Eguzkia abiapuntu gisa hartuta, Neptuno planetatik haratago kokatzen den edozein gorputz; besteak beste Kuiperren gerrikoko objektuak eta Oorten lainoan daudenak multzo horretan sartzen dira From Wikipedia, the free encyclopedia
Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunoz haraindi Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean azpibanaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.
Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez: trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez: Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako azpibanaketetaz gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen azpibanaketak ere badituzte.
90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik haratago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus, Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.
2005eko ekainean, mila Neptunoz haraindiko objektutik gora ezagutzen ziren, horietatik ehun inguruk orbita doitasunez zehaztua zuten, eta beraz, MPCk ofizialki ezarritako zenbaki bat.
Kuiper gerrikoan kokaturik dauden gorputzak beraien orbitaren ezaugarrien bidez sailkatzen dira. Alde batetik Neptunorekiko erresonantzia mota bat dutenak daude, 2:3, 1:2, 3:5, 4:7 etab. Bestetik, Neptunorekin orbita aldetik harremanik ez duten objektuak daude, ez dute inolako erresonantzia orbitalik, objektu horiei cubewtar edo Kuiper gerrikoko objektu klasiko deritze.
Erresonantzia guztien artean objektu gehien biltzen dituena da (92 baieztatutako objektu eta 104 posiblerekin)[1], alde handiarekin. Objektu hauen periodoa, bataz bestean, 250 urte ingurukoa izan ohi da. 2:3 erresonantziaren barnean dauden objektuei plutino ere deitzen zaie, Pluton planeta nanoa izan baitzen erresonantzia honetako partaide den aurkitu zen lehen kidea. Jarraian dituzue plutinorik garrantzitsuenak:[2]
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa
(UA) |
Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
Pluton | 2306±20 | 29,67 | 48,83 | Clyde William Tombaugh | 1930 | ![]() |
Karonte | 1207±3 | James W. Christy | 1978 | |||
Nix | 46-137 | Hubble espazio teleskopioa | 2005 | ![]() | ||
Hidra | 61-167 | |||||
Zerbero | 13-34 | 2011 | ||||
Estigia | 10-25 | 2012 | ||||
1993 RO | 90 | 31,462 | 46,628 | David C. Jewitt eta Jane X. Luu | 1993 | |
1993 RP | 70 | 34,863 | 43,795 | |||
1993 SB | 130 | 26,719 | 51,572 | I.P. Williams, A. Fitzsimmons eta D. O'Ceallaigh | ||
1993 SC | 363 | 32,095 | 46,7 | |||
Ixion | 822 | 30,0009 | 49,0773 | Deep Ecliptic Survey | 2001 | ![]() |
Haumea | 1300–1900 | 43,339 | 51,524 | José L. Ortiz eta Michael E. Brown | 2003 | ![]() |
Namaka | 170 | Brown, Trujillo, Rabinowitz | 2005 | |||
Hiʻiaka | 310 | |||||
Orcus | 917±25 | 30,53 | 48,31 | 2004 | ![]() | |
Vanth | 280–380 | 2005 | ||||
Makemake | 1430±14 | 38,590 | 52,840 | 2005 | ![]() | |
2003 VS2 | 523+35,1−34,4 | 36,427 | 42,104 | NEAT | 2003 | |
2003 AZ84 | 730 | 32,309 | 46,554 | Brown, Trujillo | ||
Huya | 458,0±9.2 | 28,520 | 50,363 | Ignacio Ferrín | 2000 | ![]() |
2008ko urrian, mota honetako 10 objektu aurkitu ziren. Bataz bestean, 275 urteko periodo orbitala dute. Jarraian hiru garrantzitsuenak:
Erresonantzia honetako gorputzek, bataz bestean, 290 urteko periodo orbitala dute. 2008ko urrian, horrelako 20 gorputz inguru zeuden aurkituak eta egiaztatuak. Gorputz hauek gutxi gorabehera, Eguzkitik 43,7 UAra daude eta txikiak izan ohi dira, orbita ia eliptikoak dituzte talde honetako gorputz gehienek. Jarraian garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|
1999 CD158 | 420 | 37,52 | 49,88 | Mauna Kea behatokia | 1999 |
2002 PA149 | 265 | 35,812 | 51,03 | Marc W. Buie | 2002 |
2001 KP77 | 110–240 | 36,021 | 52,020 | Marc W. Buie | 2001 |
1999 HT11 | 146 | 38,858 | 49,231 | Kitt Peak behatokia | 1999 |
2000 OY51 | 101 | 33,45 | 53,42 | Brett James Gladman | 2000 |
Erresonantzia honetan kokaturik dauden gorputzek, bataz bestean, 330 urteko periodo orbital bat dute eta Eguzkitik 47,8 UAra aurki daitezke. Gorputz hauek Eguzkitik hurrunen dagoen Kuiper gerrikoko zatian egon ohi dira, twotino izena ere hartzen dute aipatutako gorputzek. Twotinoek normalean 15 graduko makurdura baino txikiagoa eta eszentrikotasun moderatua izan ohi dute (0,1 < e < 0,3).[3]
Erresonantzia honetan, plutinoekin alderatuta oso gorputz gutxi aurkitu dira (2008ko urrian 14 baino ez ziren ezagutzen).[4] Azkeneko ikerketek diotenez, twotinoak plutinoak baino askoz ezegonkorragoak dira, uste da, duela 4 mila milioi urte bi erresonantzia hauetan gorputz kantitate beretsua zegoela, baina orbita aldaketen ondorioz, twotinoen biztanleria edo kopurua jatsi egin da milaka milioika urteetan zehar.[3][2] Jarraian twotinorik garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|
2002 WC19 | ~440 | 35,361 | 60,94 | Palomar behatokia | 2002 |
1998 SM165 | 287±36 | 29,902 | 65,154 | Nichole M. Danzi[5] | 1998 |
1999 RB216 | 153 | 33,655 | 61,184 | C. A. Trujillo, D. C. Jewitt, eta Jane X. Luu[6] | 1999 |
1996 TR66 | 139 | 28,911 | 67,51 | D. C. Jewitt, C. A. Trujillo, Jane X. Luu, J. Chen | 1996 |
2000 JG81 | 67 | 34,172 | 61,546 | Silla behatokia | 2000 |
2000 AF255 | 304 | 36,68 | 61,07 | John J. Kavelaars, Alessandro Morbidelli | 2000 |
2001 UP18 | 291 | 43,94 | 51,389 | Marc W. Buie | 2001 |
2000 QL251 | 149 | 37,422 | 57,708 | Marc W. Buie | 2000 |
Bataz bestean, 410 urte irauten duen periodo orbitala dute. 2008ko urrian, 11 gorputz sailkatu ziren erresnonatzia honetan, denak ere Eguzkitik 55,4 UA inguruan kokaturik daude. Jarraian garrantzitsuenak:[2]
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
2002 TC302 | 584,1+105,6−88,0 | 39,199 | 71,870 | Brown, Trujillo, Rabinowitz | 2002 | ![]() |
2003 UY117 | 270 | 32,488 | 78,65 | Spacewatch | 2003 | |
2001 KC77 | 201 | 35,418 | 76,001 | Marc W. Buie | 2001 | |
2002 GG32 | 160 | 35,87 | 75,17 | Marc W. Buie | 2002 | |
1998 WA31 | 139 | 31,473 | 78,179 | Marc W. Buie | 1998 |
Aurkitutako gorputz batzuek, Neptunoren ardatzerdi handi ia berdina dute, beraz, gorputz hauek Neptunoren troiarrak deitura hartzen dute. Zehazki, Eguzkia-Neptuno Lagrangeren puntuen inguruan kokatzen dira gorputz hauek. 2012ko urrian, mota honetako 9 objektu zeuden aurkituta:
Azkeneko hirurak baino ez daude kokatuta Neptunoren L5aren inguruan, gainerakoak L4ean aurkitu daitezke.[7]
Gorputz batzuk hurruneko erresonantzietan kokatzen dira:
Jarraian dituzue planeta nano batzuen erresonantziak izan daitezkeenak, baina oraindik frogatu gabeak daude:
Cubewanoak, ''Kuiper gerrikoko objektu klasiko'' ere deituak, ingelesez, Classical Kuiper belt object (CKBO) Neptunorekiko inongo erresonantzia orbitalik betetzen ez duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Talde honetako gorputzei ezarri zitzaien izena, aurkitu zen lehenengotik dator, 1992 QB1 objektutik, ingelesez /kju:bi wʌn/ ahoskatzen da. Jarraian garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
1992 QB1 | 160 | 40,8754 | 46,5925 | David C. Jewitt, Jane X. Luu | 1992 | |
1998 WW31 | 133±15 | 41,045 | 48,472 | M. W. Buie | 1998 | ![]() |
S/(WW31) 1 | 110±12 | Christian Veillet,
Alain Doressoundiram |
2000 | |||
Varuna | 757 | 40,494 | 45,313 | R. McMillan | 2000 | ![]() |
Quaoar | 1110 | 41,695 | 45,116 | Chad Trujillo, Michael Brown | 2002 | ![]() |
Weywot | ≈ 170 | Michael Brown, Terry-Ann Suer | 2006 | |||
Logos | 77±18 | 39,675 | 50,50 | Trujillo, J. Chen,
D. C. Jewitt, Jane X. Luu |
1997 | ![]() |
Zoe | 66 | Hubble espazio teleskopioa | 2001 | |||
Varda | 705+81 −75 | 39.622 | 52.284 | J. A. Larsen | 2003 | |
Chaos | 612 | 40,929 | 50,269 | Deep Ecliptic Survey | 1998 | |
2002 TX300 | 320 | 38.1057 | 48.954 | NEAT | 2002 | ![]() |
2002 AW197 | 768 | 41,066 | 53,503 | Brown | 2002 | ![]() |
2002 UX25 | 650 | 36,815 | 48,923 | Spacewatch | 2002 | ![]() |
Disko sakabanatua Eguzki sistemako zonalde bat da, 30UA ingurutik ehundaka UAra zabaltzen dena. Jarrain gune honetako objekturik garrantzitsuenak:
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
2004 XR190 | 425–850 | 51,394 | 64,032 | Lynne Jones, Brett Gladman,
John J. Kavelaars, Jean-Marc Petit, Joel Parker eta Phil Nicholson. |
2004 | |
Gonggong | 1230 ± 50 | 33,62 | 100,79 | M. E. Brown, Schwamb, David Lincoln Rabinowitz |
2007 | ![]() |
Xiangliu | < 100 | Gábor Marton, Csaba Kiss, Thomas Müller | 2010 | |||
1996 TL66 | 339±20 | 35,010 | 132,87 | David C. Jewitt, Jane X. Luu,
J. Chen eta C. A. Trujillo |
1996 | |
Eris | 2326 | 35 | 97 | Michael E. Brown, C. A. Trujillo eta | 2005 | ![]() |
Disnomia | 350 | Michael E. Brown, M. A. Van Dam,
A. H. Bouchez eta D. Le Mignant. |
2005 |
Objektu haueri batzuetan disko sakabanatuko kanpoaldeko objektuak ere deitzen zaie. Jarraian aurki ditzakezuen objektuek, seguruenik ez dute inolako orbita aldaketarik jasan Neptunoren eraginez, planeta honengandik hurrunegi daudelako. Objektu hauek adierazteko sednoide izena ere erabiltzen da, gutxi gorabehera beraien perihelioa 50 eta 75 UA inguruan dute.
Izena | Diametroa
(km) |
Perihelioa
(UA) |
Ardatzerdi handia
(UA) |
Afelioa
(UA) |
Periastroaren
(°) |
Aurkitzailea(k) | Data |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 XR190[18][19] | 335–850 | 51,49 ± 0,10 | 57,74 ± 0,02 | 64,00 ± 0,02 | 283.91 | Lynne Jones | 2004 |
2004 VN112[20][21] | 130–300 | 47,332±0,004 | 328,8±1,6 | 610±3 | 327,22±0,07 | Cerro Tololoko Behatokia[22] | 2004 |
2005 TB190 | ≈ 500 | 46,2 | 76,4 | 106,5 | 171.47 | Becker, A. C. | 2005 |
2000 CR105[18] | ≈ 250 | 44,0 | 224 | 403 | 316,5 | Lowell Behatokia | 2000 |
1995 TL8 | ≈ 350 | 40,0 | 52,5 | 64,5 | 83.589 | A. Gleason | 1995 |
2010 GB174 | 242[23] | 48,5 | 361 | 673 | 347,3 | KFHB | 2010 |
Hillsen hodeia, barnealdeko oorten hodeia eta barne hodeia[24] ere deitua,[25] Oorten hodeiaren barnealdean kokaturik egon daitekeen gorputz esferiko erraldoi bat da, bere barne mugak 2 UAtik 3×104 UAra kokaturik egon daitezke eta kanpo mugak 100 UAtik 3000 UAra. Jarraian, zonalde honetako objektu nagusienak.
Izena | Diametroa (km) | Perihelioa (UA) | Afelioa (UA) | Aurkitzailea(k) | Data | Irudia |
---|---|---|---|---|---|---|
Sedna | 995±80 | 76,0917 | ≈ 936 | Brown, Trujillo, Rabinowitz | 2003 | ![]() |
2012 VP113 | ~500 | 80,5 ± 0,6 | 446 ± 13 | Scott Sheppard, Trujillo | 2012 |
Oorten hodeia gaur egun arte ezin izan da zuzenean begiztatu, uste denez, leku honen muga Eguzkitik argi urte batera egon daiteke, hau da, Eguzkitik hurbilen dagoen Proxima Centauri izarrerako bidean jarriko bagina, laino honen mugetara iristerakoan, bidearen laudena egina izango genuke. Jarraian gune honetan aurkitu diren objektu batzuk, esan beharra dago gune honetan, ustez, kometak eratzen direla.
Nemesis izar hipotetikoa Neptunoz haraindiko objektu gisa onartuko zen, hala ere, oraindik ez da frogatu bere existentzia.
Akats larria izango litzake plutino eta plutoide hitzak nahastea. Bi terminoak ere Neptunoz haraindiko objektuak sailkatzeko erabiltzen dira, badaude objektu batzuk plutinoak eta plutoideak direnak batera, baina hala ere, bi terminoek esanahi ezberdina dute:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.