From Wikipedia, the free encyclopedia
Sabiha Gökçen (Bursa, 1913ko martxoaren 22a – Ankara, 2001eko martxoaren 22a) militar eta hegazkinlaria izan zen. Ezaguna da munduko lehenengo emakume borroka-hegazkinlaria izateagatik, baita Turkiako lehen emakume abiatzailea ere, 23 urte zituenean.[1][2] Mustafa Kemal Atatürken adoptatutako zortzi haurretako bat ere izan zen.
Sabiha Gökçen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bursa, 1913ko martxoaren 22a |
Herrialdea | Turkia Montenegro |
Heriotza | Ankara, 2001eko martxoaren 22a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Military Cemetery of Cebeci (en) |
Familia | |
Aita | Mustafa Kemal Atatürk |
Hezkuntza | |
Heziketa | Üsküdar American Academy (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sabiha Gökçenen jatorria ez dago argi. Turkiako historiografia ofizialaren arabera, Atatürk-ek hartu zuen 1925ean Bursara egindako bisita batean, bizi zen egoera txarraren berri izan zuenean. Hala, Atatürk-ek adoptatutako beste haur bat bihurtu zen Sabiha, eta Ankarako presidentetza-jauregian bizi izan zen. Turkiako hiriburuan eta Istanbulen egin zituen ikasketak. Gaztetatik aeronautikaren mundua liluratuta ikusi zuen.
1936an, Turkiako Aire Indarraren Akademian sartu zen, eta, gainera, Sobietar Batasunean prestakuntza-ikastaro bat egin zuen; ondoren, pilotu-lizentzia lortu zuen. Aireko Indarrean egondako 28 urteetan, 8000 hegaldi-ordu egin zituen eta 22 hegazkin-mota probatu zituen.[3] Turkiako Aire Armadan sartu ondoren, 1937ko ekainean gerra-zerbitzua ere egin zuen, Dersimeko Matxinadan matxinatu kurduen posizioak bonbardatuz.[4] 1938an, Ataturk hil baino lehentxeago, aireko raid arrakastatsua egin zuen Balkanetako hiriburuetan, eta ospetsu egin zuen.
Hala, Sabiha Turkia errepublikano, moderno eta sekular berriaren sinbolo bihurtu zen, Atatürk-ek nahi zuen eredua.[2]
Istanbulgo bigarren aireportua Sabiha Gökçen nazioarteko aireportua izendatu zuten bere omenez.[5]
1996an Estatu Batuetako Aire Indarraren "Historiako 20 hegazkinlaririk handienak" posterrean agertzeko hautatu zuten, posterrean emakume bakarra zela.[3] Google bilatzaileak, 2009ko martxoaren 22an, bertsio turkiarraren logoa aldatu zuen omenaldia egiteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.