From Wikipedia, the free encyclopedia
Zintzur-hesteko minbizia edo zintzur-hesteko neoplasia primarioa tumore baten ondorioz sortutako ez-ohiko patologia bat da.[1]
Trakeako minbizi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | buru edota lepo aldeko minbizia, kartzinoma, respiratory system cancer (en) , tracheal neoplasm (en) tracheal disease (en) |
Espezialitatea | onkologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | C33 |
GNS-9-MK | 162.0 |
Disease Ontology ID | DOID:11920 |
Bi tumore mota bereizten dira zintzur-hestean:
Urtero milioi bat pertsonako 3 kasu berri agertzen dira, hau da, diagnostikatzen diren minbizien %0,1-0,4a.
Kartzinoma ezkatatsuak, batez ere, 60-70 urteko gizonetan du eragina. Kartzinoma adenoide kistikoak, aldiz, 40-50 urteko gizon-emakumezkoetan du eragina maila berdinean.
Minbizi hau, gehien bat, erretzaileetan agertzen da, 40-60 urte bitarteko jendearen artean. Tumore primarioen %90a gaiztoak dira.
Zintzur-hesteko minbizi primarioak honako sintomak izan ohi ditu:[2]
Zelula ezkatatsuko minbizia 4-6 hilabete bitartean diagnostikatzen da, hemoptisiaren bidez. Aldiz, adenokartzinoma kistikoa pixkanaka hazten da, disnea eta sibilantziak nabarmenduz (txistu-hotsak).
Gaixotasun honen sintomatologia ez da guztiz zehatza eta horregatik, beste gaixotasunekin nahastea posiblea da. Gainera, zintzur-hestearen ohiko lumena luzea da, gordailu-poltsa handia izateaz gain; ondorioz, sintomak agertzeko tumoreak honen diametroaren %50-75a kaltetu behar du.
Hori gutxi balitz, adenokartzinomaren hazkuntza motela da. Horregatik, minbizi hau pairatzen duten paziente gehienak hasiera batean asma edo bronkitis kronikoagatik tratatzen dira.
Minbizi honen susmoa izateko arrisku-faktore bat tratamenduari erantzuten ez dioten arnas-sintomak dira.
Normalean trakeako minbizien diagnostikoa berandu egiten da. Izan ere, trakearen argia nahiko handia da eta horregatik minbiziaren etapa goiztiarrean tumorearen masak ez du argia guztiz oztopatzen. Honen ondorioz, sintomak agertzen direnean, argiaren %75a jada tumorearen ondorioz oztopatuta egon daiteke.[3]
Diagnostikoa egiteko orduan, hainbat froga egin behar dira. Lehenik eta behin toraxeko erradiografia bat egiten da. Honen bidez, beste patologiaren bat izatea baztertzen da. Normalean, oso kasu gutxitan soilik antzeman daiteke masaren bat edo trakea oztopaturik dagoela erradiografia bidez.[4]
Horregatik, OTA torako-abdominala egiten da, honen bidez detekzio azkarra egin eta minbiziaren gradua ikus baitaitezke. Beraz, behin OTA eginda, minbizia gune zehatz baten aurkitzen den edota metastasia eman den ikus daiteke. Hau oso baliagarria izango da, honen arabera tratamendua aldatuko baita.[5][6]
Kasu oso espezifikoetan PET/OTA egingo da.[2]
Gainera, froga hauetaz gain, bronkoskopia bat ere egingo da. Honen bitartez, tumore masa zuzenean ikus dezakegu, honen hedapena aztertuz, eta lagin bat har dezakegu ondoren biopsia bat egin ahal izateko.
Ultrasoinu endobrakialaren bidez, tumorearen hedapenaren azterketa zehatzago bat eta tumore paratrakealen detekzioa egin ditzakegu.[7]
Trakeako minbiziaren tratamendua tumoreen kokapenaren eta hedapenaren araberakoa izango da. Tratamendu posibleak protesi bat ezartzetik arnas bidearen erauzketa eta errekonstrukzioraino hedatzen dira. Hala ere, trakea edo zintzur-hestearen minbizia oso arraroa izaten da, eta beraz, ezin daiteke esan esperientzia handirik dagoenik honen tratamenduan.[3]
Posible denean, aukeratzen den tratamendua erauzketa kirurgikoa izaten da, eta gehienetan beste terapia batzuekin konbinatzen da esate baterako erradioterapiarekin edo kimioterapiarekin. Era honetara, pronostikoa, sintomak eta bizi kalitatea hobetzen dira.
Ebakuntza kirurgikoa aukeratu aurretik hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan, besteak beste, adina, komorbilitatea, lepoaren mugikortasuna, inbasio gradua eta minbiziaren hedapenaren iraupena.
Trakeako minbizi lokal aurreratuetan, kirurgia ostean, erradiazio bitartezko terapia laguntzaileak gomendatzen dira. Tumore ez aurreratuetan berriz, ez da gomendagarria izaten.
Trakearen luzeraren %50 baino hedapen handiagoa duten pazienteen kasuetan ebakuntza ez da gomendagarria, hilkortasuna igotzen baitu. Ezta, arnas ezintasuna, kortikoesteroide oralen dependentzia, hainbat ganglio linfatikoren konpromezua eta 50 Gy baino dosi altuagoa emandako erradioterapia kasuetan ere.
Kirurgia aukera ez den kasuetan, tratamenduaren lehen aukera bezala erradioterapia erabiltzen da eta berriz, gaixotasuna aurreratuta agertzen denean, erradioterapia, aringarri bezala erabiltzen da.
Cisplatinoan oinarritutako kimioterapiak erradioterapiarekin konbinazioan erabiltzen dira kirurgia ostean edo gaixotasuna ezin denean sendatu.
Kirurgia bitartez tratatzen diren pazienteen %50ari biziraupena bost urtetaraino luzatzen zaie, berriz, kirurgia erabili ez den kasuen artean %10ari soilik luzatzen zaie bost urtetaraino.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.