Anoeta (udalerria)
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Anoeta Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 4,1 km² ditu, eta 1.996 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 24 kilometrora dago, Oria haranean.
Anoeta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Anoeta udalerriaren ikuspegia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Anoeta | ||||||||||
Alkatea | Egoitz Luisa Urkola | ||||||||||
Posta kodea | 20270 | ||||||||||
INE kodea | 20010 | ||||||||||
Herritarra | anoetar | ||||||||||
Ezizena | kukuak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°09′44″N 2°04′12″W | ||||||||||
Azalera | 4,14 km² | ||||||||||
Garaiera | 74 m | ||||||||||
Distantzia | 24 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.095 (2023) 16 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5,06 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 5,29 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,78 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 32,02 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,54 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -0,17 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,42 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 66,93 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 59.22 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 | ||||||||||
Webgunea | https://www.anoeta.eus |
Duela 7000 urte inguru, nekazaritza eta abeltzaintzaren agerketaren ondorioz, gizartearen eraketa eta lurraldearen ustiaketa moduetan forma berriak agertzen hasi ziren Oria haranaren inguruan. Garai hartakoak dira eskualdeko muinoetan aurkitutako monumentu megalitikoak. Gertuen daudenak Uzturre menditik Urdelarreraino doan pasabidean kokatutakoak dira (Belauriate, Loa, Moa, Beibatari, Basaburu, Gorosmendi), Hernio mendigunean kokatutakoekin batera (Munain, Otagain, Zaingo, Ordeka). Tolosaldean ez da garai hartako herrixken aztarnarik gelditzen.
Anoetan bizi zen, nolabaiteko antolakuntza zuen eta ziurtasunez hala izan zela adieraz daitekeen lehendabiziko komunitatea, Basagain mendi tontorrean kokatu zen eta bertan Burdin Aroari, hau da, Kristo aurretik lehen milurtekoari (orain dela 2000-2500 urte bitartean) dagokion aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat aurkitu dute . Gaur egun , 1994tik Aranzadi Zientzi Elkarteko talde bat ikertu eta induskatzen ari den aztarnategi honetan, etxebizitza jakin batzuk babesten zituen harresi baten aztarnak aurkitu dira (Basagaingo herri harresitua). Indusketa lanak antolatzen dituzte urtero irailean, Xabier Peñalverren gidaritzapean. Eskuz eta tornuz eginiko ontzi zeramikoen zatiak errekuperatu dira eta zenbait zatitan burdinaren presentzia ere zehaztu da. Bertan aurkitutako pieza batzuk Donostiako San Telmo museoan ikusgai daude, eta gehienak Irungo Gordailuan daude gordeta. Anoetako udalak lanak 2015etik egin ditu Basagaingo herrixkako aztertetan laguntzeko: lurrak jabeei erosi, mahai eta panelak jarri azalpenekin, bidea atondu, harresiaren erreplika eraiki etab.[15][16]
Basagaingo herri harresitua agertzen denetik, Erdi Arora arte igarotzen den denboraz, 1000 urtetik gora, ia ez dugu ezer ezagutzen. Ikertzaileek ezin dute ezarri herrixka hau eta Erdi Aroan Anoeta sortu zela azaltzerakoan asmatzen, zonalde osoan datu arkeologiko eta dokumentalen eskasiak ezinezkoa egiten dute eta.[17]
XIII. mendean zehar, Oria ibaiaren bidean, barrualdeko lurren eta Kantauriko portuen arteko lotura gisa balio handia zuen merkataritza bidea sendotu zen. Gipuzkoa jada ez zegoen Nafarroako erresumaren barruan, Gaztelakoaren esku baizik. Aldaketa hauen ondorioz, merkataritza alorretik zetozen diru-sarrerek gora egin zuten nabarmen, antolakuntza moduetan aldaketak izan ziren eta Oria ibarraren hondoan herriak sortzen hasi ziren.
1256an Tolosa, Ordizia eta Segura sortu ziren, bertako landa inguru txikiek ekarritako biztanle gehikuntzari esker, hauen artean Anoeta, eta Gaztelako Alfonso X.a erregeak emandako udal foru kontzesioa kontuan hartu beharrekoak izanik.
Batek baino gehiagok pentsa dezakeenaren aurka, Tolosa bezalako herri garrantzitsuak inguruko herri txikien biztanle emariari esker sortu ziren. Honen lekuko da Tolosako bizilagunen errolda, bertan adierazten da eta, hango biztanle gehienek inguruko herrietan dutela jatorria (hauen artean “Ahaneta/Ahanoeta” nabarmenduz garaiko agirietan irakurri daitekeen bezala).
XIV eta XV mende artean aurkitutako dokumentuek zera adierazten dute, Anoeta San Joan Bataiatzailearen elizaren inguruan antolatutako berezko nortasuna zuen baserritar komunitate bat zela. Udalaren garapenari begira horrenbesteko garrantzia izan duen antolatutako komunitatearen kontzeptua garai hartan hasiko da eratzen eta denbora jakin baten buruan izango da komunitate hau Auzolanaren bidez lan egiten hasterakoan, azpiegitura, administrazio antolakuntza eta abarren erronka garrantzitsuei aurre egingo dienean.[17]
Baserria berebiziko elementu bat izan da gizarte eta ekonomia alorrean eta hauen batuketak osatzen zuen baserritar komunitatea eta baserri bakoitzaren ordezkaritzak osatzen zuen udalbatza era berean. Udalbatzak San Joan parrokiko erretorea edo epaile-alkatea aukeratzen zuen. Auzolanean egin beharrekoak erabakitzen ziren (bide konponketa, zubiak, Ieratxuloren, kudeaketa – irina egiteko auzo-errota -.)
XVI. mende hasieran, familien gehiengoa bere ondasunen jabea da, baina geroago hauek errentan hartu, alokatu edo saldu egingo ditu. Horregatik, Aro Modernoan, komunitatean baserriaren ordezkaritza jabeak du eta ez lurra lantzen duen maizterrak.
Baserria abeltzaintza eta nekazal ustiaketa unitatea da orduan eta bertatik antolatzen dira nekazaritza eta abeltzaintzarekin zerikusia duten jarduerak, iraupena eta elikagaien ekoizpena ahalbidetzen dituen fabrika izanik. Familia baserriaren oinarria da eta hauek horren izena hartzen dute erreferentzia onomastikoa. XV. mendeko bigarren erdian eta XVI. mendean, Anoetako ia familia guztiek dute diren baserriaren izena abizen.
Maiorazkoak eredu honen iraunkortasuna bermatzen du. Honen ikusezintasunaren alde egiten duen formula juridikoaren isla da eta baserriaren ustiaketan jarraikortasuna segurtatzen du. Maiorazkoari esker, baserria eta bertako lurrak seme-alabetan zaharrenak hartzen ditu oinordetzan, lurren banaketa eta ustiaketaren bideraezintasuna galaraziz.
Erdi Aroaren garaikoak direnen artean (XV. m) ezagutzen diren lehendabiziko baserriak :
Harreman honen berri, Anoetako San Joan komunitateak 1450. urtean Tolosara bidalitako ordezkaritzaren zerrendan kontsulta egiterakoan dugu.
XVI. mendean hainbat dokumentutan izendatzen dira (guztira 21 baserri):
26 baserri hauek dira nagusiki XV. mendetik, XX. mende erdialdera arte Anoetako komunitatearen antolakuntzaren mamia osatu dutenak.
Interesgarria da benetan Erdi Aroan udalaren baliabideak kontrolatzeko saiakerarik egingo ez duen nobleziaren botererik ez izatea. Baserri komunitatea izan da taldearen nondik norakoaren eta erabakien protagonismoa hartu duena.[18]
XVII. mende amaiera aldean eta XVII. hasiera bitartean, ustiapen berriak eratuko dira:
Ustiapen hauek nekazaritzarentzat hain egokiak ez ziren azalera gutxiagoko lurretan ezarri zituzten. Ateagaetxeberria eta Bideondoren kasuak dira, zaharragoak ziren beste batzuen babesean jaio ziren baserri ustiapenak direla nabari da eta.
Igerabide gaur egungo Anoetako hirigunean sortu zen eta ez du sekula jada XV. mendean existitzen ziren baserrien nortasun, zein bolumenik izan. (gaur egun kale batek berei zena darama).[18]
Baserrien azken fasea XIX. mende hasieran kokatzen da, ondorengo hauek eraikitzean:
Eraiki zen azken baserria Iturralde izan zen.[18]
XX. mendearen helduerarekin eredu ekonomikoa eraldatu egingo da eta nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen tradizionalak ez dira oso errentagarriak. 1960ko hamarkadan prozesu hau nabarmendu egingo da Euskal Herria osoan eta “euskal baserriaren krisia" hasiko da. Baserritarrek beren lurrak utziko dituzte udal barruan, edo inguruetan sortzen diren lantegiak okupatzeko.
Aldaketa hauek demografiaren hazkuntza handia ekarriko dute eta paisaian aldaketa nabarmena ere bai. Etxebizitza eraikin berriak eta industri poligonoak ordura arte nekazal lurrak zirenak betetzen hasiko dira eta pixkanaka biztanle berriak hasiko dira udalera heltzen. Demografia oso era bizkorrean haziko da urte gutxiren buruan.
Anoeta eraldatzen hasiko da. Mendeetan zehar aldaketarik gabe mantendu zen sakabanatutako baserriz, parrokia batez eta udaletxe batez osatutako udalak denbora gutxian bilakaera sakona izango du. Egoera jakin batzuk eta gertakari azpimarragarriak modu uztartuan gertatzen joango dira.[19]
1938an, lehen aldiz, ura kanalizatu zen plazan kokatutako etxeetaraino, Udalarekiko independentea zen elkarte baten fundazioari esker. Gaur egun badira elkarte horrek eskaintzen zuen ur hornikuntza hura aprobetxatzen duten zenbait etxebizitza: Apaetxe, Urrutiñe eta eliza, besteak beste. Pixka bat beranduago trena heldu zen.
1940an geltokia inauguratu zen, honen kokapena erabakitzeko Irurarekin izandako eztabaida luze baten ondorioz. Garai hartan, papergintzaren sektoreak aldamenean dagoen Irura herria aberastea ahalbidetu zuen eta horrek bertako biztanle aberatsek amaierako erabakian eragin handia izatea zekarren. Kokapenaren arazoa konpondu ondoren, Irurako biztanleek geltokiak “Anoeta-Irura” izena eramatea eskatu zuten gutxieneko kalte bezala. Azkenean, On Dionisio Telleria apaizaren eskusartzeari esker, proposamenari ezezkoa eman zitzaion.
1942an, frontoia inauguratu zen. Garai hartan, guztiz estali gabea zen eta gaur egun ezagutzen dugunarekin alderatuta, berdintasun gutxi zituen. Bere izena “Alkartasuna” zen eta bere eraikuntza ahalbidetu zuen auzolanari egiten dio erreferentzia. 1942 horrez geroztik, hainbat eraldaketa izan ditu, hauetako zenbait halabeharrez, izan ere, denborale baten ondorioz estalkia galdu baitzuen, Anoeta haize zakar ugari dituen kokalekua dela baieztatuz.[19]
2019an herriak 2.036 biztanle zituen. Horietatik %16,01k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %9,09 ziren.[20]
Anoetako biztanleria |
---|
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,4; bigarren sektorea %50,8; hirugarren sektorea %42,8; eraikuntza %6.[20]
2023tik EH Bilduko Egoitz Luisa Urkola da Anoetako alkatea.
Alderdi politikoa | 2015[21] | 2011[22] | 2007[23] | 2003[24] | 1999[25] | 1995[26] | 1991[27] | 1987[28] | 1983[29] | 1979[30] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu | %50,59 | 5 | %64,25 | 7 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | %43,97 | 4 | %23,97 | 2 | %24,56 | 2 | - | - | - | - | %25,44 | 2 | %12,26 | 1 | - | - | %24,01 | 2 | %26,51 | 3 |
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | %2,47 | 0 | %4,21 | 0 | %4,35 | 0 | %9,02 | 0 | %4,12 | 0 | %4,28 | 0 | %5,76 | 0 | - | - | - | - | 5,11 | 0 |
Alderdi Popularra (PP) | - | - | %4,64 | 0 | %3,42 | 0 | %8,54 | 0 | %5,25 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | - | - | - | - | %62,08 | 7 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Aralar | - | - | - | - | %3,11 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea / Eusko Alkartasuna (EAJ/EA) | - | - | - | - | - | - | %81,17 | 9 | %43,21 | 4 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euskal Herritarrok (EH) | - | - | - | - | - | - | - | - | %47,12 | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Herri Batasuna (HB) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %46,49 | 5 | %44,35 | 4 | - | - | - | - | - | - |
Eusko Alkartasuna (EA) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %22,26 | 2 | %36,57 | 4 | - | - | - | - | - | - |
Anoetako Independenteak (AI) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %63,39 | 6 | %45,69 | 4 | %51,41 | 5 |
Euskadiko Ezkerra (EE) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %28,79 | 3 | - | - | - | - |
Familia Gurasoak Hautagaitza | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %30,30 | 3 | - | - |
Langileen Erakunde Iraultzailea (ORT) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %16,91 | 1 |
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 512 boto; EAJk 445 boto; PSE-EEk 25 boto.[31] Pedro Maria Estanga (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[32]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 585 boto; EAJk 423 boto; PSE-EEk 40 boto.[31] Pedro Maria Estanga (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[33]
2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 592 boto; EAJk 313 boto; eta PSE-EEk 38 boto.[34]
Anoeta (udalerria)ko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzaren 28a |
2019ko maiatzaren 26a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 7 / 11 |
6 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 11 |
5 / 11 |
|||
Datuen iturria: https://ataria.eus/hauteskundeak/udal-hauteskundeak-2023-vs-udal-hauteskundeak-2019/anoeta |
Anoeta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide da. Herrian hitz egiten den euskara[38] erdialdeko euskalkia edota gipuzkera da, zehazki, erdiguneko hizkeraren[39] barnean kokatzen den Tolosaldeko euskara[40] da bertakoa. Herritarren %72,77 euskalduna zen 2016an.[20]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.