Erdi puntuko arkua edo arku erdizirkularra zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Arkitekturan erabiltzen da, eta Kanoi-gangaren elementu nagusia da.
![Thumb](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e2/Andra_Mari_Ermita%2C_Uribarri_Harana%2C_atea_%28cropped%29.jpg/320px-Andra_Mari_Ermita%2C_Uribarri_Harana%2C_atea_%28cropped%29.jpg)
![Thumb](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/89/Arch_of_Augustus_at_Ariminum%2C_dedicated_to_the_Emperor_Augustus_by_the_Roman_Senate_in_27_BC%2C_the_oldest_Roman_arch_which_survives%2C_Rimini%2C_Italy_%2819948839545%29.jpg/640px-thumbnail.jpg)
Egitura
Erdi puntuko arkuaren elementu nagusiak hauek dira[1]:
![Thumb](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/16/Arku_erdizirkularra_-_osagaiak_-_eu.svg/320px-Arku_erdizirkularra_-_osagaiak_-_eu.svg.png)
Erdi puntuko arkuen hainbat mota daude:
- Beheratua: zirkunferentziaren erdia baino gutxiago hartzen du eta Pizkunde bukaeran eta Barroko hasieran ikus daiteke, nahiz eta aurretik erromatarrek erabili ingeniaritzan (zubietan eta abar).
- Goratua: inposta eta erdi puntuko arkuaren artean dobelak jartzen dira, honela arku altuago bat sortuz. Arte aurre-erromanikoan eman zen, arte asturiarrean zehazki.
- Erdi puntuko arkua.
- Arku goratua.
- Arku benetakoa eta izuna, bereizturik
Historia
Mesopotamian hasi zen erabiltzen, baina Ilgora Emankorreko antzinako kulturetan bakanak izan ziren erdi puntuko arkuak eta arku izunak ugariagoak ziren. Europan ere, antzinako Greziako arkuak ere faltsuak izan ziren. Erdi puntuko arku benetakoak etruskoekin hasi ziren Europan, eta Erromatarrek erabili eta hedatu zuten batez ere[2][3].
Erromako klasiko arkitekturaren ikur eta adierazgarri nagusietakoi bat da, eta baita ondoren arkitektura erromanikoaren ikur.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.