From Wikipedia, the free encyclopedia
Xarles Bidegain Castet[1] (Baiona, 1947ko ekainaren 30a -) euskaltzain eta ikertzailea da. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean Euskal Literatura eta Literaturako katedradun emeritua da.
Xarles Bidegain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1947ko ekainaren 30a (77 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Jean Haritxelhar |
Doktorego ikaslea(k) | Eneko Bidegain Eñaut Etxamendi |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Baionan jaioa, txikitatik Oztibarre eskualdearekin lotura izan du, Mailuxa Castet ama Izurakoa baitu eta umetan hiru hilabetez Arhantsusin ematen baitzituen; amak ere gurasoak oztibartarrak zituen, aita Arroze eta Mariana Hitta ama Jutsikoa. Paul aita Alduden jaioa eta aitaren aldetik Eugenio Bidegain aitona Erratzuko Bozaten.
Tolosa Okzitaniako Unibertsitatean izan zituen irakasleen artean Jacques Allièresek utzi zion eraginik handiena eta Bidegainek bere zuzendaritzapean egin zuen lehen ikerketa lana, 1982an. Irakaskuntzan eman zituen lehen urteetan Baionako ikastetxe batean eta IKAS elkartean idazkari eta euskara irakasleak trebatzen ibili zen.
1996tik Lapurdum aldizkariko idazkaria da eta beste agerkari batzuetan ere, Eganen adibidez, idatzi izan du.[2] Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean hizkuntza irakaslea da, lexikologia eta beste arlo batzuetan.
1982tik euskaltzain urgazlea izan da; lan garrantzitsu askotan parte hartu izan du, Euskal Herriko Hizkuntza Atlas edota Euskararen Herri Hizkeren Atlasean besteak beste.[3] 2006tik euskaltzain osoa izateko proposatua, 2009an euskaltzain emeritu bihurtu zen Txomin Peillenen lekua hartu zuen. Akademian ere ikergai nagusia izan den ahozko euskararen ikerketan sakontzen aritzeko asmoa erakutsi zuen.[4]
“Baionan” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Baionan 2010eko urriaren 30ean.[5] Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria da, 2012ko urriaren 18an izendatua.[6]
Hizkuntza Atlasen eremuan nazioarteko proiektu batzuetan parte hartzen du: Atlas linguarum Europae egitasmoaren batzorde eragileko kidea eta Grenobleko Unibertsitateak argitaratzen duen Géolinguistique aldizkariaren erredakzio-batzordekidea da.
2022tik euskaltzain emeritua da.[7] Euskaltzain oso gisa, Itxaro Bordak hartu zuen Bidegainek utzitako postua.[8]
Beste hainbat ikerketa lan egin izan ditu; Joañes Castet Larzabaleko osabari buruzkoa dugu adibide.[10] EUDIA Euskararen bariazioa aztertzeko ikerketa taldeko kidea da.[11]
Xabier Lamikiz, Manuel Padilla-Moyano ikertzaileekin Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) liburua argitaratu zuen Lapurdum agerkarian, 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutunei buruz. Lapurdiko 48 herritarrak Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisburg hirian zeuden lagunei idatzitakoak.[12][13]
Geroago Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argaitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona egin zuen eta gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzailei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? Ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[14][15]
2007an Ipar Euskal Herrian euskal kultura eta zientzian nabarmendu diren pertsonak saritzen dituen Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria eman zioten.[16]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.