Raymond Queneau

From Wikipedia, the free encyclopedia

Raymond Queneau

Raymond Queneau (Le Havre, Frantzia, 1903ko otsailaren 21a - Paris, Frantzia, 1976ko urriaren 25a) frantsesezko idazlea izan zen. Filosofiako ikasketak egin zituen. 1924tik 1929ra mugimendu surrealistan parte hartu zuen. 1945ean L'Encyclopédie de la Pléiade sortu zuen, eta hogeita hamar urtez izan zen entziklopedia horren zuzendari. 1951n Goncourt Akademiako kide izendatu zuten. 1960an, lagun batzuekin batera, Ouvroir de Littérature Potentielle (OuLiPo) sortu zuen, olerkirako eta eleberrirako egitura berriak sortzeko asmoz. Kontalari bikaina izan zen, irudimen handikoa. Queneauren estiloaren ezaugarri nagusiak umorea, ironia eta hizkuntzaren sena dira; matematikaren bidetik sarritan, literatura-hizkuntza etengabe jarri zuen kolokan parodiaren bidez, hitz-jokoak, ahozko hizkera eta argota erabiliz eta asmakizun fonetikoak eginez. Zinemazalea zen, eta 1952tik 1960ra arte film askoren gidoiak idatzi zituen, René Clémenten Monsieur Ripois, Luis Buñuelen La Mort en ce jardin eta Jean Hermanen Le Dimanche de la vie filmenak, besteak beste.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Raymond Queneau
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaymond Auguste Queneau
JaiotzaLe Havre, 1903ko otsailaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 13. barrutia, 1976ko urriaren 25a (73 urte)
Hobiratze lekuaJuvisy-sur-Orge
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Janine Kahn (en)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, eleberrigilea, itzultzailea, gidoilaria, matematikaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en)
Oulipo
comité de lecture des éditions Gallimard (en)
Mugimenduasurrealismoa

oulipo.net…
Allocine: 14239 IBDB: 107078
Thumb
Itxi

Idazlanak

  • Eleberria: Le Chiendent (1933, Arrosario belarra); Chêne et chien (1937, Haritza eta zakurra), neurtitzetan idatzitako eleberria; Odile (1937); Les enfants du limon (1938, Limoiaren haurrak); Pierrot mon ami (1942, Pierrot nire adiskidea); Loin de Rueil (1944, Rueiletik urrun); Zazie dans le métro (1959, Zazie metroan)[1], arrakasta handia izan zuen liburua, Louis Mallek 1960an zinemarako egokitu zuena; Les fleurs bleues (1965, Lore urdinak); Le Vol d'Icare (1968, Ikaroren hegaldia).
  • Olerkia: Petite cosmogonie portative (1950, Kosmogonia ttipi eraman-erraza); Le chien à la mandoline (1958, Txakurra mandolinarekin); Cent mille milliards de poèmes (1960, Ehun mila bilioi olerki); Morale élémentaire (1975, Oinarrizko morala).
  • Bestelakoak: Exercices de style (1947, Estilo ariketak, Xabier Olarrak euskarara itzulia)[2], gertaera bat 99 era desberdinez kontatzen duen liburua; Le Voyage en Grèce (1973, Bidaldia Grezian zehar), 1930etik aurrera aldizkarietan argitaratutako artikuluak biltzen dituena.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.