Nafarroako Jauregia
eraikin babestua Iruñean From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako Jauregia XIX. mendeko eraikin neoklasikoa da, Iruñean dagoena, Nafarroa Garaian. 1851tik 1984ra Nafarroako Foru Diputazioaren egoitza izan zen, eta Nafarroako Gobernuarena ordutik hona.[1] San Ignazio etorbidearen hasieran dagoen Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorraren eraikinari atxikia dago.
Nafarroako Jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′57″N 1°38′34″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1852 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-233 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
233 | |
Kokalekua
Nafarroako Jauregia Iruñeko Bigarren Zabalgunean kokatzen da. Egun, sarrera nagusia ekialdean du, Karlos III.a etorbidean. Iparraldean, Gazteluko plaza ixten du eraikinak. Eta mendebaldean, San Ignazio etorbidean, bigarren mailako sarrera du, auto ofizialek barneko patioraino sartzeko erabiltzen dutena. San Ignazio etorbidean bukatzen da Sarasate pasealekua, eta hortxe dago Foruen Monumentua, Nafarroako Jauregiari bizkarra ematen.
Historia
Elizaren aurkako desamortizazioaren ondoren, karmeldar oinutsen komentuko lursailak probestuz eraiki zen. Proiektuaren ardura Jose Nagusia arkitektoari eman zioten eta 1840an hasi zituzten eraikitze lanak.
Eraikina
Jauregi neoklasiko izakera du, bere arkitektura eta itxurak gainontzeko Euskal Herriko eraikin instituzionaletan eragina izan zuen. Harlandu sendoa, elementu eta banaketa kalkulatua, eta Sarasate pasealekura begira dagoen aurrealdeko doriar ordenako frontis klasiko eta zurruna du.
- Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorraren eraikineko lorategiak.
- Hormetan Espainiako Guda Zibileko arrastoak arkupean ikus daitezke, 1937ko azaroaren 12an eroritako bonba talken ondorioa.
XX. mendearen lehen erdialdean, behin antzinako harresiak desagertu ostean, 1929an Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek jauregiaren zabaltze lanak hasi zituzten, horretarako jauregia Karlos III.a etorbidea eta Iruñeko Bigarren Zabalgunerako norantzan handitu zuten, betiere aurreko arkitektur estiloan oinarrituz. Eraikuntzaren aurpegi honetako frontoiaren eskultura eta erliebeak 1932an Fructuoso Ordunak eginirikoak dira. Bertan Nafarroa, nahiz bere ezaugarriak diren giza eta arte jarduerak irudikatzen dira.
Barnekaldean Tronuaren Aretoa nabarmentzen da, bere isabeldar estiloko dotoreziaz handiaz, 1861 eta 1865. urteen arten Maximiano Hijón arkitektoak eraikitze-lanak zuzendu eta bertan parte hartu zuten artista guztiak kontratatu zituelarik. Sarrera gisa eskailera arranditsu bat du.
Argiztatutako iturri bat duen lorategi bat ere badu, honetan Iruñean dauden bi sekuoietako bat topatzen da, iruindarren artean "Diputazioko Pinua" edota "Aldundiko Pinua" bezala ezaguna dena.
1896an Florencio Ansoleagak jauregiaren albo batean Nafarroako Errege Artxibo Orokorra eraiki zuen, 2003an Nafarroako errege-erreginen jauregiak betekizun horretan ordezkatu zuen arte.
Ikus gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.