Galiziar idazlea, poeta From Wikipedia, the free encyclopedia
Rosalía de Castro (Compostelako Donejakue, 1837ko otsailaren 23a – Padrón, A Coruña – 1885eko uztailaren 15a) galizieraz eta gaztelaniaz idatzi zuen galiziar idazlea izan zen, Erromantizismoaren garaikoa.
Rosalía de Castro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Rosalía Rita Expósito |
Jaiotza | Conxo (Santiago de Compostela), 1837ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Galizia |
Lehen hizkuntza | galiziera |
Heriotza | A Matanza (en) , 1885eko uztailaren 15a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Panteón de Galegos Ilustres (en) Adina Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: umetokiko minbizia |
Familia | |
Aita | José Martínez Viojo |
Ama | María Teresa da Cruz Castro |
Ezkontidea(k) | Manuel Murguía (1858ko urriaren 10a - 1923ko otsailaren 2a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea eta ipuingilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Rexurdimentoa |
Izengoitia(k) | Rosalía de Castro |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
rosalia.gal | |
Eduardo Pondal eta Curros Enríquez idazleekin batera, Rexurdimento edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Liburu gehienak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, galizieraz idatzitako Cantares gallegos eta Follas novas dira bere lanik ezagunenak; lehenak, gainera, mugarri bat ezarri zuen poesia galegoan. Emilia Pardo Bazánekin batera, idazle galiziarrik handiena da, eta galizierazko idazle onenentzat ere hartzen da. Gainera, Espainiako poesia modernoaren aitzindarietako bat ere izan zen, Gustavo Adolfo Bécquer poetarekin batera.
Ama biologikoa María Teresa de la Cruz Castro y Abadía zuen, gainbehera egindako baliabide ekonomiko gutxiko kapare ezkongabea; aita biologikoa, berriz, José Martínez Viojo apaiza. Alabaina, jaio eta ordu gutxira bataiatu zuten, María Rosalía Rita izenez, eta jaiotza-agirian gurasoak ezezagunak zirela idatzi zuten. Bataioan, amabitxia amaren zerbitzari leial María Francisca Martínez izan zen, eta lehen une hartan bera egin zen haurraren kargu.
Zortzi urte bete arte, Rosalía de Castro aitaren aldeko izeba Teresa Martínez Viojoren zaintzapean egon zen, eta A Coruñako Castro de Ortoño herrixkan bizi izan zen. Han ezagutu zituen Galiziako hizkuntza, ohiturak eta sinesmenak, bai eta Cantaren gallegos obran hainbesteko eragina izan zuten kantigak ere.
1850 inguruan Santiago de Compostelara joan zen, ama bilogikoarekin batera bizitzera. Izan ere, denborarekin, amak alaba legitimotzat aitortu ahal izan zuen Rosalía, baita paper ofizialetan ere –nahiz eta batzuetan alaba legitimotzat agertu eta beste batzuetan ez–, eta beraren lehen abizena eman zion, de Castro.
Dena den, Santiago de Compostelara elkarrekin joan aurretik ere Rosalía amarekin bizi izana zen, Padrón herrian. Garai hartan, marrazketaren eta musikaren oinarriak ikasi zituen, garai hartako andereñoengan ohikoa zen legez, eta kultura-ekitaldietan parte hartzen hasi zen, Santiago de Compostelako intelektual gazteekin batera.
1856an, de Castro Madrilera joan zen bizitzera, senitarteko batzuekin batera. 1858anManuel Murguíarekin ezkondu zen, Real Academia Galegaren lehenbiziko presidentea izan zenarekin. Murguíak asko estimatzen zuen de Castroren lana, eta literatura-ibilbidean aurrera egiteko babesa ematen zion. Zazpi seme-alaba izan zituzten; azkena hilik jaio zen, eta haren aurrekoa urte batekin hil zen, eroriko baten ondorioz.
Murguíaren lana oso ezegonkorra zen, eta horrek estutasun ekonomiko larriak eragin zizkion familiari; gainera, de Castrok berak osasun makala zuen, eta horrek ere ez zion askorik laguntzen familiaren egonkortasunari. Guztiarekin, hainbat tokitan bizi izan ziren, batez ere Madrilen eta Galiziako zenbait tokitan.
1868an, La Gloriosa edo Iraileko Iraultza gertatu zen Espainian. Murguía Simancaseko Artxibategi Nagusiko zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan jardun zuen bi urtez. Denbora horretan, de Castro Madril eta Simancas artean bizi izan zen. 1871an, ostera, Galiziara itzuli zen, eta geroztik han bizi izan zen, lehenengo han-hemen eta 1875etik aurrera gaztaroko Padrónen, lehendabizi Lestrove dorreetan eta gero Iria parrokiako La Matanza etxean, familiarekin batera.
Rosalía de Castro 1885eko uztailaren 15ean hil zen, 48 urterekin, umetokiko minbiziak jota. Hasiera batean, Iria Flaviako Adina hilerrian lurperatu zuten. 1891ko maiatzaren 15ean, baina, hilobitik atera eta Santiago de Compostelara eraman zuten; Jesús Landeira eskultoreak berariaz eraikitako mausoleoan hilobiratu zuten, Santo Domingo de Bonaval Komentuko Visitación kaperan, gaur eguneko Galego Gailenen Panteoian.
Hil aurretik, ordura arte argitaratu gabeko lan guztiak erretzeko eskatu zien seme-alabei. Alabaina, azken horiek ez zuten amaren esana bete, eta Rosalía de Castroren obrak guregana arteko bidea egin ahal izan du.
Hamabost urterekin, gerorako obran eragin handia edukiko zuen krisi larri bat izan zuen. 1857an, bere lehen poema liburua eman zuen argitara, La Flor ("Lorea").
1859. urtean, La hija del mar ("Itsasoaren alaba") eleberria idatzi zuen, emakumearen bizimoduaren jasotzen duena. 1863an, berriz, ama hil ondoren hari opatutako A miña mai eta Gaztelarekiko erdeinua darien Cantares galegos ("Galiziar kantuak") poema-liburuak ondu zituen. Kontakizunak eman zituen ondoren, Ruinas (1866) eta El caballero de las botas azules ("Bota urdineko zalduna", 1867). Aurrerago, 1870-1871 bitartean Valladolideko Simancas hirian idatzi poemak 1880an argitaratutako Follas Novas ("Hosto berriak") liburuan bildu zituen.
1885ean, En las orillas del Sar ("Sar ibaiaren ertzean") olerki sorta eman zuen gaztelaniaz, bere baitara bilduriko idazlearen gogoeta liriko eta erlijiozkoak biltzen dituena.
Bere garaiari zegokion moduan, molde erromantikoak aurrera eramaten jakin izan zuen. Hitz laua eta neurtua landu zituen; amodioaren penak, emakumea, herriaren miseria eta Galiziarekiko atxikimendua izan ziren gai nagusiak.
XIX. mendean ez zen erraza galegoz idaztea, galizierak ez baitzeukan batere izen onik. Idatzizko tradizioa galdua zen harrezkero, eta hizkuntzarekiko erdeinuzko eta axolagabetasunezko sentimenduak gainditu eta hutsetik hasi beharra zegoen. Ez ziren asko lan horri lotzen zitzaionak, gizartean omena galtzea baitzekarren berekin; izan ere, gaztelania zen kultura-hizkuntza, bai eta gutxiengoen klase menderatzaileak babestutako hizkuntza ere.
Cantares Gallegos obra galizieraz idaztean, Rosalía de Castrok prestigioa eman zion hizkuntzari, eta kulturaren eremuan hura berpizten lagundu zuen, Pontevedrako Xoán Manuel Pintos idazle eta lexikografoak A Gaita Galega (1853) lanarekin hasitako bideari jarraikiz. Cantaren Gallegos abesti kolektibo bat da, maila artistiko onekoa; komunitate galegoaren hizkuntzaren eta tradizioaren ispilu izanik, duintasuna ekarri zien galiziarrei.[1][2]
Galizieraz idazten duten edo galegoaren alde lan egiten duten pertsonak omentzeko egiten den Dia das Letras Galegas ekitaldia maiatzaren 17an ospatzen da, hain zuzen ere Rosalía de Castrok 1863ko egun horretan argitaratu zuelako Cantares gallegos.
« | Behin izan nuen iltze bat
Behin izan nuen iltze bat Besterik ez dakit, min, Dena ahal duzun Jauna, Jainkoak eman, eta atera, Besterik ez dakit, badudala Buztin hilkor honen arima |
» |
—Rosalía de Castro (itzultzailea: Koldo Izagirre CC-BY-SA)[5] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.