Europar Batasunaren goiburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Aniztasunean bat eginik Europar Batasunaren goiburu ofiziala da. Batzutan latinez adierazten da, In varietate concordia baina gehienetan erakundearen hogeita lau hizkuntz ofizialetan. Europako ikur berrienetako bat da, bandera eta ereserkiarekin batera, baina ikur gehienak ez bezala, EBkoa da, Europako Kontseilutik etorri beharrean.[1] 2000. urtean adoptatu zuten, Europar Batasuneko herrialde kideetako ikasleek parte hartu zuten lehiaketa batean aukeratua izan ondoren.[2]
Lisboako Ituna onartu ondoren, Europar Batasuneko ikurrak juridikoki lotesleak ez badira ere estatu kideentzat, EBko hamasei herrialdek sinbolo horiekiko leialtasuna adierazi dute dokumentuari erantsitako adierazpen batean, eta egintza publikoetan erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Europako Parlamentuak ere bere barne-erregelamendua aldatu zuen, ikurrak maizago erabiltzeko.
Europako Batzordearen arabera, Europan biltzen diren kultura, tradizio eta hizkuntza ugariak kontinentearentzat aktibo positiboak direla adierazten du. Egoera horretan, gaineratu du EBn europarrek elkarrekin lan egiten dutela bakearen eta oparotasunaren alde.
Hauek dira moldaketa ofizialak:[3]
|
EBko hautagaien hizkuntza ofizialetan egindako itzulpenak Europar Batasunak landu zituen edo hautagaiak bere burua adierazi zuen:
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.