Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesc Pi i Margall, gehienetan Francisco Pi y Margall gaztelaniazko grafiaz ezaguna (Bartzelona, 1824ko apirilaren 20a - Madril, 1901eko azaroaren 29a), Espainiako Lehen Errepublikako lehendakaria (1873ko ekainaren 11tik uztailaren 18ra) eta Ministroen Kontseiluko lehendakaria izan zen. Eredu federalistaren aldekoa, Phoudhonen eragina izan zuen. XIX. mendeko bigarren zatiko pentsalari intelektual onenetariko eredu hartua izan da.
Errepublikazale federalisten lehendakaria izan zen. Hauteskundeak irabazi eta gero, hainbat gorabehera izan ziren Espainia antolatzeko erari dagokionez. Horregatik, errepublikazale federalistak bi taldetan banatu ziren: moldagarriak (Pi i Margallen eskutik) eta gogorrak. Moldagarriek zioten gizartean garrantzitsuena ordena lortzea zela. Horiek, goitik beherako antolaketaren alde zeuden; hau da, erabaki guztiak pertsona bakarrak —agintea zuenak— hartu behar zituela zeritzoten. Gogorrek, berriz, federakundea behetik eraiki behar zela zioten; hots, herriak hartu behar zituela erabakiak, eta horrela ordena etorriko zela.
Moldagarriek eta gogorrek, bada, konstituzio federalaren egitasmo bana aurkeztu zuten, eta gogorrena onartu ez zenez, gogorrek Gorteetatik alde egin zuten. Ondorioz, kantoien matxinadak antolatu ziren, eta horrek Pi i Margallen gobernuaren garapena eragotzi zuen. Gainera, haren konstituziogaia onetsi ez zutenez, kargua utzi zuen.
Bere adimena eta jakin-egarria goiz hasi ziren garatzen, eta zazpi urte zituela apaizgaitegian sartu zen. Sendi apalentzat ikasketak eduki ahal izateko modu bakarra zelako une hartan. Hamazazpi urte zituenean unibertsitatean sartu zen eta Filosofia ikasketak bukatu, geroago Legeen ikasketak egiteko. 24 urterekin doktoratu egin zen. 1847. urtean, Madrila joan zen, eta El Correo egunkarian kritikak idazten jardun zuen, Kataluniako bankuan jarduten zuen bitartean. Geroago, egunkarian lan egiteari utzi zuen, haren artikulu baten ondorioz, hedabidea itxi baitzen, Narváez gobernuan zegoen bitartean: geroago, artikuluak goitizenez idatzi behar izan zituen.
1848. urtean Alderdi Demokrata baten kide egin zen, eta 1854. urtean letrak utzi zituen, politikan jarduteko. Urte gutxi igarota bere ezagun egin zen, bere lankideen eta beste alderdien artean. 1854. urteko Madrilgo altxamenduan parte zuzena hartu zuen, dei erradikalen egile izanda. Horrexegatik espetxean urte batzuk igaro behar izan zituen. Urte berean doktrina politiko bat azaleratu zuen, monarkia eta Eliza kritikatzen zuena eta konponbide bezala iraultza demokratikoa ematen. Garatzen zen ideia nagusiena askatasuna zen. 1864. urtean, Pi i Margall politika eta ekonomiako ikasketan ematen hasi zen. Klase guztietako gazteak, intelektualak eta langileak joaten ziren, eta pasabideak nahiz mailadiak betetzen zituen. Ikasgai eta mintzaldi haietan errepublikaren oinarriak azaltzen ziren, gobernuak debekatu zituen arte.
1864. urtetik Pi i Margall-ek monarkiaren aurka konspiratu zuen. Prim ordea, matxinada asko bultzatu zituen Elisabet II.a Borboikoak progresistei gobernura deitzeko baina ez zuten ezertarako balio izan. Narváez, gobernutik, errepresioa bultzatu zuen. Demokrata eta progresista askok Frantziara ihes egin beharra izan zuten. Poliziak Pi i Margallen etxea asaltatu zuen, esker onez, ihes egiteko eta espetxea saihesteko denbora nahikoa izan zuen, eta Frantziara ihes joan zen, Parisa heldu arte.
Parisen egoteak Phoudhonen ezaguera sakontzeko aukera eman zion, bere pentsaeran eragin handia izan zuena, bere uste federalak baieztatzeko bultzatu baitzion. Parisen dagoen bitartean espainierara itzuli zituen Phoudhonen lan nagusiak, zeharkako modu batean, espainiar anarkismoan esku hartzen.
1868an, Topete amiralak Cadizen zeuden ontzidien auka matxinatu zen: Prim Gibraltartik elkartu zen, eta iraultza nagusitzen ari zen. González Bravo diktadorea kargua utzi eta Elisabet II.ak Jose Gutiérrez de la Concha izendatu zuen gobernuko lehendakari. Elisabet II.ak eta bere gortea frantziar frontea zeharkatu zuten. Hala ere, Pi i Margall ez zen Espainiara itzuli, eraentza berriak estatuak behar zuen oinarrizko erreformak jazarriko ez zituela uste baitzuen. La Gloriosa iraultza Espainiara itzultzeko aukera eman zion berriro ere.
Pi i Margall Paristik itzultzea erabaki zuen. Behin betikoa ez zen gobernuak oinarrizko askatasunak ezarri zituen eta 1868an Espainian lehen aldiz sufragio unibertsalez udal-hauteskundeak egin ziren. Geroago diputatuena egingo zen. Alderdi Demokratikoa bitan banatu zen; alde batetik Monarkia demokratikoa zegoen, bestetik, Erregimen errepublikan eta federala. Pi i Margall diputatu akta jaso zuen errepublikazalea izan zen. Zatiketa horrekin partidu Errepublikano Demokratiko Federala sortu zen eta Pi i Margall errepublikazaleak ziren gutxiengo horietatik nabarmentzen hasiko zen. Pi i Margall ez zuen inoiz erregezaleei lagundu nahi izan, eta, horregatik, 1869ko Konstituzioaren aurka jarri zuen, baina izaera monarkiko-demokratikoa zuen konstituzioa Gorteetan onartua izan zen eta Espainiarentzat beste errege bat bilatzea erabaki zen.
Errepublikazaleak, monarkiaren aurkariak, Espainia osoan horren aurka predikatzen joan ziren, eta Errepublika federalaren abantailak zabaltzen.
Errepublikazaleak Prim jenerala, errege berria aurkitzeko arduraduna, gogaitzen hasi ziren; horrexegatik, Castelarri eta Pi i Margalli Dirubide eta Azpiegituren ministro karguak eskaini zizkien; hala ere, mugimendu errepublikazalea kontrolatzeko saioak ez zuen ezertarako balio izan, atzera itzultzerik ez zuelako. Bitartean, Pi i Margallek arrakasta handia lortu zuen bere partiduan; horrela, 1870. urtetik aurrera berak gidatu zuen. Azaroan diputatuek monarka berria zen izango zen bozkatu zuten, baina Pi i Margallek ez zuen Amadeo Savoiakoa onartu, eta bere alderdian egoera ezegonkorra hasi zen.
1873ko otsailaren 11an, Amadeo Savoiakoa Espainiako tronutik abdikatu zuela aditzera eman zenean, Biltzar Nazionalak, lehen errepublika aldarrikatu zuen. Errepublikaren lehen gobernuan, Pi i Margall Herrizaintza ministro zen. Lehen gobernuan, oso ahula izan zen, eta oso gutxi iraun zuen. Lehendakariak, Estanislau Figueras y Moragas, Espainiako arazoei aurre egin ezin zuenez, Frantziara erbesteratu eta kargua utzi zuen ekainean.
Figuerasen dimisioarekin, Gorte Konstituziogileak gobernu berria hautatu zuten. Francisco Pi i Margall aginte betearazlearen lehendakari izendatu zuten. Lehendakari zen bitartean, 1873ko Konstituzioa proposatu zen, baina ez zen inoiz indarrean sartu. Hala ere, erreforma-programa zabal bat bildu zuen. Besteak beste:
Erreforma asko aldarrikatu zituen arren eta Konstituzioaren proposamena izan arren, bizitzen ari zen gertaera guztiak Pi i Margall gainditu zuten. Erkidego batzuetan, federalismoaren aldeko proposamenen neurrien lege-izapideek luze jotzen zutela ikusita, joera independentea aldarrikatu zuten, beraien politika, polizia berria, diruaren jaulkipena, jaikialdiak, lege partikularra eginez. Horrela sortu zen kantonalismoa: Levanten eta Andaluzian gertatu zen gehienbat, eta arazo handiak sortu zituen Errepublikan.
Egoera ikusita, Kubako independentzia gerra eta gerra karlista zela-eta, Pi i Margallen aurkariek bera mugimendu kantonalaren buruzagi zela inplikatzeko ahaleginak gehituz, Pi i Margallen dimisioa ekarri zuen, 1873ko uztailaren 18an. Luze eta alferreko negoziazioen ondoren, gobernu errepresioa kantonalista matxinatuen aurka ez erabiltzeko. Handik gutxira, La República de 1873 liburua idatzi zuen: ondorioen azterketa autokritikoa egin zuen, bere kudeaketa publikoak nolakoak izan ziren argitzen, purismo legalista baten harrapakin izan zela onartuz, haren usteen aurkakoa, eta bere indarra Errepublika sendotzeko zerbitzurako balio zuen zalantzan jarri zuela.
Haren dimisioaren ondoren, Gorte konstituziogileek Nicolás Salmerón izendatu zuten. Gobernu horretan, Pi i Margallen lanak nolako bolumena hartu zuen egiazta zitekeen. Politika zorrotza izan zen, gastu handirik gabea; horregatik Errepublikak baliabide handiak eskura zeuzkan. Lehendakari berriak, bi hilabete geroago, kontzientzia-arazoak zituela esanez, zortzi heriotza-zigor izenpetu zituenez, dimisioa eman zuen.
Hauteskunde berrietan, Emilio Castelar irten zen garaile, Pi i Margallen gainetik, presidente izatera kandidatu izan zen eta. Herriaren arazoak zuzentzeko helburuarekin, berme konstituzionalak eta Gorteak eteteko baimena eman zitzaion. Hala ere, horrek Lehen Errepublikaren amaiera erraztu zuen. Errepublikaren traba nagusiak hauexek izan ziren: karlismoa, Kubako independentzia-gerra, kantonalismoa eta partiduen arteko gatazkak.
Lehendakari izateari utzi zionean, Pi i Margall aliantza zentro-ezkerra berregiten saiatu zen, baina Pavía jeneralaren estatu-kolpeak saialdia galarazi zuen. 1874ko urtarrilean, Gorteetan bilduta zeuden, lehendakari berria nor izango zen aukeratzen. Orduan Pavía jeneralak estatu-kolpea eman zuen. Hasiera batean, lehendakaritza Castelarri eskaini zion, baina horrek ezetz erantzun zion, inolako arrazoirik eman gabe. Gobernuburu Serrano izendatu zen, monarkia berrezarri zen arte eta Alfontso XII.a Borboitarra errege izendatu zen.
Gauzak horrela, Pi i Margall derrigortuta utzi behar izan zuen politika, eta abokatu moduan segi. Liburu bat ere idatzi zuen, errepublikaren ideiak jasotzen zituena eta beraren Errepublikaren kudeaketa labur baina sakonen ideia nagusiak.
Bizitza politika aktibo eta XIX. menderako munta handikoa izan ondoren, Francisco Pi i Margall, 66 urte zituela, Madrilgo bere etxean hil zen, 1901eko azaroaren 29an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesc Pi i Margall |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.