From Wikipedia, the free encyclopedia
Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) Xarles Bidegain, Xabier Lamikiz, eta Manuel Padilla-Moyano ikertzaileek 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutunei buruz idatzitako liburu bat da, Lapurdum agerkarian. Lapurdiko 48 herritarrek Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisbourg hirian zeuden lagunei idatzitakoak. Liburuaren izenburu osoa hau da: Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757).[1][2] Geroago Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona egin zuen eta gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzaileei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? Ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[3][4]
Othoi çato etchera | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Xarles Bidegain, Xabier Lamikiz eta Manuel Padilla Moyano |
Argitaratze-data | 2015 |
Izenburua | Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) eta Othoi çato etchera. Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757).fr |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Lapurdum |
ISBN | 978-2-9553413-1-5 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta frantsesa |
1757an Baionatik Kanadarako bidean ‘Le Dauphin’ ontzia abiatu eta, bost egunetara, gerraontzi britainiarrek harrapatu zuten, haren posta barne. Tartean, euskarazko 52 gutun. Xabier Lamikizek aurkitu zituen Londresen. Altxorra memoriaren kondentsadorea da, garaiko Lapurdiko euskara eta gizartea ezagutzeko ispilu magikoa.[5]
Louisbourg hiria Kanadan dago, Ternuatik gertu. 1713an sortu zuten, Frantziako Gobernuak gotorleku handi bat eraiki zuen, San Lorenzo ibaiko sarrera defendatzeko. Nolabaiteko oparotasuna zuen lekuak, baina ingelesek mehatxu larritzat jotzen zuten Ingalaterra Berriko segurtasunerako. 1745ean hartu zuten lehen aldiz, eta 1748an itzuli zioten Frantziari. Baina 1758an behin betiko suntsitu zuten ingelesek Zazpi Urteko Gerran. Le Dauphine itsasontziko eskutitzak Hir horretako euskaldunentzat ziren gotorleku frantses hori defenditzen zuten edo hirian arrantzale edo eskulangile gisa aritzen zirenentzat. Azken suntsiketa houra baino urtebete bat lehenago Lapurdiko senideek etxera itzultzeko eskatzen zieten.[5]
Eskutitz horiek 35 emakume eta 12 gizon lapurtarrek idatziak izan ziren, eta eskutitz baten egiletza anonimoa da. Genero parametroari dagokionez, beraz, emakumeen proportzio altua nabarmentzekoa da: amek, alabek, emazteek, arrebek eskutitzen %60tik gora sinatu baitzituzten. Hartzaileak Euskal Herritik Louisbourgera joandako gizonezkoak ziren. Gutun gehienak semeari, senarrari, anaiari edo adiskideari idatzitakoak ziren. Gehien bat, herrira berriz itzultzeko desira erakusteko, herriko berriak emateko, heriotzak jakinarazteko, gerraren albisteak emateko, eta zerbait baimentzeko edo debekatzeko. Baita haserrea erakusteko ere, maiz penak eta estualdiak kontatzeko ere, edo kexua azaltzeko laguntza ekonomikoa ez bidaltzeagatik, «beste aldean» amodioak izateagatik edo erantzunik ez jasotzeagatik.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.