From Wikipedia, the free encyclopedia
Pratibha Parmar (Nairobi, 1955eko otsailaren 11) britainiar zinemagilea da, zinema zuzendari, ekoizle eta idazle gisa lan egin duena.[1] Bere dokumentaletan feminismoa, arraza eta lesbianaren eskubideak lantzen ditu, batez ere Hego Asiako LBGT pertsonen bizitzaren gaia jasotzen du.[2]
Pratibha Parmar | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Nairobi, 1955eko otsailaren 11 (69 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Birminghamgo Unibertsitatea Bradfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, gidoilaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bereziki saritua izan da "Warrior Marks" (1993) dokumentala, emakumeen genitalen mutilazioari buruzkoa.[1] [3] [4] "The Color Purple" filmarekin Pulitzer saria irabazi zuen.
Parmarrek ere bideoklipak egin ditu Morcheeba, Tori Amos, Ghostlands eta Midge Ure taldeekin.[1] [5] [6]
Nairobin jaio zen (Kenya). 1967an, bere familia Britainia Handira joan zen bizitzera, eta han hazi zen.[1] [4] [7] Bradfordeko Unibertsitatean lizentziatu zen eta Birminghameko Unibertsitatean ikasi zuen, Center for Cultural Studies-en graduondoko ikasketak egiteko.[4] Unibertsitatean zegoela, Parmarrek lidergo karguak hartu zituen ikasleen politikan. Batzorde Antifaxistako presidentea izan zen, besteak beste, martxak, diru bilketak eta kontzertuak Rock Against Racism (RAR) antolatu zituen. 1975ean hiru hilabetez Kalkutara joan zen Ama Teresarekin lan egitera.[8] [4]
Graduatu ondoren, " The Empire Strikes Back – Race and Racism in 1970s Britain" (1982) liburu aitzindaria idatzi eta editatu zuen Paul Gilroy eta Valerie Amosekin batera. 1980ko hamarkadan, Parmarrek Sheba Feminist Press -en ere lan egin zuen editore eta zuzendari gisa. [4] [9] [10]
Pratibha Parmar-ek dokumentalgile gisa hasi zuen bere ibilbidea. Emergence (1986) eta Sari Red (1988) dokumentalek Londresko Hirugarren Munduaren eta emakume beltzaren sentsibilitate artistikoa ezagutarazi zuten.[11] Khush -ekin (1991), Hego Asiako jende queerren mundu erotikoa aztertu zuen. Khush terminoak plazer estatikoa esan nahi du urdu hizkuntzan. Lan honengatik, Parmarrek sari ugari jaso zituen. [4]
Erresuma Batuko Women in Film and Television-eko kide aktiboa da. Britainia Handiko Directors Guild-eko kidea ere bada eta BAFTA sarietako kide boto-emailea da.[4]
2001ean Kali Films sortu zuen, film luzeak, dokumentalak eta bideoklipak egin dituen ekoiztetxe bat.[1]
1993an Pratibha-k bere filmik zailena kaleratu zuen, Warrior Marks, emakumezkoen genitalen mutilazioa dokumentatzen zuena. [1] [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.