Manuel Padilla Moyano hizkuntzalaria eta ikertzailea da, euskararen historian aditua eta, bereziki, Zuberoako testu eta hizkeretan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da.[1]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
2017an, Beñat Oihartzabalen eta Blanca Urgellen zuzendaritzapean "Zuberoako euskararen azterketa diakronikoa: XVI-XIX. mendeak" izenburuko doktorego-tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean.[2]
XVIII. mendeko 50 gutun lapurteraz
Xabier Lamikiz eta Xarles Bidegain ikertzaileekin Othoi çato etchera ('Otoi, zatoz etxera') liburua argitaratu zuen Lapurdum agerkarian, 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutuni buruz. Lapurdiko 48 herritarrak Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisburg hirian zeuden senide eta lagunei idatzitakoak.[3][4]
Padilla-Moyanok gutun horiek hizkuntzaren historia behetik egiteko eskaintzen duten aukera analizatu zuen, XX. mendera arte historia goitik hobesten zen arren, hau da, idazle gorenen lanetatik. Izan ere, erakutsi ahal izan zuen lapurtera klasikotik zetorren tradizio idatziak ez zituela islatzen artean Lapurdiko ahozko euskaran gertatuak ziren aldaketak, ala nola -ua > -uba aldaketa (burua > buruba).[5]
Geroago Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona egin zuen eta gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzaileei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? Ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[6][7]
Erreferentziak
Lamikiz, Xabier; Padilla-Moyano, Manuel; Videgain, Charles. (2015). Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757). Lapurdum ISBN 978-2-9553413-1-5..
Elosegi, Xabier. (2019). Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera». Euskaltzaindia ISBN 978-84-948489-8-8..