Arku apaldu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arku apaldua edo arku beheratua, batzuetan gaztelaniaren eraginez arku eskartzanoa[1], arku simetriko mota bat da, zirkulu-sektore profila eta zentroa inpostaren azpitik dituena.

Ezaugarriak
Hortaz, arku apaldua zirkulu-sektore bat da. Erdi puntuko arkuaren zentroa inpostaren (arkuaren oinaren) maila berean dago, arku apalduan aldiz, beherago dago, horrela bada, salmer harriek ez dute zirkuluarekin tangentziarik sortzen. Alboetako muturrak direla eta, zenbaitek diote erakargarritasun gutxiko arkua dela. [2] Zubietan ohikoak dira, izan ere errepidea altxatu gabe erdi puntuko arkua baino drainatze ahalmen handiagoa du.
Erreferentziak
Ikusi ere
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.