From Wikipedia, the free encyclopedia
James Ephraim Lovelock (Letchworth, Hertfordshire, 1919ko uztailaren 26a - Abbotsbury, Dorset, 2022ko uztailaren 26a) zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista britainiarra izan zen, Gaia hipotesiaren sortzailea, non Lurra ikustarazten da sistema buru-araupetzaile bati esker.
James Lovelock | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Letchworth Garden City, 1919ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Abbotsbury, 2022ko uztailaren 26a (103 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: complication (en) |
Familia | |
Aita | Tom Arthur Lovelock |
Ama | Nell March |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchesterreko Unibertsitatea Strand School (en) Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Andrew Watson (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, kimikaria, unibertsitateko irakaslea, mythographer (en) , ekologoa, ekintzaile ekologista, zientzia-fikzio idazlea, biokimikaria, futurist (en) , independent scientist (en) , autobiografialaria eta zientzialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Environmentalists for Nuclear Energy (en) |
jameslovelock.org | |
James Lovelock Letchwork Garden hirian jaio zen 1919an. Kimika ikasketak Manchesterreko unibertsitatean burutu zituen. Geroago, bere ezagutzak zabaldu zituen eta fisika eta biologia ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, inbestigazio kimikoan lanpostua lortu zuen, Londresen hain zuzen ere.
1948an doktore titulua lortu zuen Londresen. Geroago Estatu Batuetan, ikerketa lanak egin zituen Yale, Baylor eta Harvardeko unibertsitateetan. Yaleko unibertsitatean, elektroien harrapaketan, osagai toxikoak detektatu izan zituen. Leku garrantzitsuena Antartikan dago. Ondoren Ingalaterran ikertzaile independente bihurtu zen.
Bere trebetasun nagusiena, hainbat erakundeen (NASA) eta zenbait talde komertzialen arazo teknikoei erantzutea edo konponbide bat aurkitzea zen. Bere argitasunak, edukitako pentsamenduak eta izaera independenteak, bizi modu autonomo bat edukitzera eraman zuen. Honen ondorioz, asko bidaiatu zuen eta zientzialari asko ezagutu zituen.
Bere obran, Gaia hipotesia formulatzen lehenengo zientzilaria izan zen 60. hamarkadan.[1]. Bere lana Gaia, a new look at life on earth, (1979) urtean argitaratua, euskarara ekarria dago Gaia : lurraren biziaz ikuskera berria izenburuarekin, Gaiak argitaletxearen eskutik. Bertan, Lurra planeta egitura aztertu, izaki biologiko gisa eta bizia mantentzeko sortzen dituen oreka desberdinei erreparatzen dio.[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.