From Wikipedia, the free encyclopedia
Nawal El Moutawakel (amazigeraz ⵏⴰⵡⴰⵍ ⵍⵎⵓⵜⴰⵡⴰⵇⵇⵉⵍ , arabieraz: نوال المتوكل) (Casablanca, 1962ko apirilaren 15a - ) marokoar atleta ohia eta politikaria da. 1984ko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 400 metro hesien proban, islamiar herrialde bateko lehen emakumezko txapelduna bihurtuz[1]. 1980. hamarkadan hainbat urrezko domina eskuratu zituen Afrika, Arabia eta Mediterraneoko txapelketatan. 2007an Marokoko Gobernuko Gazteria eta Kirol ministroa izendatu zuten[2].
Nawal El Moutawakel | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2016ko urriaren 14a - 2021eko uztailaren 15a Barrutia: Women national constituency (en) Hautetsia: 2016 legislative election in Women national constituency (en)
2007ko urriaren 15a - 2009ko uztailaren 29a - Moncef Belkhayat (en) →
1998 - | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Casablanca, 1962ko apirilaren 15a (62 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Maroko | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Iowa State University (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | arabiera frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 162 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | National Rally of Independents (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nawal El Moutawakel Casablancan jaio zen. Mediterraneoko Jokoetan eta Afrikako txapelketan urrezko dominak eskuratua zen 400 metro hesietan baina sorpresa handia izan zen 1984an txapeldun olinpikoa izatea. Marokoko lehenengo atleta izan zen urrezko domina eskuratzen eta afrikar eta musulman emakumezko atletentzako erreferentziazko atleta bihurtu zen[1]. Iowako Unibertsitatean ari zen ikasketak egiten garai hartan[3]. 1987 artean hainbat domina eskuratu zituen Afrikako, Mediterraneoko eta Arabiako txapelketatan.
1993an Casablancan emakumezkoentzako lasterketa antolatu zuen eta gaur egun herrialde musulman batean antolatzen den emakumezkoentzako lasterketa handiena da, 26.000 parte hartzaile ere izaten baititu[4].
1998an Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide bihurtu zen[3] eta 2012 eta 2016an Jokoen egoitza izendatzeko ebaluazio batzordeko presidentea izan zen.
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1984 | Los Angeles ( AEB) | 400m hesiak | |
Mediterraneoko Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1983 | Casablanca ( Maroko) | 400m hesiak | |
1983 | Casablanca ( Maroko) | 4 x 100 m | |
1987 | Latakia ( Siria) | 400m hesiak | |
Afrikako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1982 | Kairo ( Egipto) | 100m hesiak | |
1982 | Kairo ( Egipto) | 400m hesiak | |
1982 | Kairo ( Egipto) | 100m | |
1982 | Kairo ( Egipto) | 4 x 400 m | |
1984 | Rabat ( Maroko) | 200 m | |
1984 | Rabat ( Maroko) | 400m hesiak | |
1984 | Rabat ( Maroko) | 4 x 400 m | |
1985 | Kairo ( Egipto) | 400m hesiak | |
Arabiako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1981 | Tunis ( Tunisia) | 100 m | |
1981 | Tunis ( Tunisia) | 200 m | |
1987 | Aljer ( Aljeria) | 200 m | |
1987 | Aljer ( Aljeria) | 400 m | |
1987 | Aljer ( Aljeria) | 400m hesiak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.