zelulan, funtzio konkretu bat betetzen duen zitoplasmako gorputz txikietako bakoitza From Wikipedia, the free encyclopedia
Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.
Organulu izena latinezko organula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.
Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:
Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.
Organulua | Funtzioa | Egitura | Organismoak | Oharrak | Irudia |
---|---|---|---|---|---|
Bakuoloa | metaketa, garraioa eta homeostasia | mintzezko zakuak | landare eta onddoek | ||
Erretikulu endoplasmatikoa | proteinen eta zenbait lipidoren sintesia eta paketatzea | erribosomekin elkartu daiteke (EEP) | eukarioto guztiek | ||
Golgi aparatua | proteinen garraioa eta heltzea, lisosomen eraketa | diktiosomak (zakuak eta xixkuak) | eukarioto gehienek | ||
Kloroplastoa | fotosintesia | mintz bikoitza du | landareak protistak (algak) | DNA eta erribosomak ditu | |
Mitokondrioa | energia ekoizpena | mintz bikoitza du | eukarioto gehienek | DNA eta erribosomak ditu | |
zelula horma | Presio osmotikoari aurre egin | mintza inguratzen duen zelulosazko horma | landare, onddo eta protistoek | ||
zelula mintza | Zelula mugatu eta zitoplasma eta kanpoaldearen arteko elkartrukea | bigeruza lipidikoa eta proteinak | izaki guztiek | ||
zelula nukleoa | DNA eta RNAren mantenua eta expresio genetikoa | mintz bikoitzaz inguratua | eukarioto guztiek | genoma du bere baitan |
Organulua | Funtzioa | Egitura | Organismoak | Irudia |
---|---|---|---|---|
Ohikoak | ||||
Besikula edo xixkua | Sustantzien garraioa | Mintzezko egitura | eukarioto guztiek | |
Erribosoma | Proteinen sintesia | RNA eta proteinak Bi azpiunitate | izaki guztiek | |
Lisosoma | Digestio zelularra | mintzezko egitura | animaliek | |
Nukleoloa | erribosomen sintesi hasiera | proteinak eta material genetikoa | eukarioto gehienek | |
Peroxisoma | Digestio zelularra | mintzezko egitura | eukariotoek | |
Zentrioloa | zitoeskeletoaren ainguralekua | bi zentriolok zentrosoma eratzen dute. Mikrotubuluz eginak daude. | animaliek | |
Zilioa eta flageloa | Zilioa: zelulaz kanpoko matrizea mugitzea Flageloak: desplazamendua | Mikrotubuluz eginak daude | animaliek, protistoek eta landare batzuk | |
Espezifikoak | ||||
Akrosoma | espermatozoideak obuluaren horma zulatzea | mintzezko egitura | animali gehienek | |
Begi orbana eta ozeloidea | argia detektatzea fototaxia burutzeko | fotorrezeptoreak | alga berde zelulabakarrek | |
Exosoma | azido nukleikoen digestioa | proteinazko konplexua | eukariotoek eta arkeobaterioek | |
Glikosoma | entzima glikolitikoak gordetzea | mintzezko egitura | protozooek | |
Glioxisoma | gantz azidoak karbohidrato bihurtzea | mintzezko egitura | landaretako haziek | |
Hidrogenosoma | energia eta hidrogeno ekoizpena | mintzezko egitura | eukarioto zelulabakar batzuek | |
Inflamasoma | hantura erantzuna | proteinazko konplexua | eukariotoek | |
Knidoblastoa | ziztatzea | espiral itxurako harizpia | Knidarioek | |
Melanosoma | pigmentuen pilaketa | mintzezko egitura | animaliek | |
Miozuntza | muskulu uzkurdura | mikrofiruak | animaliek | |
Mitosoma | oraindik ikertzeko | mintz bikoitza | mitokondriorik ez duten zelulabakarrak | |
Parentosoma | oraindik ikertzeko | oraindik ikertzeko | onddoek | |
Proteasoma | proteinen digestioa | proteinazko egitura handiak | eukarioto guztiek | |
Stress aleak | RNA biltegia | mRNA konplexuak | eukarioto gehienek | |
TIGER domeinua | mRNA kodetzeko proetinak | eukarioto gehienek |
Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.
Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioek tilakoideak dituzte.
Beste osagai batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.