Turkiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Turkiera[1][2] turkiar hizkuntza bat da, berez Turkian, Zipren, Bulgarian eta antzinako Otomandar Inperioko herrialdeetan hitz egiten dena, bai eta Europar Batasunera eta Amerikara emigratutako milioika turkiarrek ere darabiltena.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Turkiera | |
---|---|
Türkçe | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Turkia, Zipre, Bulgaria, Grezia, Errumania, Mazedonia, Moldavia, Siria, Montenegro, Azerbaijan, Albania, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Errusia, Turkmenistan, Uzbekistan. Etorkin talde nagusiak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Austria, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Kanada, Suedia, Suitza, |
Hiztunak | ~60 milioi jatorrizko hiztun, ~75 milioi guztira |
Rankinga | 19-21. Italiera eta Urduarekin lehia estuan |
Ofizialtasuna | Turkia, Zipre, Kosovo (eskualde batean), Mazedonia (zenbait udalerritan), Errumania (gutxiengo hizkuntzatzat aintzatetsia) |
Eskualdea | Turkia, Zipre, Balkanak, Kaukasoa |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Türk Dil Kurumu (Turkiako Hizkuntza Elkartea) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza nostratikoak Altaitar hizkuntzak Turkiar hizkuntzak Common Turkic (en) Oghuz hizkuntzak Western Oghuz (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, adjective-noun (en) , silabadun hizkuntza, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza, vowel harmony (en) eta postposizioa |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Modu gramatikalak | admirative (en) |
Kasu gramatikalak | instrumentala, nominatiboa, akusatiboa, genitiboa, ablatiboa, lokatiboa eta datiboa |
Alfabetoa | Turkish alphabet (en) , arabiar alfabetoa, latindar alfabetoa eta Arabic script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | tr |
ISO 639-2 | tur |
ISO 639-3 | tur |
Ethnologue | tur |
Glottolog | nucl1301 |
Wikipedia | tr |
ASCL | 4301 |
IETF | tr |
Itxi
Turkieraren berezko ezaugarri nagusiak bokal harmonia eta aglutinazioa dira. Esaldietako oinarrizko ordena subjektua-objektua-aditza da. Ez du izen klaserik ez eta genero gramatikalik ere. Tratamenduaren erabilera garrantzitsua da, batez ere ohorezko trataera. Bigarren pertsonako izenordainak erabiltzen dira gizalege mailak, urruntze soziala, adina edo senidetasuna adierazteko.
1928az geroztik, latindar alfabetoaz idazten da, arabiarraren ordez, Kemal Atatürken ekimenez.