Urbain Le Verrier

From Wikipedia, the free encyclopedia

Urbain Le Verrier
Remove ads

Urbain Jean Joseph Le Verrier (Saint-Lô, 1811ko martxoaren 11 Paris, 1877ko irailaren 23a) frantziar astronomoa izan zen. Hidrogeno fosfuroari buruzko lanak egin zituen Gay-Lussacen laborategian, eta geroago, astronomia-ikerketak egiten hasi zen. Merkurioren mugimendua aztertu zuen, eta 1845ean Uranoren orbitari buruzko ikerketak hasi zituen. Uranoren orbitaren desbideratzeak ordu arte ezagutzen ziren argizagien eraginez soilik ezin zitezkeela gertatu frogatu zuen, eta beste argizagi bat bazela esan zuen. Verrierren lanen ondoren Berlingo behatokian egindako ikerketa batzuetan, hark esan bezala eta esan zuen inguruan, beste argizagi bat bazela frogatu ahal izan zen. Hasieran Le Verrier izena jarri zioten eta, geroago, Neptuno deitu zuten.

Thumb
50 liberako biletea, 1946-1951
Datu azkarrak Frantziako Nazio Biltzarreko kidea, Kontseilu Orokorreko kide ...
Remove ads
Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbain Le Verrier Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads