaerrazegia salatzeko."Gerra baino bakea nahiago dut beti, bakea zuzen baldin bada" azaldu zuen.
Alta bere bizian zehar Israel eta palestinar buruzagiei kritikak adierazi izan arren, Darwishek bakean etengabe bakean sinesti zuen. "Ez naiz desesperatzen" esan zuen Haaretz egunkari israeldarrean. "Pazientea naiz eta israeldar kontzientziaren iraultza sakon baten zain nago. Arabiarrak arma nuklearra duen Israel indartsu bat onartzeko prest daude; egin behar duen guztia bere indarraren ateak irekitzea eta bakea egitea da".[17]
2005ean, kanpoko musika eta dantza emanaldiak bat batean debekatu izan ziren Qalqiliyan Hamasek zuzendutako udalerriak agindu eta. Darwishek bere kezka adierazi zuen indartzen ari zen taldearekiko: "taliban motako elementuak daude gure gizartean, eta hori oso seinale arriskutsua da".[18][19][20][21]
Zentzu horretan 2007ko uztailean, Darwish Haifara itzuli zen, bere omenez antolatutako jaialdi baterako. Ekitaldia Masharaf aldizkariak eta Hadash Israelgo alderdiak lagundu zuten. Bertan agertu ziren 2.000 pertsonei Gazako zerrendan Hamasen esku hartzeari buruzko kezkak adierazi zituen : "Koma batetik esnatu ginen kolore bakarrekobandera (Hamas) lau koloretako (Palestina) bandera akabatzen ikusteko".
Mahmud Darwishen poemek lotura handia dute musikaltasunarekin eta anitz musikaratuak izan ziren arabiar artistengandik. Haien artean Marcel Khalife, Reem Kelani, Majida El Roumi eta Ahmad Qa'abour aipagarriak dira.[22][23] 80ko hamarkadan, Sabreenek, Israelgo musika talde palestinarrak, album bat grabatu zuen Darwish "On Man" eta "On Wish" olerkien bertsioekin.[24]
Bere heriotza eta urteak eta urteak geroago ere, Mahmud Darwishen obrak bizirik segitzen du bere indar errebendikatiboa sekula ez galdu gabe. 2016ean adibidez, "Orainik gabe ginen" poema erabili zuen Tamer Nafar rapzale palestinarrak "Junction 48" filmean "Ya Reit" kanta nagusiarentzat.[25] Gainera, bere poemetako bat irakurri zuen Nafarrek bere diskurtsoan Ophir Sarietan.[26] Era berean 2017an, artista hegoafrikar eta Janna Jihad Ayyad 11 urteko palestinar aktibistak "Besteengan pentsatu" poema musikaratu zuen artista hego afrikar batekin.
2009an Berri Txarrak euskal taldeak "Arren, Darwish" kantua idatzi zuen poetaren ohorean, olerki baten hitzak berritz berriz hartuz.
2003an Marcel Khalife konpositoreari blasfemia eta balio erlijiosoak iraintzearen akusazioak botatu zizkioten, Libanon "Yusuf naiz, oh aita" abestiagatik. Kantuak, Darwishen letretan oinarritua, Koranaren bertset bat aipatzen zuen.
Poema horretan, Darwishek ederregia eta atseginegia zelako bere anaiek baztertu egin zuten yusufen (Jose) oinazea partekatzen zuen "O, aita, Yusuf / Oh aita naiz, anaiek ez naute maite eta ez naute elkarrekin maite" hitzekin. Darwishek alegoria honen bidez, israeldarren gandik baztertuak ziren palestinarren egoera agerrarazten zuen.
6 urte kartzela arriskatu arren zuritua izan zen, artista ugariren elkartasun ola batek afera hedabideetara eraman eta.
1997an, Mahmoud Darwish izeneko dokumentala ekoitzi zuen Frantziako telebistak, Simone Bitton zuzendari frantses eta marokoarrak zuzendua.[27]
Darwish bere paperean agertu zen <i id="mwAZE">Notre</i> Musique Jean-Luc Godard zuzendari ospetsuaren (2004) lanean.
2008an, id – Identity of the Soul Arts Alliance Productions filman agertu zen, "Lirio zuriak amets zituen soldadua" eta Ibsenen "Terje Vigen" poemak kontatzen. Bere azken lana izan zen. 2008ko urrian estreinatu zen Palestinan, dozenaka mila entzulerekin. 2010ean, filmak nazioarteko proiekzio-birarekin jarraitzen zuen.
Mahmud Darwish Fundazioa 2008ko urriaren 4an sortu zen, dirurik irabazteko xederik gabeko fundazio palestinar gisa, "Mahmud Darwishen ondare kulturala, literarioa eta intelektuala babesteko". Fundazioak urtero "Sormenaren aldeko Mahmud Darwish saria" ematen die Palestinako eta beste leku batzuetako intelektualei.[28][29] Ahdaf Soueif nobelagile egiptoarrak irabazi zuen saria 2010ean.
Poesia
Prosa
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.