From Wikipedia, the free encyclopedia
Siberiako zumarra (Ulmus pumila) iparraldeko Asiakoa da jatorriz, hain zuzen ere, Siberia, India eta Txinakoa. Neurri ertaineko zuhaitza da, 10–20 m-koa. Udaberrian loratzen da, hostoak garatu baino lehen. Gainontzeko espezieetatik bereizten da auto-polinizatzeko gaitasuna garatuagoa duelako. Klima epeletan zuhaitzak ez du asko bizirauten, gutxitan iristen da 60 urteetara, baina ingurune optimoetan 100-150 urterainoko biziraupena izatera iritsi daiteke.
Siberiako zumar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Ulmaceae |
Generoa | Ulmus |
Espeziea | Ulmus pumilla |
Hosto-erorkorreko zuhaitza da, 20 m-rainoko altuera izan dezakeena, baina normalean ez da 15 m baino garaiagoa izaten. Enborra zuzena da eta adarrak altueran irekiak, normalean eroriak eta gaztetan ilaundunak dira. Bereziki ale helduetan enbor-azala grisa eta zartatua izaten da. Lehen urteetan hazkuntza azkarra du. Nahiko sustrai-sistema oldarkorra du.
Hostoak eliptikoak eta lantzeolatuak dira, txandakatuak eta oin saimetrikodunak. Txikiak dira, ez dira luzean 8 cm-ra iristen eta ertzak horzdunak ditu. Gainaldea berde iluna eta ilegabea da eta azpialdea argiagoa, ile sakabanatuekin. Nerbio sekundarioak nabariak dira, zuzenak eta paraleloak.
Loreak hermafroditak, txikiak, ia eseriak, faszikulatuak adartsoetan eta monoikoak dira. Kolore berde-gorrixkakoak dira. Estaminak bioleta kolorekoak dira. Periantoa iraunkorra eta lobulatua da, ertz ziliatuekin. Ilegabea da, estigmako gainazala izan ezik.
Samara da fruitua eta zabala, txikia (10–15 mm), zuri-marroia eta biribila da. Oso ugariak dira. Samara, hostoak atera eta berehala agertzen da. Hazia fruituaren erdian dago kokatua, baina batzuetan punta aldera desplazatua egoten da. Ertza kamutsa edo mukroiduna da, luzatua izaten dena.
Turkestan, Siberia, Mongolia, Xizang (Tibet), Txina iparraldea, India (Kaxmir iparraldea) eta Koreakoa da jatorriz, baina, gaur egun hainbat herrialdetan landatua izan da, esaterako: Asia, Ipar Amerika eta, ez horrenbeste baina, baita Europa hegoaldean ere. Gune batzuetan aloktonoa kontsideratzen da.
Euskal Herrian ez dago zitatua, ez da naturalizatu, baina herrietako parkeetan aurkitu dezakegu.
Penintsula Iberiarrean soilik Henares eta Jarama ibaietako gune konkretuetan zitatu da.
Europan Arboretum eta lorategietan aurkitzen da espezie hau, ez da naturalizatu.
Habitat bereko espezie batzuk:
Malda, haran eta lautadetan agertzen da, 500–800 m-ko altitudean. Oso ongi hazten da klima lehorretan. Argiarekiko menpekotasun handia du eta ez du itzala jasaten. Ez ditu lurzoru hezeak gogoko, ongi drainatutako lurzoruak nahiago ditu. Hala ere, edozein lurzoru motetara moldatzen da, kareharrizkoak barne. Lehorte eta hotz handiak jasateko gai da. Izozteekiko nahiko sentibera da geldialdi begetatibo laburra, udaberrian berehala loratu eta hazkuntza azkar jarraitua duelako.
Gune batzuetan basati bihurtu da. Izan ere, zumar hau grafiosi gaixotasunarekiko erresistenteagoa da.
Martxo-apirilean loratzen da eta haziak maiatza eta ekainean sakabanatzen ditu. Haize bidez barreiatzen dira. Hostoak sortu baino lehen loratzen da.
Bereziki apaingarritzat erabiltzen da, baina nahiko zuhaitz pobrea da, biziraupen laburra eta egur hauskorra duelako. Hazkuntza azkarra du eta zumar guztien artean grafiosi gaitza hoberen jasaten duena da. Horregatik, nahiz eta hainbat lekutan espezie aloktonoa izan, gehiago kultibatzen da.
Gainera, inguruko baldintzak eta baldintza edafikoak jasateko gaitasun handiagoa du, zumar autoktonoa den zumar hostotxikiarekin (U. minor) konparatzen badugu. Nahiko erraz bertakotzen da errepideetako ertz eta harrotu berriak diren etxe lurretan.
Erresuma Batuan bonsai gisa erabiltzen da.
Landare apaingarri honek hezitako aldaera hauek ditu:
|
|
|
|
|
Nahiz eta grafiosiarekiko erresistentzia handia duen, gainontzeko zumar gehienak bezala, intsektu eta bizkarroiekiko sentibera da. Esaterako, Xanthogaleruca luteola zumar hostoko kakalardoaren onddoaren gaixotasuna, Nectria cinnabarina onddo patogenoak sortutako oidioa eta txankro gaixotasuna ditu. Hala ere, zumar dilindaria gainontzekoak baino erresistenteagoa da Verticillium onddo generoak sortutako gaixotasunaren aurrean.
Patogenoez aparte, hainbat animalien habitata da. Ohikoa da ekaitzen ostean adarrak erortzea, enborrean hutsuneak sortuz. Hainbat hegaztirek hutsuneak habileku bilakatuko dituzte, hala nola: txolarreek, araba-zozoek, okilek eta beste hainbatek. Kattagorriek ere hutsune hauek erabiltzen dituzte gordeleku gisa eta hazietaz edo kimuetaz elikatzen dira batzuetan.
Estatu Batuetan espezie aloktonoa bilakatu da, bertakoa den U. rubrarekin hibridatu eta Argentinako panpara iritsi baita. Europan, Espainian zabaldu da gehien bat eta bertakoa den zumar hostotxikiarekin hibridatu da, azken honen kontserbazioan arazoak sortuz.
Argiarekiko duen menpekotasuna dela eta, normalean ez ditu baso natural helduak inbaditzen. Gune ireki eta hiriak inbaditzen ditu, bereziki garraiobideen ertzak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.