maite den zerbaitek, harengandik urrun egotean, eragiten duen sentimendua From Wikipedia, the free encyclopedia
Oroimina edo nostalgia sentimendu mota bat da; maite den zerbaitek, harengandik urrun egotean, eragiten duena.[1] Gehienetan iraganeko garai ederrak gogoratzean sortzen da.
Euskal jatorriko hitza oroimena eta mina hitzen elkarketaz sortutako hitz elkartu bat da, mailegua grezieratik datorren bitartean (νόστος (nóstos), etxerako itzulera, eta ἄλγος (álgos), mina, hitzen elkarketa da), zeina XVII. mendean medikuntza ikasle batek berreskuratu zuen, suitzar mertzenarioek jaioterritik urrun egoteagatik pairatzen zuten larritasuna hitzez adierazteko.[2] Sentimendu honi izena jartzeak eta gainera, medikuntzak jarri izanak, Aro Moderno goiztiarrean harrabotsa izan zuen Erromantizismoan.[3]
Oroimina denboraren joanarekin, atzera itzul ezin izatearekin eta atzean utzitako pertsona, aukera eta ekintzekin lotuta egon ohi da, horiek denek sortzen duten goibeltasun sentimendu bat dela esan daiteke, tristura mota bat, hortaz. Sarritan agertu ohi da "haurtzaro liluragarria" edo "garai zahar ederrak" eduki zituzten pertsonengan.[4]
Zientziak gai honi buruzko hainbat ikerketa egin ditu, gehienak pertsona bakoitzaren bizitzan oinarrituta eta oroimina era desberdinetan artifizialki eraginda.[5] Usaimena eta ukimena oroiminaren eragile indartsuak dira, zentzumen hauek jasotako estimulua amigdalatik igarotzen delako lehenik, hau da, sentiberatasuna eragiten duen garuneko gunetik. Oroimina ez du edozein ekintzak eragiten; ekintza horrek gehienetan iraganeko garai eder bateko gertakizun garrantzitsu batekin lotuta egon behar du, adibidez, iraganean pertsona egondako toki batekin. Musikak eta eguraldiak ere oroimin sakona eragin dezakete.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.