Ana Isabel Morales (Bilbo, 1969ko urtarrilaren 27a) idazle, itzultzaile eta interpretari euskalduna eta feminista da. Bere lanak Ana Morales deituraz izenpetzen ditu. Itzultzaile lanetan, Jane Austen euskaratzen nabarmendu da.
Ana Morales | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1969ko urtarrilaren 27a (55 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Leioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea : Euskal Filologia Marylandeko Unibertsitatea : genero-ikasketak |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, interpretea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Nazio Batuen Erakundea |
Bizitza
Bilboko San Inazio auzoan jaio eta hazia, nagusitan euskaldundutakoa da Ana Morales. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta genero ikasketak egin zituen Marylandeko Unibertsitatean. 2002an UEUk eta EHUk antolatutako Hizkuntza Teknologia masterra egin zuenean itzulpen automatikoek eta itzulpen-memoriek euskararako zuten erabilgarritasuna aztertu zuen.[1] Itzultzaile eta interpretari lanak egin izan ditu Nazio Batuen Erakundean (New Yorkeko egoitzan, ingelesaren, frantsesaren eta gaztelaniaren artean) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (ingelesaren, euskararen eta gaztelaniaren artean). Egun, EHUn ari da lanean.[2]
Literaturaren alorrean, itzultzaile eta sortzaile izateaz gain, dibulgatzailea ere bada Ana Morales, Jasone Larrinagarekin batera Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta ekoizten baitu, eta hainbat ipuin itzuli ditu proiektu horretarako. Bilbo Hiria Irratian emateaz gain, Interneten argitaratzen dira podcast ale horiek.
Itzulpen lanak
- Genero nahasmendua : Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Butler, Judith (2018). Saiakera.[3]
- Kristo irakiarra. Blasim, Hassan (2017). Narratiba.
- Watsondarrak. Austen, Jane. (2015). Narratiba.
- Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea. Woolf, Virginia (2014). Saiakera.
- Harrotasuna eta aurrejuzguak. Austen, Jane. Lehen itzulpena, Literatura Unibertsala sortan (Ibaizabal, 1996), eta itzulpen berregokitua 2013an (Elkar), Austenen lanaren 200. urteurrenean.
- Hormako paper horia. Perkins-Gilman, Charlotte (2012).
- Liburutegiko leihoaren misterioa. Oliphant, Margaret (1999).
- Désiréeren umetxoa. Chopin, Kate (2013)
Sorkuntza lan literarioak
Haur eta gazte literatura landu du Ana Moralesek bere idazki propioetan:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.