From Wikipedia, the free encyclopedia
Swahiliak Afrikako ekialdeko etnia eta kultura da. Gehien batean Kenya eta Tanzaniako kostaldean eta uharteetan eta Mozambikeko iparraldean bizi dira. Diaspora handia duela ere esan behar da, bereziki Saudi Arabian. JoshuaProjecten arabera 1.328.000 pertsona inguru dira; swahili hizkuntzaren hiztunak, aldiz, askoz gehiago dira: 90 milioi pertsona.[1] Swahili herriarekin beste etniak ere lotuta daude, besteak beste, kikuyuak, makondeak eta shiraziak.[2] Gehienak musulmanak dira baina badira kristauak ere.
Swahili hitza arabieratik dator, sawāḥil سواحل, sāḥil ساحل hitzaren plurala. Euskaraz "kostaldea" esan nahi du. Izen horrekin marinel arabiarrek kostaldeko biztanleak izendatzen zituzten; kostaldetar horiekin tratuan aritzen ziren, alegia.
Swahili etniak garrantzi handia izan du Afrikako historian zehar, bereziki merkataritzan eta esklaboen merkataritzan. Afrika ekialdeko kostaldean merkataritza-hiri askoren erorkinak ikus daitezke oraindik-orain. Halaber, 1880ko hamarkadaren hasieran, Europako zenbait estatuen kolonizazio baino urte batzuk lehenago, estatu askoren funtzionamenduan sartu ziren. Ondoren, kolonizazioa martxan zegoenean administrazio-erakunde horietako batzuetan jarraitu zuten.[3]
Swahiliek, swahili hizkuntzarekin batera, dauden estatuen hizkuntza nagusiak erabiltzen dituzte: Kenian eta Tanzanian ingelesa, Mozanbiken portugesa, somaliera Somalian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.