From Wikipedia, the free encyclopedia
Pluton (134340 Pluto; ikurrak: [14] edo [15]) Kuiper gerrikoko objektu astronomikorik handiena da, eta Eguzkia zuzenean orbitatzen behatu diren gorputz handienetan hamargarrena. Planeta nano ezagunen artean, tamainaz bigarrena da (lehena Eris da). Kuiper gerrikoko beste objektuak bezala, Pluton arrokaz eta izotzez osatua da nagusiki. Plutonek bost satelite ditu: Nix, Hidra, Karonte, Zerbero eta Estigia.
Pluton | |||||||||
Aurkikuntza | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aurkitzailea | Clyde W. Tombaugh | ||||||||
Aurkikuntza data | 1930-02-18 | ||||||||
Izendapenak | |||||||||
Planetoide izendapena | 134340 Pluton | ||||||||
Zeinengatik izendatua | Pluton | ||||||||
Planetoide sailkapena | |||||||||
Ezaugarri orbitalak[1] | |||||||||
Garaia: J2000 | |||||||||
Afelioa |
| ||||||||
Perihelioa |
| ||||||||
| |||||||||
Eszentrikotasuna | 0.244671664 (J2000) 0.248 807 66 (batezbeste)[3] | ||||||||
366.73 egun[3] | |||||||||
Batezbesteko abiadura orbitala | 4.7 km/s[3] | ||||||||
14.86012204°[5] | |||||||||
Makurdura orbitala |
| ||||||||
110.28683° | |||||||||
Perihelioaren argumentua | 113.76349° | ||||||||
Satelite ezagunak | 5 | ||||||||
Ezaugarri fisikoak | |||||||||
Batezbesteko erradioa | |||||||||
Gainazal azalera | |||||||||
Bolumena | |||||||||
Masa |
| ||||||||
Batezbesteko dentsitatea | 2.03±0.06 g/cm3[8] | ||||||||
Gainazal grabitatea |
| ||||||||
1,23 km/s | |||||||||
Errotazio periodo siderala |
| ||||||||
Ekuatoreko errotazio abiadura | 47.18 km/h | ||||||||
119.591°±0.014° (orbitara)[8] | |||||||||
Ipar Poloko igoera zuzena | 312.993°[9] | ||||||||
Ipar Poloko deklinazioa | 6.163°[9] | ||||||||
Albedoa | 0.49 to 0.66 (geom. 35% alda daiteke)[3][10] | ||||||||
| |||||||||
13.65[3] to 16.3[11] (15.1 batez beste)[3] | |||||||||
−0.7[12] | |||||||||
Diametro angeluarra | 0.065″ - 0.115″[3] | ||||||||
Atmosfera | |||||||||
Gainazaleko presioa | 0.30 Pa (udako gehiengoa) | ||||||||
Osaera | nitrogenoa, metanoa, karbono monoxidoa[13] |
1930ean aurkitua, Pluton hasiera batean Eguzkitik hasita bederatzigarren planetatzat sailkatu zuten, eta horien artean txikientzat. Eguzki Sistemako kanpoaldean, ordea, tamainaz berdintsuak ziren objektuak —edo, Erisen kasuan, % 27 handiagoa— aurkituz joan ziren hurrengo 75 urtean; objektu horiek guztiak planeta nanotzat sailkatzen zirela kontuan hartuta, azkenean, 2006ko abuztuaren 24an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Pluton ere planeta nanotzat sailkatu zuen.
Clyde Tombaugh astronomoak aurkitu zuen 1930ean, Arizonako (Ameriketako Estatu Batuak) Lowell behatokitik, Neptunoren orbita azaltzearren X planeta baten bila ari zela. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka: azken aldiz, 1979ko otsailaren 7tik 1999ko otsailaren 11ra bitartean.
1840ko hamarkadan Urbain Le Verrierren mekanika newtondara eabili zuen oraindik ezaguna ez zen Neptuno planetaren posizioa aurreikusteko, Uranoren orbitan zeuden perturbazioak aztertuta[16]. XIX. mendearen bukaeran egindako Neptunoren behaketatik ondorioztatu zen Urano bera Neptuno baino urrunago zegoen beste planeta baten eragin grabitatorioa zuela.
1906an Percival Lowellek bederatzigarren planetaren bilaketa hasi zuen, "X Planeta" izenarekin[17]. 1909an Lowell eta William H. Pickeringek zeruko zenbait koordenatu proposatu zituzten planeta horrentzat[18]. Lowellek bere behatokitik egin zituen hainbat bilaketa, ahalik eta 1916an hil zen arte, baina ez zuen emaitzarik lortu. Lowellek ez zekien 1915eko martxoaren 19an eta apirilaren 7an egindako argazkietan Pluton bera agertzen zela, eta ez zutela ondo identifikatu[19]. Aurkikuntzaren aurretik beste hamalau behaketa daude: bertan Pluton, ohartu gabe, ikusi egin zuten; zaharrena 1909ko abuztuaren 20an egin zen, Yerkes Behatokitik[20].
Percivalen alargun Constance Lowellek hamar urteko eztabaida legala hasi zuen bere senarraren legatuaren inguruan, eta X Planetaren bilaketari ez zitzaion berrekin 1929. urtea arte. Vesto Melvin Slipher, Lowell Behatokiko zuzendariak, 23 urteko Clyde Tombaugh astronomoari eman zion, bere marrazki astronomikoek txundituta.
Tombaughen lana sistematikoki zeru zati bereko argazki bikoteak aztertzea zen, bertan aztertzeko ea objekturen bat bere posiziotik aldatu ote zen. Konparatzeko makina bat erabilita, azkar begira zezakeen aurrera eta atzera egiten argazki bikoteak, objektuen mugimendu ilusioa sortuta.
1930ko otsailaren 18an, bilaketan urtebete igaro ostean, Tombaughek urtarrilaren 23 eta 29an hartutako bi plaketako objektu bat mugitzen ari zela ikusi zuen. Urtarrilaren 21ean egindako kalitate txikiagoko plaka batek aurkikuntza bermatu zuen. Argazki berriak atera ostean, aurkikuntza Harvard Collegeko Behatokira bidali zen 1930ko martxoaren 13an.
Aurkikuntza mundu osoko egunkarietan agertu zen. Lowell Behatokiak eskubidea zuen objektu berriari izena emateko eta mila proposamen baino gehiago jaso zituzten mundu osoko afizionatuena, Atlasetik Zymalera[21]. Tombaughek presa sartu zion Slipherri objektu berriari izena jartzeko, beste inork egin aurretik[21]. Constance Lowellek Zeus proposatu zuen, ondoren Percival eta, azkenik, Constance. Hiru proposamen horiek alboratu ziren[22].
Pluton izena, azpimunduko erromatar jainkoa, Oxfordeko hiriko hamaika urteko ikasle erromatar mitologiazale Venetia Burneyk proposatu zuen[23]. Izena Oxfordeko Unibertsitateko bere aitona Falconer Madan liburuzainarekin izan zuen hizketaldi batean atera zen. Hark Herbert Hall Turner astronomoari eman zion izena eta bera arduratu zen AEBetara bidaltzeaz[23].
Objektua ofizialki 1930eko maiatzaren 25ean izendatu zuten[24]. Lowell Behatokiko kide bakoitzak botoa emateko eskubidea zuen hiru izenen zerrenda batetik: Minerva, Kronos eta Pluton. Minerva jada asteroide baten izena zen eta Kronos izena Thomas Jefferson Jackson See astronomoak proposatu zuen, garai hartan fama txarra hartzen ari zena. Plutonek irabazi zuen bozketa, boto guztiak lortuta[16]. Izena proposatu izanagatik Madanek Venetiari £5 eman zizkion (gaur egongo 300 libera esterlinaren parekoa[25]).[23]
Sakontzeko irakurri: Plutongo geologia
Askotan kontrakoa pentsatu den arren, gaur egun Plutongo geologia aktiboa eta berezia dela jakina da. New Horizons zunda bertatik igaro zenean hainbat misterio argitu ziren eta gainera, geologiari buruzko datu berri eta interesgarriak bidali ziztuen. Nitrogenozko gainazala duela, ordoki zabal zein mendi altuak dituela eta ziur aski kriobulkanismoa duela aipagarrienak dira.
Plutonek bost satelite ditu. Handiena Karonte da, planetaren tamainaren ia erdia duena. Bestalde, beste lau satelite gehiago ditu, baina Karonte baino urrutiago daude eta askoz txikiagoak dira; gainera, ezin dira Lurretik behatu. Haien izenak (Hidra, Nix, Zerbero eta Estigia), greziar mitologiako infernuko jainkoen izenetatik datoz, Pluton eta Karonterekin gertatzen den bezala.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.