Mudejar artea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mudejar artea

Mudejar artea Iberiar penintsularen erresuma kristautean garatzen den estilo berezia da. Arte honek Hispano-arabiar artearen eragian zuzena erakusten du. Modu batez penintsulako Erdi Aroko komunitate desberdinen elkarbizitzaren ondorio zuzena zen. Kronologikoki XII. mendetik XVI. mendera garatu zen. Mudejar artean erromanikoaren, gotikoaren pizkundearen eta aipatutako arabiar artearen elementuak nahastu ziren.

Thumb
San Tirso eliza, Sahagunen Leónen.

"Mudejar artea"ren kontzeptua Amador de los Ríosek sortu zuen, 1859an, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiara sarrera hitzaldian; hitzaldiak “El estilo mudéjar, en arquitectura” izenburua zuen.[1]

Jatorria

XIX. mendeaz geroztik, Mudejar Iberiar penintsulako kristau lurraldeetan praktikatzen zen arteari esaten zitzaion, nagusiki, mudejar eta morisko herritarrek egiten zutena. Fenomeno indigena eta erabat hispanikoa izan omen zen, nahiz eta Ameriketara bidaiatu ere, Espainiako kolonietara alegia. Funtsean, kristautasunerako estilo bat da, hispanomusulmana estiloaren eraginarekin, beste estilo horren elementuak eta materialak sartzen dituena. Baina gaur egun, arte hispanikoaren historiografiaren ikertzaile askok zalantzan jartzen du benetan mudejar artea berezko estilo artistikoa izan zela.[2]

Thumb
Errege Kaperaren fatxada Cholulan, Mexikon.

Mudejarren artean garrantzi handia zuen eraikuntza maisua edo langilea. Hauek, italiar estiloaren aurrez aurre jarrita, ez zuten harria erabiltzen, teila, igeltsua, harlandua, egurra, azulejuak, ordea. Al-Andalus desagertu zenean mudejar langileak garaituen artean zeuden eta horrek langile merkeak bihurtu zituen, irabazleen eta aberatsen azpian.

Ezaugarri batzuk

Barietateak

Mudejar artea ez zen joera bakarra izan. Horren arabera, lurraldez lurralde, barietate desberdinak eman ziren:

Monumentu ospetsuak

Iruditegia

Erreferentzia

Ikus, baita ere

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.