From Wikipedia, the free encyclopedia
Kemal Atatürk[1], jaiotza izenaz Mustafa (Tesalonika, gaurko Grezia, 1881 – Istanbul, 1938ko azaroaren 10), turkiar militar, politikaria eta, 1923-1938 bitartean, Turkiako lehen presidentea izan zen. Turkia modernoaren aitatzat eta hainbat erreformaren bultzatzailetzat hartzen dute.
Kemal Atatürk | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1923ko urriaren 29a - 1938ko azaroaren 10a - İsmet İnönü →
1920ko maiatzaren 3a - 1921eko urtarrilaren 24a ← baliorik ez - Fevzi Çakmak (mul) →
1920ko maiatzaren 3a - 1921eko urtarrilaren 24a
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ali Rıza oğlu Mustafa | ||||||||
Jaiotza | Tesalonika, 1881 | ||||||||
Herrialdea | Otomandar Inperioa (1881 - 1922ko azaroa) Turkia (1922ko azaroa - 1938ko azaroaren 10a) | ||||||||
Bizilekua | Tesalonika Şahinbey (en) | ||||||||
Talde etnikoa | Turkiarra | ||||||||
Lehen hizkuntza | turkiera | ||||||||
Heriotza | Dolmabahçe jauregia, 1938ko azaroaren 10a (56/57 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Anıtkabir Ethnography Museum of Ankara (en) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: zirrosia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Ali Rıza Efendi | ||||||||
Ama | Zübeyde Hanım | ||||||||
Ezkontidea(k) | Latife Uşaki (1923ko urtarrilaren 29a - 1925eko abuztuaren 5a) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Ottoman Military College (en) 1905eko urtarrilaren 11) Monastir Military High School (en) (1896 - 1938) Turkish Military Academy (en) (1899ko martxoaren 13a - 1902) | ||||||||
Hizkuntzak | turkiera Otomandar turkiera frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra, estatu-politikaria, idazlea, iraultzailea eta army officer (en) | ||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||
Altuera | 174 zentimetro | ||||||||
Lantokia(k) | Ankara | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Homeland and Freedom (en) Committee of Union and Progress (en) | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Turkish Land Forces (en) | ||||||||
Gradua | mareşal (en) | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | 31 March Incident (en) Italia-Turkia Gerra Balkanetako Gerra Gallipoliko gudua Caucasus campaign (en) Sinai and Palestine campaign (en) Turkiako Independentzia Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Herriaren Alderdi Errepublikanoa | ||||||||
Istanbulgo gerra akademian egin zituen ikasketak. 1904an atxilotu zuten, ofizial antiabsolutisten eta antiklerikalen ezkutuko elkarte bateko kide izateagatik. Balkanetako Gerran parte hartu zuen eta gero, Lehen Mundu Gerran: Otomandar Inperioko gudarostearen buru izan zen Armenian eta Sirian. Dardaneloetako defentsan nabarmendu zen, Gallipoliko guduan.
Turkia galtzaile atera ondoren, ez zuen Sevresko ituna onartu. Mehmed VI.a sultanak ingelesen alde zeraman politikari aurre egin zion. Ankarako Batzar Nagusiak lehendakari izendatuta, eta gudarostea bere alde zuela, 1922an sultana kargua uztera behartu zuen eta errepublika indarrean jarri.
Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1923ko urriaren 29an.
Atatürk behin bakarrik ezkondu zen, Latife Uşaklıgil emakume eleaniztunarekin. Europan hezia zen, eta haren familia Izmirko ontzien jabeetakoa zen.[2]
Lehen dama gisa, emakumeak emantzipatzeko mugimenduaren parte izan zen nolabait, sufragioaren alde azalduz (senarrak dekretatu zuen). Latifek bere aurpegia erakutsi zion munduari.[3] Ez zuen hiyabik erabili publikoki, baina burua basörtüsü zapiaz estali ohi zuen, eta emakume turkiarrei gauza bera egiteko gomendatu zien.
Ez zuen ezkontzako seme-alaba biologikorik izan, baina zortzi haur seme-alabatzat hartu zituen: Zehra Aylin, Sabiha (Gökçen), Rukiye (Erkin), Afet (Inan), Nebile (Bayyurt), Afife, Fikriye, Üüançay (Doanepe) eta Mustafafe. Gainera, bi haur hazi zituen bere babespean: Abdurrahim Tuncak eta Ihsan.[4]
Turkiako tradizioan, izenek balio gehigarri ohorezkoak edo oroigarriak dituzte, identifikatzeko funtzio ohikoaz gain. Turkierazko izen bat beste hizkuntza batzuetara itzul daiteke, baina izenen forma aldatu egiten da hizkuntza batetik bestera. Atatürk-ek Mustafa jaso zuen izen gisa jaiotzean. Mustafa, Muhammad profeta islamiarraren epitetoa, izen arrunta zen une hartan. Mustafa gazteak Salonikako Eskola Militarrean ikasi zuenean, Üsküplü Mustafa Sabri Bey matematika-maisuak "Kemal" ("Perfekzioa") goitizen edo izena eman zion, ikaslearen bikaintasun akademikoagatik.[5]
Otomandar inperioa jausita, eta erregimen berriko buruzagi nagusietako bat bilakatu zelarik, 1921eko irailaren 19an, Turkiako Batzar Nazional Handiak Gazi titulua eman zion, borroka edo zauritutako beteranoa adierazten duena, indar ez-islamikoak garaitzeko erlijio kutsuarekin, eta Mariskal maila eman zion halaber Independentzia Gerran izandako lorpenengatik. Aurrerantzean, "Gazi Mustafa Kemal" izenaz zuzendu zitzaizkion ingurukoak. [6]
1934ko ekainaren 21ean, Asanblea Nazionalak deitura hereditario finkoak erregistratu eta erabiltzeko beharra dekretatu zuen, Deituren Legea proposatu eta indarrean jarri. 1934ko azaroaren 24an, Asanbleak lege berezi bat ezarri zuen Mustafa Kemali "Atatürk" deitura emateko, hots, "Turkiarren Aita"[7] [8] eta "Atatürk" deitura bakar gisa ere ezarri zen, beste inori ez zegokiona. [note 1]
1923an presidente izendatu zutenetik, Turkiako estatuaren erreforma soziopolitikoa abiarazi zuen: lurraldeko mugak zehaztu zituen eta Irak aske utzi zuen; kurduak eta armeniarrak gogor zapaldu zituen; estatuaren erlijio neutraltasuna aldarrikatu zuen, Korana irakasten zuten eskolak eta erlijio epaitegiak itxi zituen; sartaldeko zuzenbide zibila, egutegi gregoriotarra, pisu eta neurri sistema hamartarra eta latin alfabetoa erabilarazi zituen; azkenik, Europako motako jantziez janztera behartu zituen biztanleak.
Lehendakari zela, diktadore baten ahalmenak bereganatu zituen; 1926an heriotza zigorra ezarri zien oposizioko buruzagiei eta Cumhuriyet Halk Partisi (euskaraz: «Herriaren Alderdi Errepublikarra») alderdi politiko bakarreko erregimena finkatu. Haren agintaldian, industriak eta bide azpiegiturek aurreramendu handia izan zuten.
Fez kapela tradizionala jantzi desegokitzat jo eta gizonen ohituretatik desagerrarazteari ekin zion. Emakumeen jantziei zegokienez, halaber, beloa kentzen ahalegindu zen. Emakumeen eskubideen aldeko beste hainbat erreforma abiatu zituen: besteak beste, botoa ematekoa.
Islamaren inguruan, errepublika laikoa izateko bidean ipini zuen, baina meskitak kontrolpean mantendu eta dervishen kofradiak desegin. Alkoholaren debekua malgutu zuen.
Deiturak erabiltzera behartu zituen herritarrak (ordu arte, turkiarrek izena eta lanbidea zein izengoitia soilik erabiltzen zituzten). Horrela sortu zen harena: Atatürk (ata = "aita", türk = "turkiar"; Kemal, hau da, "perfektua", goitizena da).
Hizkuntzaren alorrean, lan handia egin zuen. Tartean, turkiera idazteko, latin alfabetoak arabiar idazkera ordezkatu zuen 1928an. Era berean, turkieran persieratik eta arabieratik jatorrizko ziren hitzak turkiar jatorrizko hitzekin ordezkatu zituen. Beste hizkuntza guztiak (kurduera, adibidez) guztiz baztertuta geratu ziren.
Horrez gain, trenbidearen sarea garatzea bultzatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.