Karlos III.a etorbidea (Iruñea)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Karlos III.a etorbidea (Iruñea)

Karlos III.a etorbidea edota Karlos III.a hiribidea, ofizialki Karlos III.a Noblearen etorbidea, Nafarroako (Euskal Herria) hiriburua den Iruñea erdiguneko hiribide edo etorbide garrantzitsu bat da. Izena Karlos III.a Nafarroakoaren omenez darama.

Datu azkarrak Kokapena, Udalerria ...

Karlos III.a hiribidea
Thumb
Thumb
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Thumb
Itxi

Etorbidea

Etorbide edo hiribide hau oso luzea eta zabala da, Iruñeko Bigarren Zabalgunearen bi ardatz nagusietako bat delarik (bestea Nafarroa Behereko etorbidea da), Gazteluko plazan hasi eta Askatasunaren plazan amaitzen da, bere erdialdean Merindadeen plaza biribildu eta iturriduna dagoelarik. Karlos III.a hiribideak merkatal izakera du, bere bi alboetan denda ugari daudelarik, horretaz gain kultura, banka eta nafar erakundeen eraikin ofizialak ere baditu, adibidez: Nafarroako jauregia, Gaiarre antzokia, Nafarroako Kutxaren egoitza, Eroritakoen monumentua etab.

Eraikin eta eskultura interesgarriak

Karlos III.a hiribidean honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude:


Azpiegiturak eta garraioa

Karlos III.a etorbidean Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek zerbitzua eskaintzen dute:

Informazio gehiago Línea, Ibilbidea ...
Itxi

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.