Errusiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errusiera[1] (ру́сский язы́к, russkij jazyk,/ˈruskʲɪj jɪˈzɨk/ ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, eslaviar hizkuntzen kidea, Errusian eta beste hainbat estatutan ofiziala, eta mundu osoan 285 milioi hiztun dituena. Idatzizko adibideak X. mendetik ageri dira.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Errusiera | |
---|---|
русский язык | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan. |
Hiztunak | 285 milioi |
Rankinga | 8 |
Ofizialtasuna | Errusia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan |
Eskualdea | Europako ekialdean eta Asian |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Errusiar Akademiako Zientziak |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Ekialdeko eslaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, ordena libreko hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | lehenaldia, orainaldia eta geroaldia |
Modu gramatikalak | indikatiboa, agintera eta subjuntiboa |
Genero gramatikalak | genero neutroa, genero femeninoa, genero maskulinoa, genero komuna, masculine inanimate (en) eta masculine animate (en) |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, prepositional case (en) , lokatiboa, partitiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | errusiar alfabetoa eta alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ru |
ISO 639-2 | rus |
ISO 639-3 | rus |
Ethnologue | rus |
Glottolog | russ1263 |
Wikipedia | ru |
Linguasphere | 53-AAA-ea |
ASCL | 3402 |
IETF | ru |
Itxi
Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere garrantzitsua da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri, gaur egun errusiera Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da.