Omar Khayam

From Wikipedia, the free encyclopedia

Omar Khayam

Omar Khayam[1] (persieraz: عمر خیام, /ˈoːmɒːɾ xæjˈjɒːm/; Nixapur, 1048ko maiatzaren 18a[2]ib., 1131ko abenduaren 4a), persiar matematikari, filosofo, astronomo, mediku eta poeta izan zen. Mekanika, geografia eta musikari buruzko tratatuak idatzi zituen[3]. Mendebaldean, batez ere, Rubaiyat (bere poemen bilduma) idazteagatik da ezaguna.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Omar Khayam
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakغیاث الدین ابو الفتح عمر بن ابراهیم خیام نیشاپوری
JaiotzaNixapur eta Hira (en) , 1048ko maiatzaren 18a
HerrialdeaSeljuktar Inperioa
HeriotzaNixapur, 1131ko abenduaren 4a (83 urte)
Hobiratze lekuaOmar Khayyam Mausoleum (en)
Hezkuntza
Tesi zuzendariaBahmanyār (en)
Hizkuntzakpersiera
tajikera
arabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, poeta, kanta-idazlea, filosofoa, musikaria, astrologoa, idazlea eta fisikaria
Lan nabarmenak
InfluentziakAvizena eta Al-Biruni
MugimenduaPersiar literatura
Iranian philosophy (en)
Islamiar Urrezko Aroa
Izengoitia(k)خیام
Genero artistikoaRuba'i (en)
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
ateismoa

Itxi

Bizitza

Gaztea zela, Samarkandara joan zen ikastera, eta handik Bukharara; bertan Erdi Aroko matematikari eta astronomo nagusienetariko bat bilakatu zen. Garrantzi handiko aljebrako saiakera bat idatzi zuen, garaiko hoberena; hiperbole eta zirkuluen arteko ebaketa erabiliz, ekuazio kubikoak ebazten zituen[4].

Malik Shah sultanak Persiako egutegia aldatzeko behar ziren astronomia ikerketak egin zitzan deitu zuen. Isfahan hirian astronomia behategi bat eraiki zuen, beste zenbait astronomorekin batera. Nixapurera itzulirik, legeak, filosofia, historia, matematika, medikuntza eta astronomia irakasten jardun zuen. Iturri askoren arabera, Avizenaren filosofia irakatsi zuen jaioterrian. Prosazko lanetatik, ordea, oso gutxi iritsi dira gaur arte.

XIX. mendean Francis Scott Fitzgeraldek Rubaiyat poemak itzuli zituenean (itzulpen egokitua) ezagutu zen Europan haren poesia, bizi zelarik ere, ez baitzegoen oso zabaldua, agintarien beldurrez.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.