From Wikipedia, the free encyclopedia
Amigdala gorputza lobulu tenporalean sakonean dauden neuronen nukleoak dira. Sistema linbikoaren parte da eta erreakzio emozionalen prozesamendu eta gordelekuan ezinbestekoa. Hipokanpoaren aurrean kokatzen da.
Amigdala gorputz | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | burmuina |
Identifikadoreak | |
Latinez | corpus amygdaloideum |
MeSH | eta A08.186.211.200.885.287.249.152 A08.186.211.180.090 eta A08.186.211.200.885.287.249.152 |
TA | A14.1.09.402 |
FMA | 61841 |
Terminologia anatomikoa |
Amigdala eratzen duten atalak, aldi berean, nukleo ezberdinez osatuta daude, hauek amigdala konplexua eratuko dute. Nukleo hauek funtzio eta ezaugarri ezberdinak izango dituzte eta taldekatu egiten dira:
Eskuineko eta ezkerreko amigdalen artean ezberdintasun funtzionalak daude. Hemisferio bakoitzak funtzio espezifikoa izango du, emozioak nola heltzen diren eta prozesatzeko moduaren arabera. Halaber, nahiz eta esker eta eskuineko amigdalak oroimen sistema independeak izan (bakoitzak memoria propioa izango du) batera egiten dute lan emozioak gordetzeko, kodetzeko eta interpretatzeko.
Eskuineko hemisferioa emozio negatiboekin erlazionatu egiten da. Beldurraren espresioan eta beldurraren ondoriozko estimuluen prozesamenduan parte hartzen du. Halaber, eskuineko hemisferioa memoriarekin erlazionatuta egongo da, parte hartzen du denbora, lekua eta emozioen arteko asoziazioan.
Amigdala zerebralak hainbat konexio izango ditu bere funtzioa egoki betetzeko. Hasteko, hipotalamora proiektatzen ditu zuntzak, nerbio sistema autonomoaren aktibazioa eragingo duena. Gainera, loturak izango ditu nukleo erretikularrekin zaintza, paralizazioa eta ihes erreflexuak sustatuko/ handituko dituztenak. Trigemino nerbioaren (V. bikote kraneala) eta nerbio fazialaren (VII. bikote kranealaren) nukleoekin konektatuta egongo da beldur espresioa eragiteko. Azkenik, gune tegmental bentralarekin, locus coeruleus eta gune tegmental laterodortsalarekin loturak izango ditu neurotrasmisoren aktibazioa eman dadin: dopamina, glukokortikoideak, adrenalina eta noraldrenalina (estres erantzunarekin erlazionatutako neurotrasmisoreaak hain zuzen).
Aipatutako amigdalaren zatiak konexio bereziak izango dituzte:
Hormona sexualen erantzunean inplikaturik daudelaren ebidentziak ikusi egin dira hainbat espezieetan. Amigdalak estrogeno eta androgenoen hartzaileak ditu eta hormona sexualen mailen gorabeherei erantzuten die bere morfologia aldatuz (hormona gai dira amigdalaren ezaugarri asko aldatzen, neuroen kopurua eta NTen espresioa barne.
Amigdalaren tamaina handiagoa da gizon helduetan (bai gizaki zein beste marraskarietan).
Gainera, sexu bietan ematen diren amigdalaren desberdintasunak, amigdalaren ezberdintasun hemisferikoekin erlazionatzen dira (azken emaitzen arabera). Cahill eta beste batzuen aburuz, eskuina-gizon / ezkerra-emakume teoria iradokitzen dute amigdalen aktibitatearen inguruan. Horrela, eskuineko amigdalaren konexioak → kanpoko estimuluen segimentua errazten dute. Ezkerreko amigdalaren konexioak barneko estimuluen segimentua errazten dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.