Tadeo Biela

Nafarroa Garaiko abeslaria eta euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Jose Tadeo Biela López (Elizondo, Baztan, 1872ko urriaren 28a - Elizondo, 1935) Nafarroa Garaiko abeslaria eta euskal idazlea izan zen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Tadeo Biela Elizondoko Dolaetxean jaio zen, 1872ko urriaren 28an; Juan Bautista Biela eta Juliana Lopez izan zituen gurasoak. Gaztaroa, berriz, Lesakan eman zuen, bertako organo-jolea zen bere osaba Frantzisko Bielarekin. Eliz ikasketak hasi bazituen ere, filosofiako hirugarren ikasturtean geratu zen. Aparteko abeslaria, Iruñeko Orfeoiaren tenor bakarlaria izan zen.[2]

Beranduko idazlea izan zen, eta bere lan argitaragabe gehienak galdutzat eman behar dira. Edozein modutan ere, hark izkiriaturiko olerkiren bat edo beste irakurtzeko aukera bada, esate baterako 1927ko Euskal Esnalea-n agertu zen "Umezumari" izenburukoa.[2]

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads