Kerberos edo Zerbero (bere behin-behineko izena S/2011 P 1 izan zen eta modu informalean P4 bezala ere ezagutzen da) Plutonen satelite natural txiki bat da. Hubble espazio-teleskopioak aurkitu zuen 2011ko ekainaren 28an eta urte horretako uztailaren 3 eta 18an argazkiak atera zizkion berriz, horrela, 2011ko uztailaren 20an Plutonen satelitea zela egiaztatu ahal izan zen.[2] 13 eta 34 km arteko diametroa du gutxi gorabehera, beraz, Styxen ondoren,[3][4] Plutonen sateliterik txikiena dela esan dezakegu, satelite nano honen diametroa 10 eta 25km artekoa dela pentsatzen baita. Kerberosek 59 000 km-ko orbita biribil eta ekuatorial bat du. Satelitea Nix eta Hidraren artean dabil orbitan eta 31 egun lurtar behar ditu Plutonen inguruan bira oso bat emateko.[5]
Kerberos | ||
---|---|---|
New Horizons zundak Kerberosi ateratako argazkia. | ||
Aurkikuntza | ||
Aurkitzaileak |
Showalter, M. R. | |
Data |
(2011ko uztailaren 20an egiaztatua)an | |
Izendapenak |
S/2011 P 1, P4 | |
Kategoria |
||
Elementu orbitalak | ||
Makurdura orbitala |
0,389°±0,037° | |
Ardatzerdi handia |
57.783±19 km | |
Eszentrikotasuna |
0.00328 ± 0.00020 | |
Elementu orbital eratorriak | ||
Orbita periodo siderala | ||
Noren satelitea? | ||
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
1.65×1016 kg | |
Dimentsioak | ≈ 19 × 10 × 9 km | |
Diametroa |
13-34 km | |
Biraketa periodoa |
5.31 ± 0.10 egun | |
Itxurazko magnitudea |
26.1±0.3 | |
Albedoa |
0.56 ± 0.05 | |
Lehenagotik, 2005ean, sateliteari nahigabe argazkiak atera zitzaizkion arren, bere itxurazko magnitude txikiak (+26,1) eraginda ezin izan zen ikusi, honek astronomoak kamera indartsuago bat erabiltzera behartu zituen, izan ere, Hubbleren kamera boteretsuena erabili zuten (faint objects) satelitea argazki batean era txukunean islatzeko.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.