Florencio Ansoleaga

From Wikipedia, the free encyclopedia

Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruñea, 1846ko urriaren 27a - ib., 1916ko abenduaren 21a) nafar arkitekto eta arkeologo bat izan zen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi

San Fernando Arte Ederretako akademiako kidea, Nafarroako monumentuen batzordeko lehendakariordea, Bartzelonako Elkarte Artistiko-arkeologikoko kidea eta Frantziako Arkeologi elkarteko kidea izan zen. Telesforo Aranzadirekin elkarlanean Exploración de cinco dólmenes de Aralar liburua idatzi zuen (1915); baita Nafarroako arte eta arkeologiari buruzko beste zenbait obra ere. Iruñeko udal-arkitektoa izan zen. Alde Zaharreko zenbait etxeren proiektuez arduratu zen. Nafarroako Euskara Elkargoaren sortzaileetariko bat izan zen (1878).[2]

Kaleak

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.