Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Amurrio[1] Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea kuadrillakoa, Bizkaiarekiko mugakidea. Araban populazio handiena dutenen artean hirugarrena da (Gasteizen eta Laudioren ondoren), eta Aiaraldean bigarrena (Laudioren ondoren), 10,394 biztanle baitzituen 2023. urtean. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, Gasteiztik 40 bat kilometro ipar-mendebaldera dago, eta Bilbotik 30 bat kilometro hegoaldera.
Amurrio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Udalerriaren aireko ikuspegi orokorra. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aiaraldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Amurrio | ||||||||||
Alkatea | Txerra Molinuevo Laña (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01470 | ||||||||||
INE kodea | 01002 | ||||||||||
Herritarra | amurrioar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′09″N 3°00′03″W | ||||||||||
Azalera | 96,36 km² | ||||||||||
Garaiera | 219 metro | ||||||||||
Distantzia | 41 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 10.313 (2023) 32 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,1 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 6,11 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 18,54 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 45,79 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 74,98 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 5,16 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 12,44 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 27,22 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 9.65 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1919 | ||||||||||
Webgunea | http://www.amurrio.org/ |
Amurrio Nerbioi ibaiaren haranean dago. Ibai horrek Amurrioko lurrak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen ditu, inguruan mendixka leunak dituela. Paisaia eta landa ingurune horrek lotura estua du, bestalde, industriarekin, fabrika eta lantegietan aritzen baita biztanleen % 60. Aldaiturriaga eta Saratxo izeneko industrialdeek, trenbidearen eta errepidearen ondoan egonik, horretarako lur eta ekipamendu egokiak eskaintzen dituzte.[5]
Amurrio Euskal Herriko kantauriar isurialdean eta itsas mailatik 219 metro gorago dagoenez, klima ozeanikoa du, hau da, klima hezea eta epela, euria urte osoan banatuta izanik. Tenperaturak neurritsuak dira: minimoak 8-10 Celsius gradu ingurukoak izaten dira; eta maximoak 20-22 ingurukoak.[6]
Amurrioko lurretan aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Izan ere, aldi hartakoak dira Erretes Tudelan eta Okondon topatutako geldikinak. Gero, Burdin Aroko aztarnak ere badira, Babioko eta Peregañako gailurretan.[7]
Erromatarrek adierazi zutenez, karistiarren eta autrigoien artean kokatuta zegoen Aiara lurraldea (eta bertan, Amurrio). Erromatarren aztarnak daude Alorian, Delikan, Artomañan eta Amurrio herrigunean bertan.[7]
XI. eta XII. mendeen artean, lurralde hau Nafarroako Erresumaren menpe egon zen, eta lehen jaunak, jatorrian, Nafarroako koroaren buruzagi militarrak izan ziren. Gero Gaztelako Erresumaren eskuetara igaro zen. Kokaleku estrategikoa zuen Gaztelarentzat, Gaztelak esportatzen zuen artilea Amurriotik igarotzen baitzen Bilboko porturantz.[7]
Amurriok 1463an egin zuen bat Arabako ermandadeekin, baina eutsi egin zien kapare gisa zituzten usadio eta ohiturei. Ez zuten errege armadei zerbitzatzeko betebeharrik (kontratatzen zituztenean izan ezik). Pribilegio horiek 1875ean bukatu ziren, foruak galdu zirenean.[7]
XIX. mendearen hasieran, Napoleondar Gerretan, frantses soldaduek arpilatzeak eta gehiegikeriak egin zituzten Amurrion. Urte batzuk geroago, gerrak berriz ere arrastoa utzi zuen Amurrion, karlistaldiekin: behin baino gehiagotan izan zen bertan Don Karlos, eta 1835. urtean Amurrion jarri zuen kuartel nagusia.[5]
1842. urtean banatu zen Aiaratik, udalerri propioa osatzeko. Garai hartan, gaur egun San Anton baseliza eta Landako auzoa dauden muinoaren inguruan zegoen herri txiki bat zen Amurrio, eta herritar gutxi zituen. 1919. urtera arte ez zuen hiribildu izaera lortu. 1976an bederatzi herri hartu zituen Amurriok bere udalerrian, eta gaur egun duen banaketa administratiboa eratu zen.[7]
Amurrio udalerria hamar herriz osatua dago:
Amurrioren ekonomiaren ardatza zerbitzuak eta batez ere industria dira. Historikoki, altzairuzko hodien ekoizpena izan da industriarik garrantzitsuena, eta XXI. mendearen hasierako petrolioaren garestitzeak eskaria asko handitu zuen eta, ondorioz, lanpostu gehiago sortu ziren. Amurrio eta Laudio bitartean Euskal Herriko eta Europako altzairuzko hodien ekoizle garrantzitsuenetako bi daude, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate.
Amurrion 50 langiletik gorako enpresak honakoak dira:
Industria-konpainia handien presentzia sendoa dela eta, Amurriok metalaren sektorearekin erlazionatutako enpresa ertainen sare trinkoa garatu du.
Egurraren eta eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako jarduera ere azpimarratzekoa da.
Nekazaritza bigarren maila batean badago ere, aipagarriak dira baratz ekologikoarekin baita behi-aziendarekin zein ardi-aziendarekin ere erlazionatutako enpresak, esate baterako:
1960 eta 1970eko hamarkadetan Amurrioko biztanleria asko handitu zen, batez ere Bizkaian izandako industrializazio prozesuaren ondorioz (kontuan izan behar da Amurrio Bilbo Handiaren eragin eremuan dagoela). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ordea, krisi ekonomikoaren eraginez, biztanleria egonkortu egin zen. 2008an, herriak 1990eko hamarkadan galdutako 10.000 biztanleen maila berreskuratu zuen.
Amurrioko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2023ko hauteskundeen ondorengo Amurrioko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 8 / 17 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 7 / 17 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 2 / 17 |
||||
Elkarrekin Podemos (EP) | 0 / 17 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 17 |
||||
Orain Amurrio (OA) | 0 / 17 |
||||
Vox (Vox) | 0 / 17 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz) |
Honakoak izan dira Amurrioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Angel Sasiain Albizua[8][9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Angel Sasiain Albizua[8][9][10] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna | |
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][11] | 2007 | 2011 | Eusko Alkartasuna | |
Josune Irabien Marigorta[8][12] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Josune Irabien Marigorta[8][12] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Josune Irabien Marigorta[8][12][13] | 2019 | 2020 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Txerra Molinuevo Laña[8][14] | 2020 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Txerra Molinuevo Laña[15] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a 2020ko Azaroan Josune Irabien Marigorta Alkateak dimisioa aurkeztu zuen, kargu publiko berri bat onartzeko.
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Udalerrian biztanleen laurdena, gutxi gorabehera, euskaraduna da, erabilera maila, ordea, txikiagoa da. Herrian ikastola ("Aresketa") eta bertso-eskola daude. Amurrioarrek Araba Euskaraz hainbatetan antolatu dute: 1986, 1996, 2005 eta 2013 urteetan. Gainera, 2010. urtean Lucas Rey herri ikastetxean eskola publikoaren jaia ospatu zuten. Belaiki Euskara Elkartea ere aipatzekoa da, Baranbion sortua da bera.
Bertako euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat zen.
Herrian, Euskal herriko zeramika biltzen eta erakusten duen Felix Murga Museo Etnografikoa dago. Kultur-etxea Ugarte dorretxean dago.
Amurrio Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.