From Wikipedia, the free encyclopedia
Ikaskuntzaren nahasmendua hasiera haurtzaroan edo nerabezaroan duen nahasmendua da. Haurrak bere adina, eskolatze- eta adimen-mailagatik espero daitekeena baino emaitza askoz okerragoak lortu ohi ditu irakurketan, kalkuluan edo idatzizko adierazpenean.[1] Etiologiaren arabera hainbat motatakoak izan daitezke.
Ikaskuntzaren nahasmendu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | specific developmental disorder (en) , Gaigabezia eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria Psikologia klinikoa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F81.9 |
GNS-9-MK | 315.2 |
GNS-9 | 315.0 eta 315.3 |
DiseasesDB | 4509 |
MeSH | D007859 |
Disease Ontology ID | DOID:8927 |
Kirk eta Bateman (1962/73) izan ziren "Ikaskuntzaren nahasmendu", (Ingelesez) “learning disabilities”, terminologia erabiltzen lehenak, hizketa, hizkuntza, irakurketa, idazketa, aritmetika edo beste ikasgai batzuetako prozesu batean edo gehiagotan sortutako desordenari edo atzerapenari buruz jarduteko. Garai haietatik aurrera, terminoaren definizioa argitzen saiatu dira ikerlariak baina arrakasta handiegirik gabe; zehaztasun eza, anbiguotasuna, lan gehienetan aurkitutako ezaugarriak izan dira. Gaur egun, adostasun nahiko argi batera iritsi bada, NJCLDren definizioari esker izan da (National Joint Committee on Learning Disabilities 1988an)[2], oraingoz definiziorik onartuena:
« | Ikaskuntzaren nahasmendua termino generiko bat da, nahasmendu multzo heterogeneo bati erreferentzia egiten diona. Ulertzeko, hitz egiteko, irakurtzeko, idazteko, arrazoitzeko edo matematikarako gaitasuna eskuratzeko eta erabiltzeko zailtasun adierazgarriak dituzten ikasleengan topa daitezkeen zailtasun multzoa. Nahasmendu horiek berezkoak dira gizabanakoarentzat, eta nerbio-sistemaren disfuntzio baten ondorio izan daitezke. Bizi-prozesuan zehar jarraikortasuna izan ohi dute. Arazoak ager daitezke autoerregulazioko eta interakzio sozialeko jokabideetan, baina gertakari horiek, berez, ez dira ikaskuntzaren nahasmendua. Ikasteko zailtasunak beste baldintza ezgaitu batzuekin batera ager daitezke (adibidez, zentzumen-urritasuna, adimen-atzerapena, nahaste emozional larriak...) edo kanpoko eraginekin batera (hala nola desberdintasun kulturalak, heziketa eskasa edo desegokia), baina benetako ikaskuntzaren nahasmenduak ez dira kanpoko baldintza edo kanpoko eragin horien emaitza; ikaskuntzaren nahasmendua ikasteko zailtasun arruntetatik harago dago, gizabanako batzuek duten ikasteko zailtasun multzoa da. | » |
—National Joint Committee on Learning Disabilities, 1988. |
Ikaskuntzaren nahasmendua honela definitu zen Espainian 2012an[3][4][5]:
« | Hizkuntza ulertzeko eta mezuak sortzeko, irakurtzeko, idazteko edota kalkulu aritmetikoa egiteko prozesu kognitibo batean edo gehiagotan gertatzen diren alterazioen talde heterogeneoa. Eskola-ikaskuntzarako inplikazio garrantzitsuak dituen ikasteko zailtasunen talde heterogeneoa; oinarri neurobiologikoa duena. Pertsonarengan endogenoa baina bizi-zikloan zehar edozein momentutan detekta daiteke. | » |
—Eurydice España-REDIE |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.