Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Noain-Elortzibar[4] ([no.ain eloɾts̻iβaɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Soziologiaren ikuspegitik Iruñerrikoa den arren, Zangozako merindadean eta Agoizko epai-barrutian barruan dago sartuta. 48,2 kilometro karratu ditu, eta 7.837 biztanle.
Noain-Elortzibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Noaingo etxe eta industrien ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Noáin (Valle de Elorz)/ Noain (Elortzibar) | ||
Alkatea | José Ignacio Erro (Queremos Noáin) | ||
Posta kodea | 31110 | ||
INE kodea | 31088 | ||
Herritarra | noaindar, elortzibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′17″N 1°38′00″W | ||
Azalera | 48,24 km² | ||
Garaiera | 450 metro | ||
Distantzia | 5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 8.429 (2023: 62) | ||
Dentsitatea | 158,15 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,56 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 85,53 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 84,53 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,97 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,64 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 7,50 (2018: %3,67) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.noain.es/ |
Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.
Noain Iruñerriaren hegoaldean kokaturik dago, Nafarroa Garaiaren erdigunean eta Iruñetik bost kilometrora. Elortzibarren Iruñerriko eta Nafarroa Garaiko bi autobide garrantzitsuenetako bik egiten dute bat, AP-15 autobidea Tuterarako norabidean, eta A-21 autobidea Jakarako norabidean.
Noainek Aranguren ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Iruña, Beriain eta Galar Zendearekin mendebaldean, Tebas-Muru Artederreta eta Untzuerekin hegoaldean, eta Elo eta Untziti udalerriekin ekialdean; Ibargoiti, geografikoki Elo barne, izenak adierazi bezala Elortz ibaiaren goiko aldea da.
Noainek trantsiziozko klima duenez, klima atlantikoko eta mediterraneoko espezieak ditu. Urteko prezipitazioak 700 mm inguru izaten dira, gehienak euri moduan, baina neguan elur moduan ere bai. Neguko batez besteko tenperatura 5 °C da, eta udako batez bestekoa 20 °C.
Noainen bi estazio meteorologiko daude, bata Iruñeko aireportuan, eta bestea herrigunean, itsasoaren mailatik 456 metrora. Estazioa Nafarroako Foru Aldundiak jarri zuen 1975. urtean.[5]
Iruñea-Noain aireportuaren behatokiak 1975 eta 2000 artean, urtean batez beste 12,5 °C eta 721 mm prezipitazio izan zituen. Gainera, urtero, batez beste 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen.[6]
Iruñea-Noain aireportuko datu historikoak (1971-2000)[7] | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1975-2000 | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtean |
Batez besteko tenperatura (°C) | 5,0 | 6,5 | 8,6 | 10,2 | 14,0 | 17,5 | 20,7 | 20,9 | 18,0 | 13,6 | 8,6 | 6,0 | 12,5 |
Batez besteko tenperatura handiena (°C) | 8,9 | 11,1 | 14,0 | 15,5 | 19,8 | 23,9 | 27,6 | 27,8 | 24,4 | 18,7 | 12,8 | 9,7 | 17,8 |
Batez besteko tenperatura txikiena (°C) | 1,2 | 1,9 | 3,3 | 4,9 | 8,2 | 11,2 | 13,7 | 14,0 | 11,7 | 8,4 | 4,3 | 2,4 | 7,1 |
Prezipitazioa (mm) | 63 | 52 | 52 | 77 | 74 | 47 | 40 | 43 | 43 | 74 | 80 | 75 | 721 |
Kontzeptua | Datua | Data |
---|---|---|
Prezipitazio gehien egun batean (l/m²) | ||
Tenperatura handiena (°C) | ||
Tenperatura txikiena (°C) |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Honako herri hauek osatzen dute udalerria: Elortz, Ezperun, Gerendiain, Imarkoain, Noain (herriburua), Oritz, Otao, Dorre, Iharnotz, Zabalegi, Zulueta eta Andrikain. Antzina, Gorriz-Luzea izeneko herria ere bazegoen, baina hustu egin zen. Tebas ibarretik bereizi zenean 1264an, Gorriz-Luzea Tebasekin sartu zen, Teobaldo II.a erregearen aginduz.
1943an, Muru Artederreta ere Tebasi erantsi zitzaion arrazoi praktikoak zirela eta, bakarturik baitzegoen. Horrela, Tebas-Muru Artederreta udalerria sortu zen Elortzibarraren eta Alaizko mendizerraren artean. Udalerriaren mendebaldean, Erreniega mendia dago, Iruñea hegoaldean.
Noaini buruzko lehen dokumentua 1067. urtekoa da, bertan Iruñeko Juan apezpikua ageri da ibarreko onuradun. 1095eko beste dokumentu batean herria "Elorceibar" moduan ageri da. Teobaldo II.a erregeak Lizarrako foruaz baliatu zen Noain Tebastik banatzeko. Ondorengo mendeetan zehar, ibarra osatzen duten kontzejuetan ibarreko diputatu batek agintzen zuen, herrietako erregidoreek urtero aukeratua, Torresko kanposantuko elizan egiten zen biltzarrean. Horrez gain, herri bakoitzak justizia nahi eran kudeatzeko eskumena zeukan.
Historikoki herritar gehienak nekazariak izan dira, eta Alaitz mendizerrako larreez baliatzen ziren. XX. mendean industriaren garapenarekin batera, lantegi handiak altxatu ziren, 300 langiletik gorako bi lantegi eta 200 langiletik gorako beste bat. Horrez gain, 1970eko hamarkadatik aurrera, Noainen kokapen estrategikoa dela eta, Iruñerriko Garraioaren Hiria eta TIR aduana bertan eraiki ziren.
Udalerriaren hegoaldeko muturrean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Alaitz" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako indarra 33,09 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Noain Elortzibarreko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar, eta 1960ko hamarkadara arte beheranzko joera txikia izan zuen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, hazteko joera izan zuen, batez ere Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuelako herrian. Haatik, XXI. mendearen lehen hamarkadan gertatu zen hazkunde handiena: populazioa ia bikoiztu egin zen hamar urteren epean.
Noain Elortzibarko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 539 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,13 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
1971. urtean eraiki zen Noain herriburuko eraikin baten beheko solairuan. Antzinako udaletxea Zabalegi kontzejuan egon zen, baina Noain haztean, biztanleria gehiena bizi zen kontzejura eraman zuten udaletxea. Udala alkateak eta hamaika zinegotzik osatzen dute. 2009ko maiatzaren 26an, urte eta erdiko eraikuntza lanen ondoren, Noaingo udaletxe berria inauguratu zuten. Bi solairuko gortina hormadun eraikina, Noain kontzejuan dago[9].
1999tik 2007ra Noaingo alkatea UPNko Miguel José Elizari izan zen[10]. 2007an bere alderdiak zazpi zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 21 izan ziren, zuriz emandako botoak 49, eta abstentzioa %31,61ekoa. Elortzibar Ezker Taldeak zinegotzi bat lortu zuen, PSNk beste bat, Nafarroa Baik beste bat eta Amigos del Valle de Elorz (AVE) taldeak beste bat.
2011ko udal hauteskundeetan ere UPNk 7 zinegotzi eta, beraz, gehiengo osoa lortu zuen; urte horretan Óscar Arizkuren aukeratu zuten alkate. Bigarren Bildu geratu zen; talde berriak aurreko agintaldian ordezkaritza izan zuen Elortzibar Ezker Taldearen laguntza izan zuen, besteak beste[11].
2015eko udal hauteskundeek aldaketa nabarmena eragin zuten udalerrian. UPNk bi zinegotzi eta gehiengo osoa galdu zituen, eta horrek aldaketa politikoari bidea ireki zion. Noain Maite Dugu herri plataforma bigarren geratu zen hauteskundeetan, hiru zinegotzirekin, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak beste hiru zinegotzi eskuratu zituen. PSNk eta Izquierda-Ezkerrak beren zinegotziak mantendu zituzten, bana. Emaitza horien ondorioz, Maite Dugu Noain plataformako José Ignacio Erro hautatu zuten alkate, bere taldeko zinegotzien, Euskal Herria Bildukoen eta Izquierda-Ezkerrakoaren babesarekin.
Noain Elortzibarko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 5 / 13 |
7 / 13 |
|||
Maite Dugu Noain | 3 / 13 |
||||
Euskal Herria Bildu* | 3 / 13 |
2 / 13 |
|||
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)) | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Izquierda-Ezkerra | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Nafarroa Bai (NaBai) | 1 / 13 |
||||
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN) | 0 / 13 |
1 / 13 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean |
Hauek izan dira Noaingo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1981 a | Independenteak[12] | |
1981 | 1983 | Independenteak[12] | |
1983 | 1987 | PSN[12] | |
1987 | 1988 b | UPN[12] | |
1988 | 1991 | PSN[12] | |
Julian Arranz Mariño | 1991 | 1995 | UPN[12] |
B. Juan Oyarzun Biurrun | 1995 | ? c | Loitegi Herri Taldea[12] |
Julian Arranz Mariño[13][14][15] | ? | 1999 d | UPN |
Miguel Elizari Reta[15] | 1999 | 2003 | UPN[12] |
Miguel Elizari Reta | 2003 | 2007 | UPN[12] |
Miguel Elizari Reta[16] | 2007 | 2011 | UPN[12] |
Oscar Arizcuren Pola[16][17][18] | 2011 | 2013 e | UPN[12] |
Sebastian Marco Zaratiegui[19] | 2013 | 2015 | UPN[12] |
Jose Ignacio Erro Lacunza[12][20] | 2015 | 2017 f | Queremos Noain-Elortzibar |
Alberto Ilundain Avellaneda[12] | 2017 | 2019 | Queremos Noain-Elortzibar |
Sebastian Marco Zaratiegui[19][12] | 2019 | Jardunean | Na+ |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
d 1999ko urrian Julian Arranz Mariño alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
e Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, 2013an UPNko idazkari orokorra izatera pasa zen.
f Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, bere partiduarekin zituen desadostasunengatik.
Noainen Iruñeko aireportua kokatuta dago, 1972tik bidaia zibilentzat irekia. 2007az geroztik aireportuaren handitze lanak hasi zituen AENAk.
Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Noain Elortzibar | |||||
|
|
Gainera, Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Horrez gain, La Veloz Sangüesina edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz eta Zuluetako kontzejuak Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Gainera, Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:
Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
Nafarroako Parlamentuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Noain eremu ez euskalduneko udalerria da; hori dela eta, gaztelania da hizkuntza ofiziala bakarra.[21] 2001eko erroldan, herritarren % 3,82k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Noain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[22] Baina, 2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzea onartu zuen baina udaletxeko gehiengoak ez zuen aukera hau berretsi.[21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.