Zigoitia
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zigoitia[4] Arabako iparraldeko udalerri menditsu bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdekoa, Gorbeia menditik gertuen dagoena. Zadorra ibaiaren eskuinaldeko zenbait adarrek ureztatzen dute, bereziki Zubialde izenekoak. Gasteiztik 15 bat kilometro iparraldera dago.
Zigoitia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Apodakaren ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Gorbeialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Zigoitia | ||||||||||
Alkatea | Javier Gorbeña Garcia (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01138 | ||||||||||
INE kodea | 01018 | ||||||||||
Herritarra | zigoitiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°58′06″N 2°43′42″W | ||||||||||
Azalera | 102,07 km² | ||||||||||
Garaiera | 600 metro | ||||||||||
Distantzia | 15 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.821 (2023) −1 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 17,12 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 31,86 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 27,16 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 35,71 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,42 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 2,47 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,24 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 29,97 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 16.7 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 13.98 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.zigoitikoudala.org/ |
Ondategi da herriburua.
Zigotia toponimoa Zuia Goitia izenetik eratorria izan daitekeela uste da, Zuia udalerriaren mendebaldean dagoen herria dela.
1025eko Donemiliagako goldean Zuffia de Suso eta Zuffia de Iuso ageri dira, Dibinako alfozaren barruan. Haren kokapenarengatik, izenaren antzekotasunarengatik eta esleitutako zergengatik, herri batenak baino handiagoak, haran batenen antzekoak, nahiko argi dago izena gaurko Zuiarekin lotuta dagoela. Era berean, Osinganin alfozean Zuhiabarrutia ere aipatzen da.
Juan Antonio Llorenteren Noticias históricas de las tres provincias Vascongadas (1807) Zuffia de Suso gaurko Zigotia eta Zuffia de Iuso gaurko Zuia izango ziratekeela aipatzen zen. Egilearen arabera, "Suso" esapidearen euskal ordaina "Goitia" zen, beraz ondorioztatzekoa da errioxar fraideek Zuffia de Suso idazten zutena herrikoek Zuffia-Goitia izendatzea.
Hurrengo mendeetan Zuhigutia (1233), Çoygoitia (1257), eta Zuigoitia (1338) ageri izan ziren 1457an Cigoitia ageri arte. Dena den, badirudi ahozko hizkeran jatorrizko formari eutsi zitzaiola; izan ere, duela gutxi arte jaso izan da Suiguitixe Legutioko euskaldun zaharren artean.
Toponimoaren azpiko Zuia izena zubia hitzetik letorke, euskal toponimian beste hainbatetan gertatu den bezala. Hipotesi horren arabera, toponimoaren bilakabidea honakoa izango zen: Zubia ?-> Zuffia (1025) ->Zufia (1089) -> Zuia (1457). Horren alde aipa liteke Zigoitiko ibai nagusiak Zubialde izena duela.
Zigoitia izenaren amaierako -a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Zigoitia, Zigoitiarekin, Zigoitian..., baina Zigoitiko, Zigoititik, Zigoitira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Zigoiti maitea, Zigoiti osoan, Gure Zigoiti hau...[4]
Zigoitiak mitologia aberatsa dauka, kondairak dioenez, Mairulegorretan urrea dago ezkutatuta. Urrearen kontu hori Euskal Herri osoan dago hedatuta, eta kondairek diotenez, gure inguruetako kobazulo gehienetan urrea dago noiz aurkituko zain. Esaten da alde horretako mairuak, ikaragarrizko indarra zeukaten genio batzuk, kobazuloan elkartzen zirela (eta direla).
Zigoitian aurkitu diren populazio aztarnarik zaharrenak Gorbeian kokatzen dira, Mairulegorretako kobazuloetan hain zuzen. Bertan Paleolitoko objektu batzuk aurkitu zituzten. Handik gertu Burni Aroko ontzi eta beste objektu batzuk ere aurkitu ziren.
Ondategitik hurbil dagoen Artzegi koban Brontze Aroko objektu batzuk topatu zituzten. Zaitegi inguruan neurri txikiko trikuharriak eta tumuluak daude. Burdin Aroan, bi herrixka eraiki ziren, haietako bat, Zabalgana deiturikoa, Ondategin dago. Aztarnen arabera, herrixka hori gotorleku bat izan zen. Herrixka berean eskuz egindako ontzi zati handiak aurkitu dira.
Erromatarren garaiko ezer ez da aurkitu, orduko txanpon bat izan ezik.
Erdi Aroan Zigoitian tenplu txikiak eraiki ziren, Ondategiko San Lorentzo parrokia kasu.
1192. urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak Larraun forua edo hiri-gutuna sinatu zuen. Inguruko bilerak Ondategiko Santa Luziako baselizan egiten ziren.
XIX. mende arte Ondategi Zigoitiko hiriburua izan zen.
Herriko jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza, nekazaritza eta baso ustiapena dira. Zekaleak, patata eta arbiak dira ekoizpen nagusiak. Baso azalera herri jabetzako 8.603 Ha-koa da. Abeltzaintza, batez ere, behi eta ardiena da. Irina egiteko hamar errota ere badaude.
Zigoitiko udalerriak herri hauek ditu bere barnean:
XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zigoitiko populazioari dagokionez. Inguruko udalerrietan bezala, eta nekazaritzari lotutako lurraldea izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera, berriz, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietara izandako emigrazioaren ondorioz.
1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio handien ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira. Hala bada, populazioa bikoiztu egin zen 20 urtetan.
Zigoitiko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2023ko hauteskundeen ondorengo Zigoitiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 4 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Hauek izan dira Zigoitiko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Ignacio Beitia Ortiz de Echevarria[5] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Fernando Fernandez de Eribe Gonzalez de Zarate[5] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Fernando Fernandez de Eribe Gonzalez de Zarate[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5][6] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Nuria Lopez de Letona Lengaran[5][7] | 2007 | 2011 | Zarragoa[7] | |
Ioseba Mikel Las Heras Martinez de Lapera[5] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Ioseba Mikel Las Heras Martinez de Lapera[5][8][9] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Javier Gorbeña Garcia[5][10][11][12][13] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Javier Gorbeña Garcia[14][15][16] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Zigoitiko tokiko euskara Otxandio inguruko euskararen[20][21] barnean sailkatzen da, mendebaldeko bizkaieraren barne dagoen tarteko euskalkian. Tokiko euskara, ordea, galzorian da, hiztun bat besterik ez baitu gaur egun: Jose Beobide zestafear artzaina.[22]
2001eko datuen arabera, udalerriko 1258 biztanleetatik 298 euskaldunak ziren, 274k euskaraz egiteko nolabaiteko gaitasuna zuten eta gainontzeko 686ak erdaldunak ziren. Etxeko hizkuntza eta ama hizkuntza nagusiki gaztelania zen alde handiz. 2006.urtean, aldiz, euskaldunak % 23 zirela jotzen zen.
2016ko datuen arabera, Zigoitiko biztanleen artean %47,2 euskaldunak ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.