Belaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Belaia edo Agidel (errusieraz: Бе́лая ; baxkireraz: Ағиҙел; tatareraz: Агыйдел; latinez: Ağidel) Errusiako erdi-mendebaldeko ibaia da, Bashkortostan errepublika zeharkatzen duena. 1.430 kmko ibilbidea du eta Kama ibaiaren adarrik luzeena da[1].
Datu azkarrak Belaia Бе́лая (ru) Ағиҙел (bk) Агыйдел (tt), Datu orokorrak ...
Belaia Бе́лая (ru) Ағиҙел (bk) Агыйдел (tt) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 58 m |
Mota | ibai |
Luzera | 1.430 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°32′20″N 59°02′59″E |
Honen parte da | Europar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Baxkortostan |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 142.000 km² |
Arro hidrografikoa | Volga Basin (en) |
Ur-emaria | 950 m³/s |
Bokalea () | Kama ibaia eta Nizhnekamsk urtegia |
Itxi
Hego-mendebaldeko Uraletan du iturria, Iremel mendiaren magalean, eta hego-mendebalderantz doa ibar estu batean zehar. Ondoren, iparralderantz biratu eta harana zabaltzen da[1]. Neftekamsketik hurbil Kama ibaira isurtzen da. Ibaiadar nagusia Ufa du. Bere bazterretan dauden hiri nagusiak Beloretsk, Sterlitamak, Ufa eta Birsk dira.
Turkierazko izenak «Volga zuria» esan nahi du eta errusierazkoak «Ibai zuria».