irakurtzeko/idazteko aparteko zailtasuna. Irakurmena eta idazmenari lotutako prozesuetan ikasteko asaldura. From Wikipedia, the free encyclopedia
Dislexiak etimologikoki hizkuntzaren zailtasuna esan nahi du (grekoko δυσ, zailtasuna, anomalia eta λέξις, hizketa, ahoskuntza). Gaur egun, irakurtzean ager daitekeen arazotzat hartzen da eta ez du arrazoi intelektual, kultural edota emozionalekin inongo zerikusirik: ez zaio interes edo motibazio faltari lotu behar, ezta zentzumen urritasunari ere[1][2][3]. Izaera kognitiboa du eta hizkuntza idatziarekin zerikusia duten ahalbideetan eragina izaten du, ikuste eta entzute kodifikazioan, epe laburreko memorian eta ordena eta sekuentziazio hautematean. Zailtasuna da, baina ez da inondik inora prozesu fonologikoan parte hartzen duten burmuineko atalen disfuntzioa eta ez dago burmuineko lesiorik.
Dislexia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Irakurketaren nahasmendua, hizkuntza nahasmendua, ikaskuntzaren nahasmendua eritasuna |
Espezialitatea | Neuropsikologia Pediatria |
Arrazoia(k) | gaixotasun genetiko |
Sintoma(k) | Irakurketaren nahasmendua |
Azterketa medikoa | functional magnetic resonance imaging (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | R48.0 |
OMIM | 300509, 600202, 604254, 606616, 606896 eta 608995 |
DiseasesDB | 4016 |
MedlinePlus | 001406 |
eMedicine | 001406 |
MeSH | D004410 |
Disease Ontology ID | DOID:4428 |
Ikaskuntzaren nahasmendu espezifikoa da, adimen orokorrarekiko independentea baina, hala ere, ikaskuntza akademikoari eta irakurketa-idazketa errendimenduari eragiten die eta, horren ondorioz, ikaskuntza akademiko guztiei. Ohikoa da irakurtzea eta idaztea funtsezkoa duten eskola-sistema eta kultura guztietan. Oinarri neurobiologikoa du, ez psikologikoa. Oraindik ere, ez da maiz diagnostikatzen gizarte aurreratuetan eta dislexia duten ikasle askok beren ikasketak bukatu arren, ez dakite dislexia dutenik. Kalkulu batzuen arabera, biztanleriaren % 10 bati eragiten dio[4][5][6], baina oraindik ere diagnosia egin zaien biztanleen ehunekoa oso txikia da eta diagnosirik gabeko kasu asko daudela uste da. Beste iturri batzuek % 3tik % 15era zabaltzen dute haren prebalentzia[7][8]. Dislexiloek ulermen ona izan lezakete entzuten dituzten testuekin, baina irakurritakoan, ordea, nabarmen eskasagoa dute.
Ikaskuntza-nahasmendurik ohikoena da haurrengan, eta irakurmena eskuratzeko zailtasun esanguratsu eta iraunkorra du ezaugarri, edozein kausa intelektual, kultural eta emozionalekiko independentea izanik. Ustekabean agertzen da adin goiztiarrean, haurra irakurtzen eta idazten hasten denean. Era berean, eskola-porrotaren arrazoi nagusietako bat da.[9]
Irakurtzeko gaitasunaren garapenean nahasmendua da eta sarritan, disortografiarekin batera doa (grafiako eta morfosintaxiko erroreen multzoa, batzuetan idatzizko komunikazioari eragiten dioten errore nabarmenak).
Gradu arinak eta larriak daude, eta gerta daiteke dislexia diagnostikatua duen pertsona batek honako sintoma hauetako bakar batzuk soilik izatea, nekez guztiak batera:
Ezaugarri dislexikoak askotarikoak izan daitezke eragindako kasuen eta mailen arabera:
Horren guztiaren ondorioz, dislexia nahasmendua duenari zaila zaio hitz berriak irakurtzea, ohikoa du astiro irakurtzea, ohikoa du idazketan akatsak agertzea, hala nola letrak ez irakurtzea edo hitzak behar bezala ez bereiztea. Idatzizko konposizioari dagokionez, nahiz eta edukiz aberatsa izan, huts egin dezake, maiz, testuaren egituran.
Dislexiaren arrazoi edo jatorriari buruzko azalpen nagusiak hauek dira:
Elektroentzefalogrametan antzeman da hizkuntza jarduera batean, dislexikoek ia sistematikoki dutela ezkerreko lobulu parietalaren aktibitate murritza eta eskuin-lobuluaren aktibitate handiagoa.[11] Dislexikoengan, burmuineko aktibitatea ez da nahikoa hainbat eskualdetan. Horietako bat burmuineko "letren gunea" da, ezker hemisferioko kortex okzipito-tenporalean kokatua.[11]
Erresonantzia magnetiko anatomikoari esker, burmuin dislexikoan kortexaren bolumenaren murrizketa ikusten da irakurketari lotutako bi eskualdetan: aurrealdean eta alde parieto-tenporalean, baina ez eremu okzipito-tenporalean (Eckert 2004). Azken gune hori tratamendu ortografikoan inplikatua delarik, pentsatzekoa da bere aktibazio eskasak ez duela egiturazko kausarik eta soilik haur dislexikoaren irudikapen ortografikoen gaitasun falta islatzen duela.[11]
Irudi anatomikoari esker, burmuinaren eremuak lotzen dituzten konexioak ere ikusi ahal izan dira. Dislexikoengan, teknika honek konektibitate txikiagoa erakusten du parieto-tenporalen azpian: azken hauek, seguru aski, ez daude hain ongi konektatuak beren artean eta burmuineko beste eskualdeekin, bereziki aurrealdeko kortexarekin.[11]
Ikertzaile batzuek dislexia post mortem ikertu ahal izan dute, burmuineko kortexak disekzionatu ahal izan dituzte. Kortexaren anomalia sotilak ikusi dituzte, migrazio neuronaleko arazoei lotuak fetuaren garapenean. Izan ere, haurdunaldiko 16-24 asteren ondoren, neuronek kortexera migratu behar dute, baina gerta daiteke neurona talde batek kortexeko geruzetako batean bere helburua ez betetzea eta harantzago metatzea (ektopiak aipatzen dira orduan). Dislexikoengan, ektopia horiek gehienbat hizkuntzaren eremuetan daude (ezker hemisferioan), bereziki fonologian eta irakurketan inplikatuak diren aurrealdeetan eta parieto-tenporaletan. Materia grisaren eta konektibitatearen anomaliek sorburu izan litezke, beraz, dislexiaren kausa zuzena.[11]
Zer eragin dute faktore genetikoek?
Haur bat dislexikoa bada, aukera handia dago familiako kide bat baino gehiago ere dislexikoa izateko. Jakina, dislexiaren familia-multzokatze horrek ez du berez jatorri genetikoa erabat frogatzen: familia batek partekatzen duen ingurunea zalantzan egon daiteke bereziki (pentsatzekoa da irakurtzen ez duten gurasoek beren seme-alabentzat irakurketa ikasteko ingurune ez hain mesedegarria sortzen dutela). Hala ere, bikien ikerketek erakutsi dute dislexiaren herentzia % 50-60koa dela: dislexiak jatorri genetikoa du.
Zein gene daude tartean? Genetika molekularrari esker badakigu kromosoma asko daudela dislexian inplikatuta. Beraz, gaixotasun genetiko konplexu baten logikan gaude, non hainbat faktore genetiko ezberdinek elkarreragiten duten beren artean, eta ingurumen faktoreekin batera modulatzen dute nahasmendua garatzeko probabilitatea. Sei gene lotu dira dislexiari, eta horietatik gehienak, lau, migrazio neuronalean inplikatuak dira: beraz, lagundu lezakete dislexikoen burmuinean ikusitako kortexaren anomaliak (ektopiak) azaltzen.
Ikuspuntu horretatik, prozesu psikologikoak aztertu dira. Hori dela eta, epe laburreko memoriaren defizita gertatzen dela ziurtatu da. Beraz, zailtasunak zeinuen deskodifikazioan gertatzen dira[12], ez esanahiaren ulermenean.
Azken hamarkadetan dislexiaz hitz egiterakoa eta beste zenbait nahastura edo ikasteko zailtasunez hitz egiterakoan neuroaniztasun terminoa[13] erabiltzen da. Ikasle guztiak desberdinak dira eta batzuek zailtasun, handikap edo indargune batzuk dituzte arlo batean edo batzuetan, eta beste batzuek beste alor batzuetan... Banakako ikaskuntza-desberdintasunak egokitu ditzaketen ikaskuntza-ingurune malguen eta ikaskuntza-espazioen garapena gidatzeko Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala deritzon esparru teorikoa ari da garatzen. Ikaskuntzako Diseinu Unibertsala printzipio-multzo bat da, eta, horri esker, diseinu hau ezagutzen duten irakasleek ikasle guztien beharrak asetzeko jarraibideak gara ditzakete.
Aniztasun terminologiko handia baldin badago ere, gehien azaltzen diren kontzeptuak hauek dira:
Bi mota horiek azpi-mota hauetan sailka daitezke:
Fonologikoa edo zeharkakoa: bide fonologikoa erabiliz irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta, horren ondorioz, ikusizko bidea erabiltzen da nagusiki.
Bisuala, azalekoa edo zeharkakoa: bide lexikoa erabiliz irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta ondorioz, bide fonologikoa erabiltzen du.
Sakona edo mistoa: Aurreko biak batera agertzen direnean, hau da, irakurleak entzumen eta ikus akatsak egiten dituenean.
Dislexia dutenek elementuen, espazioaren eta denboraren antolaketan nahasteak izateko joera dute. Hori dela eta, irakurtzeko eta idazteko zailtasun nabarmenak, arreta-arazoak, motrizitate arazoak-eta izan ditzakete.
Jarraian, hainbat ikertzailek zerrendatutako ezaugarri batzuk. Dislexiari irakur-idazteari lotuen dauden ezaugarriak dagozkio baina Ikasteko asalduren beste ezaugarri batzuk, maiz, dislexia duen pertsona berean nahasturik ager daitezke.
Hemen zerrendatzen diren ezaugarri guztiek ez dute zertan agertu batera pertsona bakar batengan.
Dislexia duten pertsonek beste Ikasteko asalduraren bat ere izan ditzakete, dislexiarekin batera. Beste buru asalduraren bat edo batzuk izan ditzake dislexiarekin batera[15]:
Kontu jakintzat jotzen dute dislexia beste ikaskuntzaren nahasmenduekin batera agertzea:[2]
Ez da erraza[16] ikerketa sakon eta datu estatistiko fidagarrietan oinarriturik dislexiaren prebalentzia zein den ziurtatzea.DSM-IV, 1995ko eskuliburuaren arabera, AEBtan ikasleen % 4k-edo izan zezaketen dislexia baina ikerketa sakonagoen beharra aipatzen zen. Ikasteko asalduren artean ohikoenetakoa zela ikus zitekeen beste asalduren estatistikekin erkatuz gero.
Ikasteko asalduren prebalentzia, oro har, % 10-edo dela defendatzen da[17][18]. Baina baieztatu izan da dislexiak % 17ko prebalentzia izan dezakeela[19]. Edo dislexia populazioaren % 5-% 10[20], edo % 10 - % 15 batean aurki daitekeela.
Azkenik, DSM-V 2014 horrek "dislexia" terminoa eta, horren ondorioz, bere nagusigoaz hitz egitea, saihestekotan egon zen[21], hainbat elkarteen haserrea piztuz.
Beste kalkulu batzuetan 1/30 proportzioa aipatu izan dute.[22]
Hezkuntza sistema arautuetan ohikoa da dislexiaren aipamenak, deskripzioak egitea, eta ohikoa da dislexia agertzen duten ikasleen diagnosia egiteko proposamenak[23] eta ikasle horientzat egokitzapenak proposatzea. Egokitzapenak proposatu ohi dira[24] ikasketa prozesuetan laguntzeko eta egokitzapenak ebaluazio-kalifikazioetan asaldura hau kontuan hartzeko[25].
EAEn dislexia duten ikasleak Hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasle bezala etiketatu izan dira[26][27], eta horiek ebaluatzeko neurri bereziak proposatu egin dira:
« | [...] ebaluazio-prozesuak errazteko (lanak, proiektuak azterketak, etab. egitea), ikastetxeek neurriak hartu behar dituzte, hala nola: denbora gehiago ematea haiek egiteko; enuntziatuak sinplifikatzea; testuaren formatua ikasleentzako erraza izatea, haien beharren araberakoa; baliabide teknikoak erabiltzea, beharrezkoak badira; azterketak idatziz egin beharrean ahoz egiteko edo ordenagailuz egiteko aukera —batik bat, dislexia edo hiperaktibitatea diagnostikatuta duten ikasleentzat—; hasieran eta/edo bukaeran testua irakurtzea; ikasleei laguntza eman ohi dieten langileak azterketan egotea; ebaluazio-irizpideak egokitzea; etab. Azken batean, irisgarritasun unibertsalerako eta aukera-berdintasunerako eskubidea bermatzeko neurriak dira. | » |
—2022-2023 ikasturte hasierako Hezkuntza Sailburuordearen ebazpena. |
Proposatzen da, beraz, dislexia duten ikasleentzat ikas-materialak egokitzea, metodologia egokitzea eta ebaluazioa egokitzea.
Dislexia daukaten ikasleen diagnosia egiteko eta ikasle horientzat egokitzapen egokiak egiteko proposamen asko daude. Honako proposamenak[28][29], esate baterako, aurki daitezke argitaratuak:
Interneten hainbat zerrenda[30][31][32] daude pertsona ospetsuak edo ezagunak dislexiarekin lotzen. Zerrenda horietan normalean ustezko dislexia horren ebidentziarik ez da aipatzen eta informazio iturriak ere ez dira fidagarriak izaten (batzuetan pertsona ospetsuaren hiru datu besterik ez dira ematen, dislexia, zodiakoa...[30]).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.