Nafarroako Foru Diputazioa
Nafarroa Garaiko erakunde exekutiboa 1984 arte From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nafarroako Foru Diputazioa Nafarroa Garaia gobernatzeko 1839an sortutako erakunde exekutiboa izan zen,[1] egoitza nagusia Iruñeko Sarasate pasealekuko Nafarroako Jauregian zuena. 1984an Nafarroako Foru Diputazioa Nafarroako Gobernu bihurtu zen, 1982ko Foru Hobekuntzari buruzko legea garatu zelarik.[2] Alabaina, oraindik ere ohikoa da modu kolokialean eraikinari eta erakundeari "diputazio" erratea; izan ere, Nafarroako Jauregiaren egungo aitzinaldeko frontoiaren azpian "Diputación de Navarra" izena dago idatzita, hizki larritan.
Remove ads
Remove ads
Historia
1576an, Gaztelako Koroaren mende geratu ondoren, Nafarroa Garaiko Gorteek Nafarroako Erresumako Diputazioa sortzea erabaki zuten. Erakunde horrek foruak eta legeak zaintzen zituen, herritasuna eman ziezaiekeen atzerritarrei, justizia arazoak bere gain zituen, mendi, bide eta herrilan eta hezkuntza zituen ardurapeko, eta Espainiako erregearen edozein agindu onartzeko nahiz gaitzesteko ahalmena zuen. Hartutako erabakiak eta asmo guztiak Gorteen aurrean azaldu behar zituen beti.[3]
1813ko urriaren 1ean, Cádizko konstituzioa indarrean jarri zenean, Nafarroako Diputazio Probintziala sortu zen Erresumako Diputazioa ordezteko. Hurrengo urtean, Fernando VII.ak konstituzio erregimena ezeztatu zuen, eta Erresumako Diputazioa berrezarri zen.[4] Hirurteko Liberalean ere, 1820tik 1823ra, Diputazio Probintziala egon zen indarrean Erresumako Diputazioaren ordez.[5]
1836an, Lehen Karlistaldiaren erdian, Nafarroako Erresumako Diputazioa behin betiko desegina izan zen. Bost urte geroago, 1841eko Foruak Eraldatzeko Legearekin desagertu ziren Nafarroako Gorteak, Erresumako Diputazioa eta Epaitegi bereziak eta Nafarroako Diputazioa sortu. Erabaki horren ondoren, arras murriztu ziren Nafarroak zituen eskubideak.[3] Izan ere, diputazioa Espainiako probintziako aldundi gisa sortu zen. 1867an, "foru" izenondoa erantsi zitzaion.[6][7]
Nafarroa Garaiko bost merindadeek izendatutako zazpi lagunek osatzen zuten Nafarroako Diputazioa: populazio txikieneko hiruetariko bakoitzeko bana, eta biztanleria handiena zuten Iruñeko eta Lizarrako bina. Espainiako Gobernuak izendatutako agintari politiko gorena zen Diputazioko buru, eta batzarkide dekanoa zen lehendakariordea.[8]
Erakunde berriak Nafarroako Kontseiluak eta Erresumako Diputazioak erabiltzen zituzten ahalmen berberak zituen, eta gainera, berauekin bateragarriak izanik ere beste probintziako diputazioek zeuzkatenak edo edukiko zituzketenak.[8] Baina ez zen organo burujabea, eta gorteak desagertzean foru araubide osoa ere desagertze bidean jarri zen.[9]
Foruak Eraldatzeko Legeak batzarkideak hautatzeko modua ere zehaztu zuen:[8]
« | 9. Art. Diputazioko Batzarkideen hautaketa arau orokorrek egiaztatuko dute, indarrean dauden edo gainerako probintzietarako ezartzen diren legeen arabera, inolako ordainketa eta soldatarik gabe beren karguetan jarduteagatik. | » |
1898an kontsultarako erakundea sortu zuen: Foru Batzordea hain zuzen ere, 1979an Nafarroako Parlamentuak ordezkatu zuena.
Nafarroako Foru Diputazioak 1839 eta 1984 artean iraun zuen, eta azken urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Hura 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak sortutako erakundea da.
Remove ads
Diputazio buruak
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Gobernadore Zibil eta Gobernuaren ordezkarien zerrenda»
Foru Diputazioaren presidentea Nafarroako Gobernadore Zibila izaten zen. Espainiako Gobernuak aukeratzen zuen eta gutxitan izan zen nafarra.[10] 1979ko urtarrila eta gero, kargu biak banatu egin ziren.[11]
- 1979ko apirila: Jaime Ignacio del Burgo.
- 1980ko iraila: Juan Manuel Arza Muñazuri.
- 1984ko urtarrilaren 14a: Jaime Ignacio del Burgo.
Nafarroako Foru Diputazioa 1984an desegin zen, lehenbiziko Nafarroako Gobernua osatu zenean, 1983ko maiatzaren 8ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren.[12][13]
Remove ads
Diputazioko presidenteordeak
Diputazioko presidentea gobernadore zibila baitzen, barneko kargu nagusia presidenteordearena zen. Hona hemen zerrenda:
Remove ads
Alfontso XIII.a Espainiakoaren erregealdia
1930ean sortutako batzorde kudeatzailea
1930eko urtarrilean Dámaso Berenguer-ek, Miguel Primo de Rivera-k uko egin ondoren Espainiako presidentea, 1923 eta aurreko ahaldunak berreskuratu zituen[14].
Remove ads
Espainiako Bigarren Errepublika
1931n sortutako batzorde kudeatzailea
Bloke errepublikano-sozialistaren presioa zela eta, Gobernuak batzorde kudeatzaile bat aukeratu zuen apirilaren 25ean. 1933ko ekainean Gobernuak aginduta bete gabeko lau postuak aukeratu zuen 1934ko urtarrilera arte[14].
1935ean sortutako Batzorde kudetzailea
1934ko Iraultza eta gero, Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten Diputaziorako[15]:
Remove ads
Frankismoa
Remove ads
Joan Karlos I.a Espainiakoaren erregealdia
1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondorioz, 1979ko urtarrilaren 25an argitaratutako aginduak sortutako Nafarroako Gobernua aukeratu zuten[16].
Orduan Nafarroa Garaia zazpi hauteskunde-barrutitan banatu zuten: merindade bakoitzak bana izanik, Iruñea ez ezik (honek bi zeuzkan). Parlamentariak era proportzional batean aukeratu zituzten: 10 Lizarran, 9 Erriberrin, 18 Iruñeko hirian, 13 Iruñeko merindadearen gainontzeko lurretan, 9 Zangozan eta 11 Tuteran. Barrutietako bost bozkatuenek diputatu bihurtu eta Nafarroako Gobernu edo Diputazioaren presidente aukeratu zuten. Sistema orduko presidenteordea zen Amadeo Marcok Adolfo Suárez Espainiako presidentearekin eta Rodolfo Martín Villa barne ministroarekin adostu zuen[17]. Hona hemen Jaime Ignacio del Burgok zuzendutako gobernu berria:
Remove ads
Ikus gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads