Pomerania
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pomerania[1] (polonieraz: Pomorze; alemanez: Pommern; kaxubieraz: Pòmòrze edo Pòmòrskô; latinez: Pomerania edo Pomorania) Iparraldeko Europako eskualde historikoa da, Baltikoko itsasertzean hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean. Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibaiaren mendebaldeko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena. Lurralde laua da, ibai txiki eta aintzirez betea, emankorra. Szczecin da hiri nagusia.
Pomerania | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 38.401 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°17′40″N 18°09′11″E |
Ur-gorputza | Itsaso Baltikoa |
“Pomerania” eslaviera zaharreko bi hitzetatik dator: po, "ondoan" esan nahi duena, eta more, "itsaso" esan nahi duena. Beraz, "itsasertza" edo "itsasoaren ondoko lurra" izanen litzateke esanahia, Baltikotik gertu dagoela adieraziz.
Ekialdeko Pomerania eta Mendebaldeko Pomerania aski deitura anbiguoak dira, eta eremu geografiko desberdinak izendatzeko erabiltzen dira:
Mendebaldea | Pomerania | Ekialdea | |||||||||||
Stralsund | Anklam | Szczecin |
Kołobrzeg |
Słupsk |
Gdynia |
Gdańsk | |||||||
Egungo eskualdeak | Mecklenburg-Aurrepomeraniaren barnean |
Mendebaldeko Pomeraniako voivoderria |
Pomeraniako voivoderria | ||||||||||
Germaniar terminologia | Pommern[2] "Pomerania" |
Pomerellen, Pommerellen[2] "Pomerelia"[2] | |||||||||||
Vorpommern (gaur egun Szczecin kanpoan uzten da) "Honanzko Pomerania" Westpommern "Mendebaldeko Pomerania" |
Hinterpommern "Haranzko Pomerania" Ostpommern "Ekialdeko Pomerania" | ||||||||||||
Poloniar terminologia | Pomorze Zachodnie "Mendebaldeko Pomerania" |
Pomorze Wschodnie "Ekialdeko Pomerania" Pomorze Gdańskie "Gdanskeko Pomerania" Bigarren Mundu Gerra aurretik Pomorze[2] "Pomerelia",[2]literalki "Pomerania" | |||||||||||
Pomorze Przednie "Honanzko Pomerania" |
Pomorze Tylne "Haranzko Pomerania" | ||||||||||||
Kaxubierazko terminologia | Zôpadnô Pòmòrskô "Mendebaldeko Pomerania" |
Pòrénkòwô Pòmòrskô "Ekialdeko Pomerania" |
Europar Batasuneko lau eskualdek daramate “Pomerania” deitura beren izenetan (mendebaldetik ekialdera):
Westfaliako Bakearen ondorioz, Pomerania Brandenburgo-Prusia eta Suediaren artean banatu zen (Suediakoa izan zen Rügen uhartea 1648 eta 1815 artean). 1772. urtean, Prusiak Ekialdeko Pomerania hartu zuen. 1815ean, Vienako Batzarrak Prusiaren barnean bateratu zuen Pomerania osoa. 1919. urtean, Versaillesko Itunari esker, Poloniak Ekialdeko Pomerania beretu zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian Alemaniaren mende egon zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.