From Wikipedia, the free encyclopedia
Roy Edward Disney (Los Angeles, 1930eko urtarrilaren 10a - Newport Beach, 2009ko abenduaren 16a) estatubatuar exekutibo eta enpresaria izan zen.[1] The Walt Disney Companyren exekutiboa bizitza osoan, Roy Oliver Disney aitak eta Walt Disney osabak sortu zutena. Hil zenean, akzioduna zen (16 milioi akzio baino gehiago, edo % 1 gutxi gorabehera), eta konpainiarentzako aholkulari eta Zuzendarien Batzordeko zuzendari emeritu gisa aritu zen.[2] Disneyko bi goi exekutiboren kanporatzea antolatzeagatik da ezaguna: Ron W. Miller 1984an, eta gero Michael Eisner 2005ean.
Roy E. Disney | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Los Angeles, 1930eko urtarrilaren 10a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Newport Beach, 2009ko abenduaren 16a (79 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Roy O. Disney | ||
Ama | Edna Disney | ||
Ezkontidea(k) | Patricia Disney (en) (1955 - 2007) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Disney familia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pomona College | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | animatzailea, enpresa exekutiboa, ekoizle exekutiboa, argazki-zuzendaria eta gidoilaria | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||
Konpainian aktiboki parte hartu duen Disney familiako azken kidea, Roy Disney osabarekin eta aitarekin alderatu izan dute maiz. 2006an, Forbes aldizkariak bere fortuna pertsonala $ 1200 milioi ingurukoa zela kalkulatu zuen.[3]
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2004[7] | Animaziozko film labur onena | Destino | Proposatua |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.