From Wikipedia, the free encyclopedia
Seiurteko demokratikoa Espainiako historiaren garai bat da, 1868ko iraileko iraultzaren eta 1874an Berrezarpen Borboitarra ekarri zuen pronuntziamenduaren artekoa.
Seiurteko demokratikoa | |
---|---|
Mota | garai historikoa |
Garaia | XIX. mendea |
Herrialdea | Espainia |
Osatuta | |
1868ko irailean, La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cádizen, itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin.[1] Horri progresistak, demokratak, errepublikanoak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:
Behin behineko gobernua Francisco Serrano unionistak zuzendu zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikanoak kanpoan geratu zirelarik.[2] Lehen hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde.
Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subiranotasun nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien.
La Gloriosa iraultza bultzatu zuen egonezina ez zen baretu gobernu iraultzaileek erreformak planteatu zituztenean. Errepublikarrak boteretik kanpo geratu zirenez gero, altxamenduak burutu zituzten eta federalismoa garatu ahal izateko monarkiaren ordez errepublika ezartzea eskatzen zuten. Hauen alde Espainiako hegoaldeko eta jornalariak eta gizarte eta laneko hobekuntzak eskatzen zituzten Kataluniako langileak altxatu ziren. Hego Euskal Herriko hitzarmen federal bat sinatu zuten Eibarren eta horren bidez, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak Espainiako mugimendu federalarekin bat egin zuten.
Kuba eta Puerto Ricoko altxamendu independentistak Carlos Manuel de Céspedes kreolak gidatu zituen, Kubaren eta errepublikaren askatasuna eskatuz esklabo beltz eta lurjabe txikien laguntzarekin. Espainiako gobernuak tropa ugari bidali behar izan zituen altxamendua zapaltzeko, baina 1878a arte ezin izan zuen menderatu, 68tik 78ra luzatu zelarik Gerra Luzea deiturikoa. Estatu Batuak Kubaren independentziaren alde agertu ziren, balio estrategiko eta ekonomiko handia baitzuen azken horrek, azukre eta tabako produkzio handiarengatik.
Iraultzaileek boterea eskuratu zutenean, karlistek gogortu zuten erregimen liberalaren aurkako eraso armatua, Hego Euskal Herrian liberal moderatu kontserbadore asko hurbiltzen hasi zirelarik karlistengana:
Gobernu iraultzaileen arazo larrienetariko bat Espainiako tronua betetzeko errege bat lortzea zen. Hainbat eztabaidaren ondoren, Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten, Viktor Emanuel II.a Italiako erregearen semea. Hala ere Amadeo Savoiakoaz gain, Espainiako tronurako aukera gehiago bazeuden. Fernando Augusto Saxonia-Coburg-Gothakoak errege izateko proposamenari ezetz esan zion; Montpensierko dukea Elisabet II.a Borboikoaren ahizparekin ezkonduta zegoen, etab. Azkenik, Prim jenerala Alfontso, Elisabeten semea, errege izendatzearen aurka zegoen eta Hohenzollerneko Leopoldo alemaniarrak ere ez zuen Napoleon III.aren laguntza izan.
1871ko urtarrilean iritsi zen Madrila Amadeo Savoiakoa, defendatzaile nagusia izan zuen Prim jenerala atentatuan hil ondoren. Hala ere, Amadeo Savoiakoaren monarkia demokratikoak porrot egin zuen:
Alderdi batzuen barne zatiketak areagotu egin ziren:
Egonezinak zirela eta gizarte sektoreak talde desberdinen inguruan biltzen hasi ziren:
.1873ko otsailean Amadeo Savoiakoak abdikatu egin behar izan zuen zituen arazo politiko eta sozialak eta bere erregetzak zuen oposizio gogorra zela eta.
Espainiaren historiako lehenengo saiakera errepulikarra 1873an jarri zen abian. Errege baten faltan, botere legegilea Nazio Biltzar batean elkartu eta Erreplublika aldarrikatu zuten. Eraldaketak gauzatu ziren Errepublikaren gobernuan, aurretik zetozen zenbait prozesu historiko etetea ekarri zuena.Espartero Erregeorde izan zenetikmilitarrek boterean izan zuten presentzia izugarria izan zen. Narvaez, O'Donnell, Seiurteko sustatzeile izan ziren militarra (prim, Topete),.. denak ziren kasta militarreko kideak eta Errepublikak horrekin eten zuen. Bere presidenteak intelektualetik zetozen jendea ziren eta hurrengo hamarkadetan, bestelako sistema politikoak finkatuko baziren ere, fenomeno honek iraun zuen.
Bi aldetako oposizio boteretsuez gain, errepublikarren barne gatazkek markatu zuten garai ezegonkor hau. Lau presidente ezberdin izan zituen. Errepublika oso denbora laburrean eta krisi orokortuko giro batean amaitu zen.
Hurrengo hauteskundeetan abstentzioa izan zen nagusi, baina hala ere errepublikarrek irabazi zuten. Hala, ekainean errepublika federala aldarrikatu zen: Pi i Margall izendatu zuten lehendakari eta errepublikarrak zatitu egin ziren:
Pi i Margall lehendakari zela aurkeztu zen 1873ko konstituzio federalaren proiektua, honako printzipioak jasotzen zituena:
Hala eta guztiz ere, Pi i Margallek dimititu egin behar izan zuen zeuden arazo larriak zirela eta:
1873ko uztailean, Nicolás Salmerón izendatu zuten presidente. Horrek bi arazori egin behar izan zion aurre, besteak beste goardia zibila eta armadaren laguntzaz: Fronte karlistak aurrera egitea (aurre egiteko soldadu gehiago erreklutatu behar izan zituzten) eta kantonalismoaren hedapena. Ondorioz, Kantonalismoaren alde zeuden agintariak bota egin behar izan zituzten eta 1873ko uztaila eta iraila bitartean, Pavia eta Martinez Campos jeneralek Andaluzia eta Levanteko erresistentzia kantonalista zapaltzea lortu zuten, baina Cartagenako kantoiak 1874ko urtarrila arte iraun zuen.
1873ko irailean, Emilio Castelar izendatu zuten gobernuburu:
Federalistak, kantonalistak, anarkistak, sozialistak… eskuinerako aldaketa horren aurka agertu ziren. Hori aprobetxatuz, 1874ko urtarrilean Manuel Pavía jeneralak estatu kolpea jo zuen:
Paviaren estatu kolpearen ondoren, Francisco Serrano jenerala izan zen gobernuburu eta ezohiko botereak izan zituen. 1874 urterako:
1874ko abenduan, Arsenio Martínez-Campos jenerala eta beste militar batzuk altxatu egin ziren, eta Alfontso Borboikoa izendatu zuten Espainiako errege. Hala:
Aurrerakoiek eta demokratek hainbat neurri hartu zituzten ekonomia hobetzeko. Laureano Figuerolak erreforma garrantzitsuak abiatu zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.